Edukira joan

Ñora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bola piperrak (beranduago ñorak izango direnak).
Ñora bat.
Ñora lehorrak.

Ñora landatutako piper mota bat da. Murtzian eta Alacanten, hango jatorrizkotzat jotzen dena, "bola" deitzen zaio. Txikia, borobila eta gorri kolorekoa da, eta eguzkitan lehortzen uzten da. Zapore gozoa du eta Espainiar Sortaldeko gastronomian asko erabiltzen da, batez ere Katalunia, Murtziako Eskualdea eta Valentziako Erkidegoan.

1493ko martxoak 22an Kristobal Kolon Palosera iritsi zen eta berehala Errege-Erregina Katolikoei konkista errenditzera joan zen. Audientzia honen aurretik, Indietan gertaturiko arrisku larri baten ondorioz egin zuen botu bat betetzera joan zen. Horren ondoren Guadalupeko Andre Maria Birjinarengana doa kandela bat jartzera esker emate ekintza bezala. Oso litekeena da Kolonek espezia berri honen haziak monasterioan utzi izana. Aklimatazioaren ondoren, piper deritzon espezia berria Yusteko monasteriora pasa zen. Yusteko jeronimoek piperraren ezagutza Murtziako La Ñorako Jeronimoen monasteriora, Murtziako Eskoriala bezala ezagutzen dena, pasa zuten, eta hortik Alacantera.

Erreak laguntza gisa zerbitzatzen dira, eta batez ere piperrautsa egiteko erabiltzen da, zenbait plater ontzeko erabiltzen dena. Ohikoa da arraultza erreen laguntza edo entsalada batzuen ongailu bezala erabiltzea, baita, Alacanteko probintziako iparraldean ñoran oinarritutako plater goxo bat egiteko ere, pericana deritzona.

Alacant eta Murtziako arrozei kolore eta zapore bereizgarri bat ematen diote (gorria eta laranja. Asko gomendatzen da gainontzeko osagaien aurretik ñora arinki frijitzea eta alde batera uztea jalkitzen, edo bere haragia probestea haziak eta txortena ateraz, eta uretan hamar minutuz sueztituz bere haragia laban batekin atera eta olio errera gehitu aurretik.

Katalunian ere olio erretan eta arrozetan erabiltzen da, baina, batez ere, romesko saltsaren osagai nagusi eta bereizgarria da, xató izeneko entsalada tipikoa gozatzen duena, eta alioliarekin batera kataluniar barbakoetan sekula falta ez den eta haragi, arrain eta barazki mota orokin hain ondo konbinatzen duena. Calçotadetan prestatzen den salvitxada izeneko saltsaren osagai bereizgarria ere bada.

Cartagenan soilik bola deitzen zaio, eta hiriko platerik adierazgarriena den Calderoa.

Sukaldaritzan bere erabilera gozagarri gisa geroz eta baloratuagoa dago, eta geroz eta gehiago aurki daiteke Espainiako sukalde modernoetan, bere txirikorda bereizgarrietan zintzilikatuak. Bere zapore boteretsu eta apartekoak, arrozei, gisatuei eta saltsei ematen dien koloreaz gain, oso postu mesedegarria ematen diote sukaldaritza herrikoian.

Ñora eguzkitan lehortzen uzten da zelai eremu handietan, hala, ñora txirikordak, espainiar sukalde eta jatetxeetan sarri apaindura gisa erabiltzen diren baratxuri txirikordekin batera lehortzen doaz.

Esaten denez, ñorak ezin du piper txorizeroa ordezkatu, ezta alderantziz ere.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]