Adiskidetasun, Lankidetza eta Elkar Laguntzaren Ituna, edo Varsoviako Ituna, 1955ean Ekialdeko Europako herrialdeek sinatutako Kooperazio militar ituna zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak diseinatuta, helburu nagusia Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari (1949an osatu zen) kontra egitea zuen, batez ere, Alemaniako Errepublika Federalak, 1954ko Parisko Akordioei esker, bere armada berrantolatu ahal izan zuenean.

Varsoviako Ituna
Union of peace and socialism, Unió de pau i socialisme, Unie míru a socialismu, Союз мира и социализма eta Union de paze e sociałismo
Datuak
Izen laburraОВД, WTO, 华约, 華約, ОВД, АВД, OTV, VMT eta ՎՊԿ
Motanazioarteko erakundea eta Aliantza militarra
Jarduera
Enplegatuak7.300
Erabilitako hizkuntzaerrusiera, aleman, poloniera, hungariera, txekiera, eslovakiera, errumaniera eta bulgariera
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1955eko maiatzaren 14a
Desagerpena1991ko uztailaren 1a

Esparrua

aldatu
 
NATOren kideak (urdinez) eta Varsoviako Itunekoak (gorriz) 1983an

Varsoviako Itunaren esparrua Ekialdeko Europako estatu sozialistak ziren, Jugoslavia izan ezik (itzal handia izan arren), hots, Albania, Bulgaria, Txekoslobakia, Hungaria, Polonia, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Errumania eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna. 1962 arte, Txina behatzaile gisa egon zen. 1955ko maiatzaren 14an Varsovian sinatu zuten eta Nikita Khrustxev SESBeko Alderdi Komunistaren Lehen Idazkaria bere lehenengo presidentea izan zen.

Ekialdeko Blokeko estatuek tratatua sinatu aurretik Sobietar Batasunarekin harreman militar estua mantentzen zuten. Haren armadak askatasunaren aldeko ekina egin zuen Bigarren Mundu Gerran zehar, estatubatuar eta britainiar indarrek, Jaltako Batzarrean adostutakoari jarraituz, Mendebaldeko Alemanian, mendebaldeko Austrian, Belgikan, Italian, Frantzian eta Grezian egin zuten era berean.

SESBak blokean zuen eragin sakona, desafio gisa hartu zuten beste aliatuek, komunismoa mehatxu larria baitzen garaiko Europako errejimen politiko eta ekonomikoarentzat. Bi orbita arteko polarizazioak Gerra Hotzean amaitu zuen: AEBek betiko isolatze militarra utzi eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea sustatu zuten eta, gerra piztu ez bazen ere, arazoa garrantzitsua izan zen 45 urtez, 1991n ezerezean geratu arte.

Kideak

aldatu
 
Varsoviako Itunaren Kideen mapa.

Antolaketa

aldatu

Varsoviako Ituneko kideek, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak erabilitako tankerako baldintzetan, elkarlana adostu zuten bakea mantentzeko xedean, erakundearen berehalako ekina balizko eraso baten aurrean (3. artikulua), elkarrenganako babesa kideetako batek erasoa jasango balu (4. artukulua) eta Estatu Nagusi baten ezarpena eginahal nazionalak koordinatzeko (5. artikulua).

Guztira hamaika artikuluz osatuta, Itunak ez zion kideen gobernuko erregimenari zuzeneko aipamenik egiten —Estatu guztientzat irekia zela adierazten zuen, beraien onarpenean gainontzeko izenpetzaile guztien adostasuna egotearen baldintza bakarra ezarriz (9. artikulua)— eta 20 urte berriztagarrien iraunaldia ezartzen zuen, baita estatu kide bakoitzarentzat hori baliogabetzeko askatasuna ere. Lau aletan sinatua izan zen, errusieraz, alemanez, txekieraz eta polonieraz.

Urtero biltzen zen estatu kideetako gobernuburuez osatutako Batzorde Politikoa, urteko politika eta helburuak zehazteko xedean eta, negoziazio gehienetan, defentsa ministroak, indar armatuen buruzagiak eta Estatu Nagusiko kideak bertaratzen ziren. Batzorde politikoaz gain, Varsoviako Itunak bazuen Aholkularitza Militarreko Batzordea, Batzorde tekniko eta ikerlaria, Defentsa Idazkarien Kontseilua eta Estatu Nagusi bat ere baziren. Iván Stepánovich Kónev izan zen bere lehenengo komandante-burua.

Potentzia militarrak 6.200.000 soldadu, 65.000 tanke, 2.000 ontzi eta 15.000 borroka hegazkin zituen eskuratzeko moduan eta baita estatu kideek instalatuta zituzten misil nuklearrak ere. Bake garaian, berriz, herrialdetik kanpo destinaturiko indarrak bakarrik egoten ziren bere pean.

Historia

aldatu
 
1945-1949 Ekialdeko Europaren sobietartze prozesua.[1]

Varsoviako Ituna Bigarren Mundu Gerra ondoren sortu zen, mendebaldeko eta ekialdeko blokeen arteko lehiaren ondorio. Haren mugek Rooseveltek, Churchillek eta Stalinek 1943 eta 1945. urteetan izandako goi-bileratan adostutako lerroekin egiten zuten bat. Alemaniar eta austriar lurrekin zalantzarik bazegoen, lehena bananduz eta bigarrenetik indarrak erretiratuz konpondu zuten arazoa.

