Javier Ormazabal Etxebarria
Javier Ormazabal Etxebarria (Bilbo, 1964[1] - ) enpresari bizkaitarra da.
Javier Ormazabal Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Deustuko Unibertsitatean eta London Business Schoolen ikasi zuen. Ekipamendu elektrikoen merkatuan dagoen Velatiako presidentea da, lehengo Ormazabal taldearena.[2] Tecnaliaren presidentea ere bada. Aita Javier Ormazabal Ozerin zuen, Ormazabal taldearen sortzailea, eta 2010ean aita ordezkatu zuen familiako negozioen aurrean.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Otros perfiles millonarios» El Mundo 2013/12/22.
- ↑ Fernandez, Jon. (2014-11-04). «Bederatzi euskal abizen» Berria.
- ↑ «Muere Javier Ormazabal Ocerin, fundador del grupo Velatia» El Correo 2014-01-04.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |