Ziburu

Lapurdiko udalerria
Artikulu hau Lapurdiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ziburu (igarobidea)».

Ziburu Lapurdiko mendebaldeko udalerri bat da, Lapurdi Itsasegia eskualdekoa, Donibane Lohizuneko badian kokatua.

Ziburu
 Lapurdi, Euskal Herria
Ziburu, Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia. Goian, ezkerrean, Sokoa. Eskubian Donibane Lohizune ikus daiteke.


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaDonibane Lohizune
Izen ofiziala  Ciboure
AuzapezaEneko Aldana-Douat (Ziburu Bizi) SortuGuy Poulou (UMP) (2008-2014)
Posta kodea64500
INSEE kodea64189
Herritarraziburutar
Geografia
Azalera7,44 km²
Garaiera0-83 metro
Distantzia23 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria6.220 (2018:  −76)
alt_left 3.356 (%55,6) (%48) 2.895 alt_right
Dentsitatea918,55 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 14,18
Ugalkortasuna[1]‰ 49,69
Ekonomia
Jarduera[1]% 71,91 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,19 (2011)
Langabezia[1]% 8,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 11,04 (2010)
Erabilera% 0,69 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1574. urtea
Webguneahttp://www.ciboure.fr

Izena zubi eta buru hitzen kontrakziotik ei datorkio (cf. Subiboure dokumentatua XIII. mendean, Donibane Lohizuneko udal artxiboan). Frantziako jakobinoek, euskarazko toponimoak frantsesera egokitzeko ohiko joerari jarraiki, Ciboure erabil­tzen dute lehen herriguneari deitzeko. Hartara, etimologia garbia iluntzen dute.

Izan ere, Ziburu, Urdazuri (jakobinoentzat la Nivelle) ibaiaren ezkerral­detik Bordagain muinoraino hedatzen da. Hortaz, Zubiburun dago Donibane Lohizunera pasatzeko estriboa edo zubiaren burua; hortik zubiburu > Ziburu izena.

Toponimoak honako grafiak izan ditu:[2]

  • Subiboure (XIII. mendea, Donibane Lohizuneko udal artxiboa),
  • Siboure (1650, Gouvernement général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eta Carte des Pays Basques de France et d'Espagne izeneko mapetan),
  • Siboro (1657),[3]
  • Sanctus Vincentius de Siboure (1684, Baionako diozesiaren bilduma[4]) eta
  • Ziburu,[5] XIX. mendea.

Geografia

aldatu

Auzoak

aldatu

Zokoa auzoa, itsaso eta badiaren artean kokatua, Urruñarekin batera administratzen du.

  • Bordagain
  • Herri
  • Hegoa

Ingurune naturala

aldatu

Untsin eta Urdazuri ibaiak igarotzen dira udalerritik, azken honen gaineko zubiagatik datorkiola izena herriari. Udalerriak bi hondartza ditu: Zokoa eta Ziburukoa

Bestalde, Ziburu eta Hendaia udalerrien arteko kostaldean Euskal erlaitza hedatzen da.

Udalerri mugakideak

aldatu


Historia

aldatu

XVI. mendean izurriak gogor jo zuen Lapurdi, eta 1598ko agerketa aipagai duten idazkiak daude herrian.[6]

1574. urtean bihurtu zen Ziburu udalerri independente, aurretik Urruñaren zati baitzen.[7] Hargatik, independentzia hori 1603an bakarrik gauzatu zen, eta Urtubiako jaunaren zuzeneko etsaigoa izan zuen, herri lurren jabetza eta hamarrenen kobrantza beretzat nahi baitzituen, besteak beste. Gainera, gatazka bizia zen Donibane Lohizunerekin porturatzen ziren itsasontzien gaineko zergak zirela eta.

Herria

aldatu

Ziburuko kaleetan ibiltzea benetako gozamena da: Agorreta, Pocalette, Iturritza, Ravel... alboetan euskal arkitekturako ohiko etxeak, habeak bistan, fatxadak zertxobait aurreratuak (solairu bakoitzak 20 cm gehiago ditu, eta aleroi bikaina, erauntsien erasoari aurre egiteko.

Zigarroa etxea adibidetzat har dezakegu. Etxe batzuek etxe‑egutera handia dute. XVI. mendearen erdialdean San Bixintxo eliza eraiki zuten, Ziburu Urruñatik banandu zenean. Geroago egin zuten oktogono‑formako kanpandorrea, gainean orratza, arbelezko estal­kia, absidea eta bi kapera. XVII. mendeko bost erretaula bikain ditu eta egurrezko hiru galeria, el­karlotuta. Elizaren atzeal­dean garai batean kaskaroten­tzako atea eta lekua. Izan ere, Ziburu nomaden babesleku izan zen, mespretxatutako jendea iritsi zen, ezaugarri fisiko desberdinak zituztenak, Baztango agoten antzekoak, eta, Lapurdiko legeek agintzen zuten bananduta egon behar zutela gizarte‑ekital­dietan.

