Maria Antònia Salvà
Maria Antònia Salvà i Ripoll (Palma, Mallorca, Balearrak, 1869ko azaroaren 4a – Llucmajor, Mallorca, Balearrak, 1958ko urtarrilaren 29a) mallorcar idazlea, olerkaria eta itzultzailea izan zen, katalanezko lehen emakume poeta izan zen.[1][2][3][4][5][6]
Maria Antònia Salvà | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Antònia Salvà i Ripoll |
Jaiotza | Palma Mallorcakoa, 1869 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Llucmajor, 1958 (88/89 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta poeta |
Mugimendua | erromantizismoa Renaixença Q17300745 |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Bizitza
aldatuFrancesc Salvà de sa Llapassa i Salvaren eta Maria Josepa Ripoll i Palouren hirugarren eta azken alaba izan zen. Antoni Salvà i Ripoll neba zuen.
Umea zela hil zitzaion ama. Aitak, abokatu lanetan zebilenak, izeba batzuen esku utzi zuen Llucmajor herrian, eta bertan bizi izan zen sei urte bete arte. Gero, Palman aitaren ondoan bizi izan zen. Pureza Ikastetxean ikasi zuen. Hamasei urterekin Llucmajorrera itzuli zen, sa Llapassako ostatura (Jaime I.a Erregea kalea), eta bertan bizi izan zen ia bizitza osoan, denboraldi handiak La Llapassa edo sa Llapassa-ko jaurerrian ematen zituela.
Bizitza sedentarioa izan zuen beti, baina 1907an, Miquel Costa i Lloberarekin batera, bidaia bat egin ahal izan zuen Mediterraneoan zehar (Atenas, Konstantinopla, Patmos, Rodas, Zipre, Beirut, Haifa, Jerusalem, Betleen, Jericó, Port Said, Kairo eta Erroma).[7] Era berean, Miquel Ferrà eta Josep Carnerren adiskide egin zen, zeinak bere literatura-gida eta -aholkulari bihurtu ziren. 1903an, Palmako Les Fires i Festes Literatur Lehiaketan saritu zuten, Joc de nins olerkiarekin.
Jatorrizko lanaz gain, itzultzaile lanak ere aipagarriak dira: Frederic Mistralen (Les illes d'or, eta Mireia), Francis Jammesen Les Geòrgiques cristianes, Alessandro Manzoniren Els promesos eta Santa Teresa del Niño Jesusen lanak itzuli zituen.
1958an Llucmajorren egin zen hiletan herri-minaren adierazpen handia erakutsi zen.
Lanak
aldatuPaisaian zentratzen da bereziki bere lana. Josep Carner-ek 1957an berari buruzko Antología poética zabala argitaratu zuen, bere lanari buruzko azterketa kritiko garrantzitsu bat egin ostean.[8]
- Jocs de nins (1903)
- Poesies (1910) Publicacions de l'Abadia de Montserrat delakoak berrinprimatua. Pavla Rezníckovak ilustratu zuen. 24 or. ISBN 84-7826-106-0, ISBN 978-84-7826-106-2 (1990)
- Espigues en flor (1926)
- La rosa dins la neu (1931) (Bartzelonako Lore Jokoak, 1. akzesita urrezko Englantinan)
- Mistral (1932) (Bartzelonako Lore Jokoak)[9]
- De cara al pervindre. Mireio (1932) (Bartzelonako Lore Jokoak)
- El retorn (1934) 2. edizioa, Moll argitaletxea, 176 or. ISBN 84-273-0136-7, ISBN 978-84-273-0136-8 (1981)
- Llepolies i joguines. Pedro Quetglas Ferrer "Xam"-en xilografiekin ilustratua (1946).
- Cel d'horabaixa (1948)
- Lluneta del pagès (1952)
- Entre el record i l'enyorança (1955), prosa autobiografikoa
- D'un cactus. Ilustratu zuen Francesc Artigau i Seguí. CRUÏLLA editorea. 16 or. ISBN 84-661-1121-2, ISBN 978-84-661-1121-8 (2005)
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- 1903. urtean, Palmako Les Fires i Festes Literatur Lehiaketan saritu zuten, Joc de nins poemarekin.
- Llucmajor herrian (Mallorca) monumentua du, San Buenaventura komentuko plazan.
- Bere jaiotetxean plaka bat jarrita dago. Plaka horrek Maria Antònia Salvaren jaioterria gogorarazten du. Etxearen fatxadan dago, Morei kalean, Miramar eta Portella kaleekin osatzen duen sartaldeko buruaren ondoan. Honelaxe dio: «Etxe honetan jaio zen Maria Antònia Salvà y Ripoll (Palma 1869 - Llucmajor 1958)»
Iruditegia
aldatu-
Maria Antònia Salvà, Poesies, 1914
-
Maria Antònia Salvà idazlea, 1917
-
Jaiotetxeko plaka
-
M.A. Salvà i Ripoll
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Maria Antònia Salvà Ripoll | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Poeteca» poeteca.cat (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ (Katalanez) «Biografia | Associació d'Escriptors en Llengua Catalana» www.escriptors.cat (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Catalunya, Universitat Oberta de. Maria Antònia Salvà - Autores en lletrA - Literatura catalana en internet. (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ «Maria Antònia Salvà i Ripoll | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
- ↑ Poesia.cat. (2008). Salvà, Maria Antònia. Biografies. .
- ↑ Visit Llucmajor. Cronología de una vida. .
- ↑ Visit Llucmajor. (2007). Selecció de poemes de Maria Antònia Salvà per a ús dels nins de les escoles de Llucmajor. .
- ↑ Archivo Histórico de la Ciudad de Barcelona. Fons 6B-Jocs Florals, Sèrie III-Pliques, año 1932, documento 70
Bibliografia
aldatu- lluïsa julià i Capdevila. 1996. Lectures de Maria-Antònia Salvà. , Biblioteca Miquel dels Sants Oliverren 3. liburukia. Edizio ilustratua, L'Abadia de Montserrat, 228 or. ISBN 84-7826-708-5, ISBN 978-84-7826-708-8 en línea
- miquel Sbert i Garau. 1990. Maria Antònia Salvà i Ripoll: apunts per a una cronologia mínima. Papers de l'Allapassaren 1. liburukia. Ayuntamiento de Llucmajorreko Udala kolaboratzaile eta editorea. 38 or.
Kanpo estekak
aldatu- Imagen de loa residencia donde nació la autora Txantiloi:Catalán - en Lrm Cidii
- Datos en AELC de la autora Txantiloi:Catalán
- (Katalanez) «Maria Antònia Salvà» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0058323.xml.
- Maria Antònia Salvà Txantiloi:Catalán - en Lletra.uoc
- Página web de Maria Antònia Salvà: biografía, obras, imágenes Txantiloi:Catalán - en www.llucmajor.org