Edukira joan

IRAS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
IRAS
Historia
Espazio jaurtiketa 1983ko urtarrilaren 26a
Dimentsioak0,57 (diametro) m
Masa1.073 kg

IRAS (Infrared Astronomical Satellite) infragorri uhin luzeratan zerua osorik eskaneatu zuen espazio behatoki bat izan zen.

1983ko urtarrilak 25ean jaurtia izan zen, Ameriketako Estatu Batuak (NASA), Herbehereak (NIVR) eta Erresuma Batua (SERC)en arteko proiektu bateratu bezala. Misioak 10 hilabete iraun zuen, 1983ko azaroak 21ean atmosferan erre zen arte.

IRASek zeruaren %96a lau aldiz mapatu zuen, 12, 25, 60 eta 100 mikrometroko uhin luzeratan, 0,5 eta 2 arku minutuzko erresoluzioarekin. 500.000 infragorri igorle aurkitu zituen, horietako asko oraindik identifikatzeke daudelarik. Uste denez, igorle hauetatik 75.000 eratzen ari diren galaxiak dira, beste asko bere inguruan hauts disko bat duten izarrak izan daitezkeelarik, beharbada planeta sistema bat eratzeko lehen urratsak ematen. Vegaren inguruan hauts disko bat ere aurkitu zuen eta Esne Bidearen nukleoaren lehen irudiak ere lortu zituen.

IRAS misioaren iraupena, infragorrizko satelite gehienen kasuan bezala, bere hozte sistemak mugatzen zuen, uhin luzera hauetan behar bezala lan egiteko sateliteak bereziki baxuak diren tenperaturetan hoztua egon behar bait du. IRASen kasuan, helio likidozko 720 litrok satelitea 1,6 K (−272 °C)ko tenperaturan mantentzen zuten. Likidoak, lurruntzen zen bitartean satelitea hotz mantentzen zuen. Behin guztiz lurrundu zenean, satelitearen tenperatura igo egin zen, hortik aurrerako behaketak ezinezko bihurtuz.

Gaur egun, Spitzer Espazio Teleskopioa da teleskopio infragorririk hoberena, astronomoei IRASek eginiko aurkikuntzekin jarraitzea ahalbidetuz.

Gainera, IRASek hiru asteroide aurkitu zituen, 3200 Phaethon horien artean, baita 126P/IRAS aldikako kometa ere.

Kanpo estekak