Asian ere bazegoen lehia eta, SESBn erabateko gustua ez bazen bete ere, nolabaiteko konponbidea izan zen Txinako Herri Errepublikaren aldarrikapena (Txina behatzaile izan zen 1968an SESBekin hautsi zuen arte) eta AEBk Japonian eginiko okupazioa. Hala ere, baldintzak ez ziren behar hainbat argi jarri eta berehala piztu ziren arazoak.

Estatubatuarren antzera, sobietar estrategiaren helburu nagusia bere eraginpean zegoen lurraldea ziurtatzea zen horrek aurkariarekin gatazka irekiak sortu gabe eta horregatik ekintza militarrak maila apalean mantendu zituzten muga barnean ere.

1948an, Tito mariskalaren Jugoslavia eta Moskuren arteko harremanak zailtzen joan ziren eta Txina eta Sobietar Batasunaren artean tirabira diplomatikoak larritu egin ziren Koreako Gerrarekin. Egia esan, bi potentzien atzerriko politikak krisi ekonomikoei probetxu ateratzeko ahaleginetan murgilduta zeuden. AEBk Marshall Plana garatu eta NATO sortu zuten eta Ekialdeko Blokeen estatuetan mugimendu komunistek demokrazia parlamentarioak eraiki nahi zituzten

Gobernu estalinistak ez zituen Jaltako akordioek ezarritako mugak errebisatu nahi; AEBk arma kopuru ikaragarria zuten eta gerran hasi eta gaur egun arte jarraitu du Europa eta Asiako base militarretan gordetzen. SESBk ezin zion hari aurre egin eta karrera armamentistikoari ekin zion, teknologia militarrean gero eta inbertsio handiagoak eginez, baina ez gizonetan. Finlandia berak —Alderdi Komunista zen gobernuaren muina— Armada Gorria Porkkalako base militarretik irtetea eskatu zuen eta baita lortu ere.

Finlandiako egoera politikoari eta Titok Jugoslavian zuen lidergo gogorrari esker, estatu hauek ez ziren Itunean sartu, baina beste herrialde batzuetan, egoera ez zen erraza izan. Hungarian, alderdi komunistaren barnean ezegonkortasuna zabaldu zen; ikasleek sobietarrek Poznańen eragindako kalteengatik egin zuten protesta eta József Dudás ultranazionalistaren altxamendua Itunaren indarrez zapalduak izan ziren.

Varsoviako Ituna SESBek Europako ekialdeko estatuak kontrolatu ahal izateko tresna besterik ez zela esan ohi da. Zenbait kasutan, horrela izan zen eta Ituna utzi nahi zuen herrialdea militarki zapaldua izan zen. Hungariako 1956ko Iraultza izan zen horietako bat: urte horretako urrian, Armada Gorria Hungarian sartu eta bi astetan altxamendu antikomunista zapaldu zuen berehala.

Varsoviako Ituneko indarrak bere kideetako batzuen aurka ere joan ziren; esate baterako, 1968an Pragako Udaberrian; Txekoslovakia inbaditu zuten gobernua egiten ari zen erreformak bertan behera uzteko xedean, SESBn iritziz, sozialismoarekin bukatzeko baitziren. Brézhnev Doktrina deiturikoak, SESBaren atzerriko politika militarra ezartzen zuen eta horrela zioen:

« Sozialismoaren aurkako indarrak daudenean eta herrialde sozialista baten garapena kapitalismorantz aldatzen saiatzen direnean, herrialde horren arazo bilakatzeaz gain herrialde sozialista guztiei eragiten dieten arazo ere bihurtzen da[2] »

Albaniak 1961ean utzi zuen aliantza, txinatarrak eta sobietarrak banandu zirenean, babesa lehenengoei eman baitzien.

NATO eta Varsoviako Itunaren artean ez zen arma bidezko enfrentamendurik izan, baina Gerra Hotzak 35 urtez iraun zuen. 1988ko abenduan, une horretan SESBeko buruzagi Mikhail Gorbatxovek Sinatra Doktrina iragarri zuen, Brézhnev Doktrina alboan utziz eta Ekialdeko Europa osatzen zuten herrialdeei nahi zutena egiten utziz.

Itunaren amaiera

aldatu

Sinatra Doktrinak 1989az geroztik Ekialdeko Europa astindu zuten aldaketen azkartzea ekarri zuen. Ekialdeko gobernu berriak aurrekoak baino gutxiago ziren Varsoviako Itunaren aldeko eta, 1991ko urtarrilean, Txekoslovakia, Hungaria eta Poloniak urte horretako uztailaren 1ean erretiratuko zirela adierazi zuten. Otsailean Bulgaria erretiratu zenean, Ituna bertan behera geratu zen. SESBak onartu eta Pragan ofizializatu zen 1991ko uztailaren 1ean.

1999ko martxoaren 12an, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Poloniak, Varsoviako Ituneko kide zaharrek, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearekin bat egin zuten. Bulgaria, Estonia, Letonia, Lituania, Errumania, Eslovakia eta Esloveniak 2004ko martxoan egin zuten gauza bera eta Albaniak, berriz, 2009ko apirilean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
  2. (Gaztelaniaz)http://www.lacasadelahistoria.com/31-de-marzo-el-pacto-de-varsovia-desaparece-oficialmente/

Kanpo estekak

aldatu