«Zuk zeuk egin» metodoa
Zuk zeuk egin —ingelesez: Do it yourself, DIY—, aditu edo profesionalen laguntzarik gabe zerbait sortu, eraldatu edo konpontzeko ekintza edo metodoa da.
Ikerketa akademiko batek honela definitzen du zuk zeuk egin metodoa: "norbanakoen lehen edo bigarren mailako material eta osagaien erabilera, ingurune naturaletik jasotakoak barne, ondasun materialak sortu, eraldatu edo berreraikitzeko jokaera".[1] Zuk zeuk egin metodora hainbat motibaziok eraginda jo daiteke. Motibazioen sailkapena merkatu motibazioetan (irabazi ekonomikoak, produktuen disponibilitate eza, produktuen kalitate txarra, pertsonalizatzeko beharrizana) eta norberaren identitatearen hobekuntzan (eskulangintza, ahulduntzea, gizatalde bilaketa, singulartasuna) banandu daiteke.[2]
Do-it yourself terminoa gutxienez 1912tik aurrera kontsumitzaileekin lotu da, nagusiki etxebizitza hobetzeko eta mantentzeko jarduerekin.[3] Do it yourself terminoaren erabilera arrunta 1950eko hamarkadan hasi zen (ingeles estandarrean).[4] Bai sormenezko nahiz aisialdiko jardueratzat, bai dirua aurrezteko ekintzatzat, jendeak etxebizitzaren hobekuntza eta beste hainbat artisautza eta eraikuntza proiektu txikiak egiteko joera besarkatzen duen mugimenduaren agerraldia adierazten du.
Geroago DIY edo zuk zeuk egin terminoak esanahi zabalagoa hartu du, trebetasun multzo zabal bat barne hartuta. DIY rock alternatiboko, punk rockeko eta indie rockeko musika agertokiekin, indymedia sareekin, irrati piratekin eta fanzine mugimenduekin lotzen da. Testuinguru honetan DIY arte eta lanbide mugimenduari lotua dago, kontsumismoaren norberaren beharrizanak betetzeko beste pertsona batzuekiko dependentziari alternatiba bat eskaintzen diona.
Azpikulturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuk zeuk egin, DIY eta do it yourself terminoak hurrengoak deskribatzeko ere erabiltzen dira:
- Liburu, fanzine eta komiki alternatiboen autoargitalpenak.
- Musika argitaratzeko beraiek sortutako diskoetxeak erabiltzen dituzten musika-talde edo bakarlariak.
- "Murriztu, berrerabili, birziklatu" printzipioetan oinarritutako etxean sortutako gauzak.
- Hainbat lanbide, hala nola Puntu, kakorratz-lan, jostungintza, norberak eginiko bitxiak eta zeramikagintza.
- Negozio-txartel, gonbidapen eta antzerakoen diseinua.
- Punk edo indiearentzako merchandisinga sortzea, bigarren eskuko dendetako, birziklatutako edo baztertutako materialak erabiliz. Serigrafiatutako kamisetak ohikoak dira.
- Bideo-joko garapen independentea eta moddinga.
- Roller derby garaikidea.
- Skateboarderek dohainik sortutako skateboarding parkeak.
- Musika elektronikoa zirkuituen sortzea, Atari Punk Console adibidez, eta umeen jostailu zaharrak transformatuz zarata-makina zirkuitoen sortzea.
- Produktu komunen eraldatzea (modding) erabilera zabalagoak edo ustekabeko erabilerak lortzeko, life-hacking izenaz ere ezaguna.
- Zuk zeuk egin zientzia: Kode irekiko hardwarearen erabilera ekipamendu zientifikoa sortzeko, bai herritarren zientzia lantzeko zein diru kostu txikiko zientzia tradizionala lantzeko.[5]
- Kostu txikiko zirkuitu-plaka bakarreko ordenagailuen erabilera, Arduino eta Raspberry Pi adibidez, hainbat erabilerako sistema txertatutzat.
- Zuk zeuk egin biologia.
Zuk zeuk egin, azpikulturatzat, 1970eko hamarkadako punk mugimenduarekin hasi zela esan daiteke.[6] Entzuleengana heltzeko diskoetxe handien erabilera tradizionala alde batera utzi, eta taldeak grabazioa, kopiak ateratzea, merchandisinga eta tourak beren kabuz antolatzen hasi ziren. Kostu txikiko DIY birak behin eta berriz eginez, talde txikiek ezagutze zabalago bat izateko eta kulto estatusa lortzeko aukerak sortu ziren. Loratzen ari zen fanzine mugimenduak underground punk agertokiaren babesa eta sustapena jaso zuen, eta jarraitzaileak musikariekin erlazionatzeko bideak era nabarian aldatu ziren. Denbora gutxian fanzineak eskuz egindako musika aldizkari izatetik pertsonalagoak izatera pasatu ziren; era azkarrean gazteentzat DIY kulturarako ate bihurtu ziren. Honela fanzine tutorialak etorri ziren, nola egin norberaren kamiseta, poster, fanzine, liburu, janari, eta abar erakusten zutenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Wolf & McQuitty (2011). Understanding the Do-It-Yourself Consumer: DIY Motivation and Outcomes. Academy of Marketing Science Review
- ↑ Wolf & McQuitty (2011)
- ↑ Gelber (1997). Do-It-Yourself: Construction, Repairing and Maintaining Domestic Masculinity. American Quarterly. doi:10.1353/aq.1997.0007
- ↑ McKellar, S. & Sparke, P. (eds.): Interior Design and Identity
- ↑ Joshua M. Pearce. 2012. “Building Research Equipment with Free, Open-Source Hardware.” Science 337 (6100): 1303–1304.open access
- ↑ Triggs, Teal (2006) Scissors and Glue: Punk Fanzines and the Creation of a DIY Aesthetic, in "Journal of Design History", vo. 19, n. 1, pp. 69-83.