Melinda Gates
Melinda Ann Gates (jaiotza abizena, French; Dallas, Texas, 1964ko abuztuaren 15a - )[1] estatubatuar filantropo eta Microsofteko gerente orokor ohia da[2]. 2000. urtean berak eta bere senarra den Bill Gatesek Bill & Melinda Gates Fundazioa sortu zuten, munduko elkarte filantropikorik handiena 2015ean[3]. Melinda urtez urte Forbesen munduko emakume boteretsuenen zerrendan agertu da. The Washington Post egunkariko zuzendaritza taldeko kidea da.
Biografia
aldatu1964ko abuztuaren 15ean jaio zen Dallasen, Texas. Duke Unibertsitatean Informatika eta Ekonomia gradua eskuratu zuen 1986an. Graduatu eta gutxira Microsoften lanean hasi zen, munduko informatika enpresa handienetako bat. Bertan Publisher, Bob, Encarta edo Expedia produktuetan lan egin zuen.
1994an Bill Gatesekin ezkondu zen, Microsoft Coroporationeko sortzailea eta presidentea. Berarekin hiru sema-alaba ditu, eta hortik aurrera Melinda Gates izenarekin ezaguna izan zen.
2005eko abenduan Melinda eta Bill Gates Time aldizkariak urteko pertsona izendatu zituen. 2006an Asturiasko Printzesa Sariak jaso zuten.
Silicon Valleyko industria teknologikoan emakume eta gizonen arteko soldata-arrakala erakusten lagundu du[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Profile: Melinda Gates» the Guardian 2006-11-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ (Ingelesez) «Melinda Gates» www.gatesfoundation.org 2001-01-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ (Ingelesez) «What is the Bill and Melinda Gates Foundation?» the Guardian 2015-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- ↑ (Ingelesez) Kolhatkar, Sheelah. «The Disrupters» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).