Pathet Lao
Pathet Lao (laoseraz: ປະເທດລາວ; euskaraz: «Laostar nazioa»)[1] Laosko alderdi abertzalea izan zen. 1949an Souphanouvong printzeak sorturiko alderdi honek, Vietnamgo Viet Minhekin elkar harturik, Frantziaren aurkako erresistentziari ekin zion. 1956an haren adar politikoa (Neo Lao Hak Xat) gobernu-koalizio zenbaitetako partaide izan zen. 1960tik aurrera berriro borroka armatuari ekin zion, Estatu Batuek babesturiko erregimenaren aurka; 1964an lurraldearen erdia baino gehiago beren mende hartua zuen. 1968an Estatu Batuen gudarosteak Asiako hego-ekialdean esku-hartze zuzen handiagoa erabaki zuenean, Pathet Laoren ekintza militarrak eta Viet Minenak batu zituzten. Horrenbestez, 1971n herrialdearen bi herenak beren mende zituzten. 1975eko Maiatzean Vientiango gobernua erori egin zen, eta Pathet Laoren buruzagiek gobernu berria eratu zuten.
Pathet Lao | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | Askapen nazionala, erresistentziako mugimendua eta gerrillari taldea | |
Herrialdea | Laos | |
Ideologia | left-wing nationalism (en) eta antiinperialismoa | |
Kokapen politikoa | ezker politiko | |
Historia | ||
Sorrera | 1950 | |
Desagerpena | 1975eko abenduaren 2a |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Andrea Matles Savada, ed.. (1994). The Pathet Lao. in: Laos: A Country Study. GPO for the Library of Congress.