Ramón Zallo Elgezabal (Gernika, Bizkaia, 1948) Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Komunikazio irakasle emeritua da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

Ramón Zallo

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiga Komunista Iraultzailea

Inguma: ramon-zallo-elgezabal

Zuzenbide eta Ekonomian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta Informazio Zientzietako doktoregoa lortu zuen EHUn. Kultura eta komunikazioaren, ekonomia eta politikaren inguruko lanak kaleratu ditu. Hainbat agerkaritan artikuluak idazten ditu, eta EHUren Ikus-entzunezko Komunikazioaren Sailean Ekonomia eta Komunikazio irakasle emeritua da.

Ikertzailea

aldatu

1987an aurkeztu zuen doktore-tesia, "Kultur industrien ekonomia kritikorako oinarriak. Lan- eta balorizazio-prozesuak".[1] Bere bertsio laburtua 1988an argitaratu zuen Akalek, “Economía de la comunicación y la cultura” izenarekin,[2] lan klasikoa eta aitzindaria kulturaren eta komunikazioaren azterketa ekonomikoetan, bai Espainiar estatuan, bai Lationamerikan. Ekarpen hori eta ondoren etorri zena, Enrique Bustamante eta Ramón Zallo koordinatzaile zirela, “Las Industrias culturales en España” (1988) izan zen, eta Daniel E. Jonesek 1989ek esan zuenez, bertan “herrialdeko kultura- eta komunikazio-sektore guztien azterketa egin zen lehen aldiz, kontzentrazio eta transnazionalizazio ekonomiko gero eta handiagoa aztertzea helburu nagusitzat hartuta”. Horrela, ordura arte argitaratu gabeko egiturazko eta sektorekako analisi ekonomikoen ikuspegi berri bat aktibatu zen (komunikabideak, edizioa, fonografia, zinema, publizitate-sektorea). Bi liburuak erreferenteak dira geroztik. Ordura arte informazio-enpresen mikroekonomia baino aztertzen ez zelarik, ordutik, komunikazio eta kulturaren ekonomia eta politikaren alorra ireki zen.[3]

2015ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal kulturaren egoerari buruzko txostena eskatu zion ikertzaile nagusi gisa. Hala sortu zen “Balio-katea eta zeharkako ardatzak. Kultur politikako proposamenak” (244 orr). Bertan, Josu Amezaga, Kepa Sojo, Miguel Ángel Casado eta Eneko Lorente irakasleek eta Pablo Malo zinemagileak parte hartu zuten. Txosten horretan, euskal kulturaren egoera aztertzen zen eta kultur politikako neurriak iradokitzen ziren, 2016an Kulturaren Euskal Kontseiluak eztabaidatu zituenak. Horrela, jakintza bat helarazten zitzaion kultur politikako diziplinarteko talde bati.[3]

Zallorengan nabarmendu beharreko beste alderdi bat herriarekin konprometitutako intelektualaren profila da, baita arlo sozial eta kulturalean ere. Horrela, “El Pueblo Vasco hoy, cultura, historia y sociedad en la era del conocimiento” (2006) bezalako dibulgazio-liburuak burutu izan ditu, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez publikatu direnak, edo are. -Mikel Ayusorekin batera- “Euskal Herria eta bere kultura ezagutu” (2009) Eusko Jaurlaritzak diasporarako eta etorkinentzako 7 hizkuntzatan argitaratua. Era berean, artikulu askotan, eraldatzen ari diren identitate sortzaileen ideiari eutsi dio, edo identitate kulturalen, nazionalen eta politikoen arteko bereizketari, beren tempus desberdinekin.[3]

UPV/EHUko "Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH)" ikertaldeko kidea da. Taldearen ikerketa -lerroak hauek dira: Kalitatezko kazetaritza, Kazetaritzaren etorkizuna, Ikus-entzunezko alfabetizazioa, Eremu urriko hedabideak eta hizkuntza, eta Hedabideak eta gatazka.[4]

Militantea

aldatu

Zallo frankismoaren aurkako militantea izan zen 18 urte zituenetik (1966). 1985ean Auzolan desegin ondoren antolatutako militantzia utzi zuen. Geroztik, unibertsitate ikerketarekin bateragarri eginez, politika, gizarte eta kultura arloko gaurkotasuneko analista izan da, hainbat hitzaldi emanez, aldizkari teoriko eta dibulgaziozkoetako artikuluak idatziz, ETB2 eta Radio Euskadiko tertulietan parte hartuz (Ernest Lluchekin, besteak beste) eta hedabideetan hainbat artikulu publikatuz (Eginetik El Correora, El Mundo del País Vasco, Berria, Gara eta Deiatik pasaz). Ikuspegi arrazionalizatzailearekin beti, kolektibitatearekiko inplikazioarekin eta asmo hezitzailearekin jardun du. “Grina arrazoitua” aldarrikatu ohi du. Hala, bere lumarekin zerikusia dute hirugarren espazioa eta quebectarraren erabakitzeko eskubidearen hedadura bezalako kontzeptuek, edo eta “bakea normalizazioarekin” ideiak. Garai ezberdinetan zehar, herri ekimenen sustatzaile ere izan da (Elkarbide, Elkarri, Lokarri, Erabaki, Sare, Demokrazia Bai).

Liburuak

aldatu
  • (Gaztelaniaz) Economía de la comunicación y la cultura, 1988.[2]
  • (Gaztelaniaz) El mercado de la cultura: estructura económica y política de la comunicación, 1992.
  • (Gaztelaniaz) Euskadi o la segunda transición. Nación, cultura, ideologías y paz en un cambio de época, 1997.
  • Euskal Herria, gaur, Alberdania, 2006.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Zallo Elguezabal, Ramón. (1988). «FUNDAMENTOS PARA UNA ECONOMIA CRITICA DE LAS INDUSTRIAS CULTURALES: LOS PROCESOS DE TRABAJO Y DE VALORIZACION.» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  2. a b Ramon., Zallo,. (cop.1988). Economia de la comunicacion y la cultura. Akal ISBN 84-7600-340-4. PMC 863796463. (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  3. a b c Azkarate, Miren; Fernandez Pascal, Marian; Agirre, Katixa; Paya, Xabi; Garmendia, Elixabete; Amezaga, Josu; Gabilondo, Mireia; Fernandez Gerra, Vanesa et al.. (2022). RAMON ZALLO ELGEZABAL IRAKASLEARI MANUEL LEKUONA SARIA EMATEKO PROPOSAMENA. Eusko Ikaskuntza.
  4. «Taldeak - Kazetaritza Saila - UPV/EHU» Kazetaritza Saila (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  5. Zallo Elgezabal, Ramón. (2006). Euskal Herria, gaur : kultura, historia eta gizartea, aniztasunaren eta ezagutzaren aroan. Alberdania ISBN 978-84-96643-41-3. PMC 434505578. (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu