Jacques Daniel Michel Piccoli (Paris, Frantzia, 1925eko abenduaren 27a - Saint-Philbert-sur-Risle, 2020ko maiatzaren 12a) antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea izan zen. Zineman eta antzerkian batera jardun zuen; erregistro askotako antzezlea zen Piccoli. Luis Buñuelekin lortu zuen ospeak Costa-Gavras, Resnais, Ferreri eta beste zuzendari famatuekin lan egiteko aukera eman zion. Juliette Grecorekin ezkondu zen. Ezkerreko militantzia zinemaren arlo guztietara hedatze aldera, film ekoizpenari ekin zion 1960 ondoko urteetan.

Michel Piccoli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel Jacques Daniel Piccoli
JaiotzaParisko 13. barrutia eta Paris1925eko abenduaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Philbert-sur-Risle2020ko maiatzaren 12a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Eléonore Hirt (en) Itzuli  (1954 -  1965)
Juliette Gréco  (1966 -  1977)
Ludivine Clerc (en) Itzuli  (1978 -  2020ko maiatzaren 12a)
Hezkuntza
HeziketaÉcole alsacienne (en) Itzuli
Cours Simon (en) Itzuli
Collège Sainte-Barbe (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, aktorea, errealizadorea eta produktorea
Altuera1,84 metro
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak
KidetzaMouvement de la Paix (en) Itzuli
Q3508321 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Sozialista

IMDB: nm0681566 Allocine: 155 Rottentomatoes: celebrity/michel_piccoli Allmovie: p56669 TCM: 152126 TV.com: people/michel-piccoli
Musicbrainz: dc7205b5-928d-4dce-a52f-ada66b1f8dff Discogs: 994864 Find a Grave: 210213601 Edit the value on Wikidata

Ikuspegi eta lan horren emaitza dira, besteak beste, Bertrand Tavernierren Des enfants gâtés (1977, Apopiloak) eta Luciano Tovoliren Il generalo dell´armata morta (1983, Gudaroste hilaren jenerala), Ismail Kadare idazle albaniarraren eleberri ezagunean oinarritua. 1976an Dialogues égoïstes (Elkarrizketa berekoiak) liburua argitaratu zuen. Beste zenbait film: French can can (1955), Le Doulos (1963, Salataria), Mépris (1963, Erdeinua), La guerre est finie (1966, Gerra amaitu da), Le Fantôme de la liberté (1974, Askatasunaren mamua, Luis Buñuelena; izan ere, Piccoli izan zen haren antzezle hoberenetako bat), La Grande Bouffe (1973, Betekada handia), Themroc (1973), Atlantic City (1980). 1995. urtean lan garrantzitsua egin zuen Agnès Vardaren Ehun eta bat gau lanean, zinema sinbolikoki adierazteko aukeratu baitzuen hark. Zuzendari-lanetan ere aritu izan zen: Train de nuit (1994), Alors voilá (1997).

Filmografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu