Virginijus Sinkevičius
Virginijus Sinkevičius (Vilnius, 1990eko azaroaren 4a) ekonomialari eta politikari lituaniarra da. Ingurumeneko Europako komisarioa 2019tik.
Virginijus Sinkevičius | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2022) | |||||||||
2024ko uztailaren 16a - Barrutia: Lithuania (en) Hautetsia: 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
2019ko abenduaren 1a - ← Karmenu Vella (en)
2017ko azaroaren 27a - 2019ko azaroaren 30a ← Mindaugas Sinkevičius (mul)
Hautetsia: Twelfth Seimas of Lithuania (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Vilnius, 1990eko azaroaren 4a (34 urte) | ||||||||
Herrialdea | Lituania | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Aberystwyth University (en) Maastricht University (en) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Lithuanian Peasant and Greens Union (en) Union of Democrats "For Lithuania" (en) | ||||||||
Ibilbide politikoa
aldatu2016ko hauteskundeetan Lietuvos valstiečių ir žaliųjų sąjunga (Lituaniako Nekazari eta Berdeen Batasuna) alderditik diputatu hautatua izan zen.
2017ko azaroaren 27an Saulius Skvernelisen gobernuan sartu zen, Ekonomia ministro bezala, Mindaugas Sinkevičius ordezkatuz. 27 urterekin, sobietar garaitik izandako ministro gazteena izan zen [1] .
2019ko Europako hauteskundeen ostean, Gitanas Nausėda presidenteak herrialdeko Europako hurrengo komisario gisa proposatu zuen. Lituaniako Errepublikako Legebiltzarrak abuztuaren 22an berretsi zuen aukera hori [2] .
Maiatzaren 14ean, Europako Batzordeak PP eta Ciudadanosek Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari buruz eginiko galderei erantzun zien, ikertuko zuela iragarriz. Sinkeviciusek adierazi zuen agintari eta epaitegi «nazional edo erregionalen» ardura zela ea zabortegian arau hausterik izan zen egiaztatzea, «baina kasuaren larritasuna ikusita, Batzordeak aztertu egingo zuela, eta Espainiako autoritateekin harremanetan jarriko zela». Galderei erantsitako informazioari erreparatuta, Sinkeviciusek aitortu zuen «gabezia esanguratsuak» antzeman zitezkeela: «Arloan eskumena duten agintariek eta auzitegiek horiek detektatu, zaindu eta, azken batean, zigortu behar zituzketen». Eusko Jaurlaritzak Sinkevicius komisarioaren adierazpenak deitoratu zituen, Ingurumen Sailarekin harremanetan jarri ez zirela adieraziz.[3]
Bizitza pertsonala
aldatuVilniuseko lizeoan ikasi eta gero, 2012an ekonomia eta nazioarteko harremanetan lizentziatu zen Aberystwytheko Unibertsitatean. 2013an, Europako politikan masterra lortu zuen Maastrichteko Unibertsitatean [4] . Praktikak administrazio publikoan egin zituen. 2013tik 2014era, Politika Europarren Analisien Zentruan lan egin zuen (AEB-etako ikerketa institutu bat). Gero proiektu-zuzendari gisa aritu zen, batez ere inbertsio enpresa batean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lithuanian president appoints Sinkevicius as Economy Minister
- ↑ Pretendentas į eurokomisarus V. Sinkevičius susitiks su U. von der Leyen
- ↑ Lozano, Maite Asensio. «Zaldibarko zabortegiaren amiltzea aztertuko du Europako Batzordeak, «kasuaren larritasuna ikusita»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-14).
- ↑ FASoS alumnus appointed as Economy Minister Lithuania
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) / (Lituanieraz) Curriculuma[Betiko hautsitako esteka] Ekonomia Ministerioaren webgunean