Mungo Park
Mungo Park (Foulshiels, Selkirkshire, Eskozia, 1771ko irailaren 11 – Bussa, Nigeria, 1806) eskoziar esploratzailea izan zen. Afrika esploratzen jardun zuen, Niger ibaia topatu zuen lehenbiziko gizon zuria izan zelarik. Azken esplorazio horretan hil zen.
Mungo Park | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskozia, 1771ko irailaren 11 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Bussa (en) , 1806 (34/35 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Selkirk High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, esploratzailea, mediku idazlea, zirujaua, naturalista, geografoa, idazlea, botanikaria eta bidaiaria |
Lantokia(k) | Mendebaldeko Afrika |
Biografia
aldatuLehenengo espedizioan Gambiara joan zen (1795), Londresko African Association esploratzaile elkartearen zerbitzuan, Niger ibaia ikertzeko asmoz. Nigerreraino iritsi zen eta Segutik Sillara ibaia jaitsi ondoren, Bamakon barrena Pisaniara (Gambia) itzuli zen 1797. urtean.
Beste espedizio batean (1805), Nigerra iritsi zen Bamakondik igaro ondoren; han, lekukoen erasoaldi batean, hil zen. Travels in the Interior Districts of Africa (Bidaiak Afrika barneko eremuetan) obra idatzi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mungo Park |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.