XIX. mendean gizartea al­datzen hasi zen, emakume kaskarotak ezagunak egin ziren, senarrek arrantzatutako arrain freskoa sal­tzen zuten; oinez edo zal­di gainean joaten ziren Baionara, lau miliako ibilbidea eginda. Historialari zorrotzek (esate baterako Eugéne Goienetxek) Ziburuko lehenengo eliza Bordagain muinoan egin zutela pentsatzen dute, eta han dagoen dorrea, hain zuzen, eliza haren kanpandorre izan zela. Gainera, talaiariek ere erabil­tzen zuten, baleak ikusteko. Espainiarrek auzo hura erre zuten 1686an, eta Soult mariskalak basoko zuhaitzak errotik mozteko agindua eman zuen 1813an, Sokoa harresitzeko. Gaur egun, dorrearen ondoan harrizko gurutzadura zaharra eta Bordagaineko Andre Mariaren kapera daude. Bordagaindik ikusten diren bistek merezi dute haraino igotzea.

Horretarako, iturriaren ondoko eskailerak igo, Gurutze Gorriaren aurretik pasa, eta Mapau kalean gora igo behar dugu. Ugaranaren bokalean eratzen den lurmutur batean 1613an eraikitako errekoletoen komentua dago, sorginei aurre egiteko eta Donibane eta Zibururen arteko liskarrak baretzeko.

 
Donibane Lohizune eta Zibururen ikuspegi panoramikoa.

Mende erdi bat lehenago, ziburutarrek auzi larria izan zuten donibandarrekin, atzerriko ontzien trafikoari buruz. Izan ere, herri bakoitzak al­darrikatzen zuen Ugarana itsasadarraren jabe zela.

Errekoletoen zenobioak klaustro interesgarria du, eta iturri bat, Mazarinoren emaria —politikari trebea, kardinala eta diplomatikoa, Luis XIV.aren eskuineko eskua—. Agorreta kalean erromesentzako ospitalea zegoen, errekoletoen komunitatearen ardurapean.

Arrantza eta haren ondorioz sortutako beste jarduerak izan dira Ziburuko ekonomiaren ardatza. Turismoa eta ostalaritza baztertu gabe, gaur egun ere arrantza dute oinarri. Jatetxeak, hotelak eta kanpinak daude. Klub nautikoa badago eta golf‑zelaia ere bai.

Ziburu Maurice Ravelen sorterri izateaz harro dago (eta arrazoi du). Konpositore modernista 1875eko martxoaren 7an jaio zen, Ravelen izen handia daraman kaleko 12. zenbakian. Erraz ezagutzen da etxea, itxura nordikoa duen bakarra baita. Harlanduzko fatxada, gargolak eta elementu hibridoak ditu, eta kalearen lerroarekin bat egiten du. Ravelek sortutako musikaren zati bat Ziburun egina da; esate baterako Hirukotea, 1914an ondua.

Herriko idazle eta elizgizonak ere ez ditugu ahaztu behar: Argaingarats, D’Aranbillague, Gazteluzar eta Joannes Etxeberri. Etcheberrik Baleazaleen otoitza, Arpoiz jotako balearen otoitza, eta Esker ematea balea harrapatu izanagatik idatzi zituen. Horrenbestez, bale arrantzaren jarduera horrek Lapurdin zuen garrantzia begi bistan dago.

Eta, elizgizonez ari garenez, Bordeleko Pierre de Lancre frantses epaile ankerrak inkisizioaren suan erre zituen Ziburuko bi apaiz: Miguelena eta Bocale, deabru‑hitzarmenak eta meza bel­tzak egitea leporatuta. Auzitegi santuak Ziburuko herri txikian bostehun bat pertsonari jarri zien heriotz‑zigorra, sorginkeria edo ezkutuko praktikak egotzita.

Maurice Ravel moilatik Donibane Lohizuneko portuaren eta hiriaren bista ederra dugu begien aurrean. Jarrai diezaiogun ertzari, eta berehala iritsiko gara hilerrira. Haren ondoan dago Pierre Benoit (1885‑1962) idazlearen omenez jarritako monumentua. Euskal Herriko eguneroko bizitza inspirazio‑iturri izanik, hainbat liburu idatzi zituen: Atno, Le Pays Basque, Le Casino de Barbazan, Pour Don Carlos nobela historikoa, eta, batez ere, Les amours mortes, maisuki azal­du baitzuen Lapurdiko txoko horretako xehetasunak. Ziburun atseden hartu ohi zuen, Bordagaingo Alegria etxean hil zen, eta Ziburuko hilerri zurian ehortzi zuten.

 
Zibururen ikuspegi panoramikoa iluntzean, atzealdean Larrun mendia duela.

Demografia

aldatu

XIX. mende osoan zehar eta XX. mendearen hasieran 2.000 biztanle inguruko populazio egonkorra izan ondoren, 1920tik 1960ra biztanle kopurua hirukoiztu egin zen. XX. mendearen bukaerara arte 6.000 inguru biztanletan egonkortu zen, baina XXI. mendearen hasiera berriro hazi zen, ia 7.000 biztanleren mailaraino.

Ziburuko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Donibane Lohizuneko portua»

Udalerriak arrantza portua partekatzen du Donibane Lohizunerekin.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Ziburuk uda‑garaian eta egitarau zabal batean kontzertuak eta jaial­diak antolatzen ditu (Musique á la Côte Basque), baita kulturaren, kirolaren eta festen alorreko hainbat ekitaldi ere.

Herriko festak urtarrilaren 22an dira, bitxin­txo herrikoiak.

Ziburutar ospetsuak

aldatu


 
Zokoako ikuspegi panoramikoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi