Richard Anuszkiewicz (Erie, Pennsylvania, AEB, 1930eko maiatzaren 23a - 2020ko maiatzaren 19a) estatubatuar margolari eta grabatzailea izan zen.

Richard Anuszkiewicz
Bizitza
JaiotzaErie1930eko maiatzaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEnglewood2020ko maiatzaren 19a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Yale School of Art
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea eta diseinatzailea
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Cornell Unibertsitatea
Kent Estatuko Unibertsitatea
InfluentziakJoseph Plavcan (en) Itzuli
KidetzaAmerican Abstract Artists (en) Itzuli
MugimenduaOp arta
Izengoitia(k)Richard Anuszkiewicz eta Anuskiewicz, Richard

Biografia

aldatu

Josef Albers, kolorearen teoria zorrotzenaren eta eraginkorrenaren sortzailea, izan zuen irakasle Yale Unibertsitatean. 1960an egin zuen gaur egun Op Art edo arte optikoa izenez ezagutzen den joerako lehen erakusketa, New Yorkeko The Contemporaries Galleryn.

1965ean, bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorkeko Siney Janis galeria ospetsuan. Urte berean, MOMA Arte Modernoko Museoko The Responsive Eye erakusketan parte hartu zuen. Ordurako, Op Art mugimenduaren liderra zen Anuszkiewicz. Harrezkero, etengabe egin zituen erakusketak.

Mundu osoko hirurogeita hamar museotan baino gehiagotan daude ikusgai haren lanak, besteak beste, New Yorkeko MOMAn, Albright-Knox Arte Museoan, Chicagoko Arte Institutuen, Hirshhorn Museoan eta Metropolitan Museum of Art museoan. 1997an, atzera begirako erakusketa mugikorra jarri zuten ikusgai Alemanian, Suitzan eta Austriako zenbait hiritan. Arte optikoaren estetikaren jarraitzaile izaki, lilura optikoa lantzen zuen, mugimenduaren lilura sortzeko.

Erreferentziak

aldatu