Rigoberta Menchú
Rigoberta Menchú Tum (Uspantan, Quiché, 1959ko urtarrilaren 9) Guatemalako kitxea da, indiarren eta giza eskubideen aldeko borrokalaria. 1992an Bakearen Nobel saria eman zioten. Mundu osoan ibilia da herri indiarren eta giza eskubideen alde lanean.[1][2]
Rigoberta Menchú | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Rigoberta Menchú Tum | ||
Jaiotza | Laj Chimel (en) , 1959ko urtarrilaren 9a (65 urte) | ||
Herrialdea | Guatemala | ||
Talde etnikoa | Kitxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, idazlea, autobiografialaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Erromako Kluba Nobel Women's Initiative (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | WINAQ (alderdi politikoa) | ||
Bizitza
aldatuIndigena kitxe-maia da, Vicente Menchú Pérez eta Juana Tum Kótojaren alaba. 1979an CUC (Comité de Unidad Campesina) taldearen sortzaileetako bat izan zen. 1980an Guatemalako poliziak Vicente Menchú, nekazaria eta euren etniaren eskubideen aldeko ekintzailea zena, erail zuen. Militarrek Rigobertaren senideak torturatu zituzten, ama barne, eta beste batzuk hil, justizia soziala aldarrikatzeagatik. Rigoberta hurrengo urtean erbesteratu zen. Bere bizitzan zehar, bai Guatemalan, baita nazioartean ere, gizarte-borroketan parte hartu du aktiboki.
Gerrilaren bidea hartu ordez, Rigobertak kanpaina baketsu bat abiatu zuen, nekazariek etengabe pairatzen zituzten giza eskubideen urraketak salatzeko eta emakume indigenen egoera salatzeko. Askapenaren teologia gidari zuela, herriaren sufrimenduaren adibide erreal eta apala bihurtu zen.
1982an Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia liburu autobiografiko ospetsua argitaratu zuen.
1983an Mexikora erbesteratu zen, eta han-hemen ibili zen bere mezua zabaltzen. Geroago, lortutako prestigioaren babesarekin, Guatemalara itzuli eta ondorengo urteetan bitartekari aritu zen Gobernuaren eta gerrilaren arteko bake-prozesuan.
1992an Bakearen Nobel Saria eman zioten. Alabaina, Rigobertak kritikatu egin zuen ospakizun ofiziala, amerikar indioentzat kolonizazioak ekarritako ondorio tragikoak aintzat hartzen ez zituelakoan.
2007an Guatemalako Lehendakaritzarako hauteskundetan parte hartu zuen WINAQ eta Encuentro por Guatemala ezkerreko zerrendan baina oso atzean gelditu zen, botoen %3,09-rekin. Nahiz eta porrot hori jaso, 2011an WINAQ alderdiak beste indar batzuekin batera, lehen hautagai gisa aurkeztu zuen Frente Amplio de Guatemala koalizioan, baina berriro ere botoen kopurua %3an geratu zen.[3]
« | Bakea ez da gerrarik ez izate hutsa. Pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterketa dauden bitartean, nekez lortuko dugu mundua bakean egotea | » |
Idazlanak
aldatu- Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia. Elizabeth Burgosekin batera. Mexiko: Siglo XXI, 2007. ISBN 9789682313158.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/8/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Berasain Tristan, Kristina. (2017-12-05). ««Giza miseria eta munduko miseria batera doaz; dena zipriztintzen du»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rigoberta Menchú - Bilaketaren emaitza» infobae (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Infobae América» infobae (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Rigoberta Menchu Tum Fundazioaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Rigoberta Menchúk Nobel Saria jasotzerakoan eginiko diskurtsoa
- (Ingelesez) Nobel Sarien web ofizialeko biografia
- (Gaztelaniaz) "Ya no deseo estar en la vitrina". Mexikoko Excelsior egunkarian jasotako elkarrizketa, 2007ko martxoaren 23an.