Olav Aukrust
Itxura
Olav Aukrust | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lom, 1883ko urtarrilaren 21a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Lom, 1929ko azaroaren 3a (46 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera nynorsk |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, pedagogoa, idazlea eta aktorea |
Kidetza | Q11958450 |
Olav Aukrust (Lom, 1883ko urtarrilaren 21a - ibidem, 1929ko azaroaren 3a) norvegiar olerkaria izan zen.
Gudbrandsdal eskualdean jaio zen, gurasoak nekazariak zituen. Romundgard ikastetxean ikasi zuen Selen, Christopher Bruun apaizak zuzenduta. Gero irakasle aritu zen hainbat eskolatan.
Ivar Mortensson-Egnund apaiz eta egileak eragin handia izan zuen, nynorsk hizkuntzaren erabilera bultzatzen baitzuen. Aukrustek estilo erromantiko nazionalean idatzi zituen olerkiak. Nynorsk erabiliz, dialektu hori literatura-hizkuntza bihurtzen lagundu zuen. 1921ean bere emaztearekin Antroposofiko Elkartean sartu zen.
Tuberkulosiak jota hil zen 46 urterekin.