Manuel Riu Riu
Manuel Riu Riu (Manresa, Bartzelona, Katalunia, 1929ko martxoaren 25a - San Lorenzo de Morunys, Lleida, Katalunia, 2011ko urtarrilaren 2a) historialaria izan zen, Iberiar penintsulako Erdi Aroko historiaren ikertzaile nagusietako bat.
Manuel Riu Riu | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Manresa, 1929ko martxoaren 25a | ||
Herrialdea | Katalunia | ||
Heriotza | Sant Llorenç de Morunys, 2011ko urtarrilaren 2a (81 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, historialaria, idazlea eta arkeologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Granadako Unibertsitatea (1966 - 1969) Bartzelonako Unibertsitatea (1969 - 1981) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Institut d'Estudis Catalans Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala |
Bizitza
aldatuFilosofia eta letretako ikasketak egin zituen, Bartzelonan. Irakasle-laguntzaile izan zen bertan, harik eta 1996an, katedra lortuta, Granadako Unibertsitatera joan zen arte. Aurrerago, Bartzelonako Unibertsitatera aldatu zen, ostera, eta Erdi Aroko historiako eta paleografiako sailaren zuzendari izan zen 1983tik 1994ra. 1978an Espainiako Historiaren Akademiako kide hautatu zuten, eta 1983an Bartzelonako Letra Onen Akademiakoa. Halaber, Institut d'Estudis Catalansko kide zen.
1980. urteaz geroztik Quaderns d'Estudis Medievals aldizkariaren zuzendari izan zen, eta Acta historia et archeologica Medievalia aldizkariaren zuzendarikide. 1966tik aurrera zenbait ikerkuntza-programa gidatu zituen, Andaluziako eta Kataluniako Erdi Aroko arkeologiari buruzkoak.
Idazlanak
aldatuLanik aipagarrienak: Lecciones de Historia Medieval (1972, Erdi Aroko historiako irakaspenak); Textos comentados de época medieval (siglos V-XII) (1975, Erdi Aroko testu iruzkinduak [V-XII. mendeak]); La pobreza y la asistencia de los pobres en la Cataluña medieval (1982, Erdi Aroko Kataluniako pobrezia eta pobreen laguntza); Edad Media (711-1500) (1989, Erdi Aroa [711-1500]), Història de la ciutat de Manresa (1900-1950) (1991), Ferran Soldevila (1894-1971). Historiador de Catalunya (1994).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.