Juan Pablo García
Juan Pablo | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Juan Pablo García Jiménez | |||
Jaiotza data: | 1964ko abenduaren 28a (59 urte) | |||
Jaioterria: | Logroño ( Espainia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Erretiratua | |||
Postua: | ||||
Debutatze data: | 1994ko otsailaren 19a | |||
Erretiratze data: | 2003ko azaroaren 29a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Deportivo pilotalekua |
Juan Pablo García Jiménez (Logroño, 1964ko abenduaren 28a), pilota munduan Juan Pablo bezala ezaguna, errioxar pilotari ohia da, palan jokatzen zuena. Daniel bere anaia ere palaria izan da.
Paletan eta pala motzean Sub-22 sailean Munduko Txapeldun izan zen 1984an. Bilbon hasi zen profesional bezala 1994. urtean. 1995. urtean Espainiako binakako txapelketa erdietsi zuen bere anaia Danielekin batera; 1996an Euskadiko txapeldun izan zen eta 1999an Urrezko Pala torneoan garaile izan zen, besteak beste. Eusko Basque enpresari lotutako jolakaria da pilotari errioxarra. Profesionaletarako jauzia egin aurretik Espainiako txapeldun izan zen 1984tik 1993ra, baita munduko txapeldun 1986an Gastezien Munduko X. Pilota Txapelketan eta Kuban 1990ean ospatu zen Munduko XI. Pilota Txapelketan, larruzko pilotaz jokatuz; Bartzelonako Olinpiar Jokoetan ere urrezko domina lortu zuen.
Artikulu hau Errioxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.