Edukira joan

Tanke: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.5) (robota Erantsia: kk:Танк
t r2.7.2) (robota Aldatua: lad:Tank de gerra
59. lerroa: 59. lerroa:
[[ko:전차]]
[[ko:전차]]
[[la:Autocurrus armatus]]
[[la:Autocurrus armatus]]
[[lad:Tank]]
[[lad:Tank de gerra]]
[[lb:Tanks]]
[[lb:Tanks]]
[[lt:Tankas]]
[[lt:Tankas]]

09:41, 26 otsaila 2012ko berrikusketa

Espainiako armadaren Leopardo 2E tankea

Tankea edo gudu orga guda frontean borrokatzeko ibilgailu korazatua da, mugikortasun operazionalerako, eraso taktikorako eta defentsarako gaitasunak dituena. Su egiteko ahalmena du, oro har dorre birakarian duen kalibre handiko kanoiari eta bigarren mailako metrailadoreei esker. Armadura astunak eta lur orotan mugitzeko gaitasunak, berriz, babesa ematen diete tankeari eta tankeko eskifaiari. Hartara, guda zelaian tropa korazatuek bete beharreko eginkizun nagusi guztiak egin ditzakete.[1]

Erresuma Batuko Mark V* motako tankea, Lehen Mundu Gerran erabilia. Oso antzekoa zen, Mark I motakoa, borrokan inoiz erabilitako lehenengo tankea.


Lehen Mundu Gerran asmatu zuten tankea, lubakien gainetik igaro ahal izango zuten erasoko ibilgailu gisa. Sommeko guduetan erabili ziren lehen adiz, 1917an. Bigarren Mundu Gerran tanke handiagoak erabili ziren, kanoi handiagoz armatuak (76 eta 88 mm diametrorainoko kanoiak), eta eragin handia izan zuten gerran, su egiteko ahalmen handiko arma multzo handiak abiadura handiz mugitzeko antola zitzaketen bakarrak zirelako. Bigarren Mundu Gerraren bukaerarako, sobietarrek JS Stalin tankea prestatu zuten, 122 mm-ko kanoi ahaltsuez armatua, baina motela zena. Gerra ostean tanke handiagoak eta bizkorragoak egin ziren, arma anitzez armatuak, beste tankeei eraso egiteko eta haietatik babesteko hobeto prestatuak.

Erreferentziak

  1. von Senger und Etterlin, Dr. F. M. (1960), The World's Armoured Fighting Vehicles, Londres: Macdonald & Co. (Publishers) Ltd.

Txantiloi:NA lotura