Edukira joan

RSS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Treuiller (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 07:27, 3 ekaina 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
RSS ikur estandarra

RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogetarako bereziki prestatua. Horren bidez, informazioa parteka eta beste webgune batzuetan erabil daiteke: horri sindikazioa deritzo.

Akronimoak hurrengo esanahiak izan ditzake:

  • Rich Site Summary (RSS 0.91)
  • RDF Site Summary (RSS 0.9 eta 1.0)
  • Really Simple Syndication (RSS 2.0)

RSS jarioak irakurri eta aurkezten dituzten programak jario-irakurleak dira.

Sindikazio formatu horren erabilpen nagusia blogetan ematen da. Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezainbeste blogen eduki laburtua eskura daiteke posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle gisan funtzionatzen duten aplikazio zein web orrietan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea, harpidetuz gero informazio berria iritsiko baita, jario irakurleen bidez.

Baina garrantzitsuena informazioaren tratamendu horrek sortu duen balio-kate berria da. Bloglines, Alesti, Netvibes, Feedly, My Yahoo, Newsgator, Bitty Browser, Feedster, Plazoo, Feedness, Retronimo, YourFeeds, Amazon, AllConsuming, NewsIsFree, sindic8, Blogdigger eta beste ugari dira informazioaren erabilpen eta banaketarako metodo berriak aztertzen ari diren enpresak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]