Innsbruck
Innsbruck Austriako mendebaldeko hiria da, eta Tirolgo hiriburua. Alpeen ekialdean dago, Inn ibaiaren haranean. 2010ean 119.249 biztanle zituen. Ezaguna da neguko kirolen egoitza garrantzitsua delako. Hain zuzen ere, 1964an eta 1976an Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituzten bertan.
Innsbruck Innsbruck | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Austria | ||
Estatua | Tirol | ||
Alkatea | Georg Willi (mul) | ||
Izen ofiziala | Innsbruck | ||
Jatorrizko izena | Innsbruck | ||
Posta kodea | 6020, 6010–6040 eta 6080 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°16′06″N 11°23′36″E / 47.2683°N 11.3933°E | ||
Azalera | 414,65 km² | ||
Altuera | 574 m | ||
Mugakideak | Absam, Aldrans, Ampass, Götzens, Lans, Mutters, Natters, Rum, Scharnitz, Schönberg im Stubaital, Thaur, Zirl, Völs (en) , Patsch (en) , Seefeld in Tirol eta Innsbruck-Land District (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 130.585 (2022) −1.376 (2020) | ||
Dentsitatea | 1.245 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1234 | ||
Telefono aurrizkia | 0512 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Tbilisi, New Orleans, Grenoble, Friburgo, Sarajevo, Aalborg, Ōmachi (en) , Krakovia eta Aalborg Municipality (en) | ||
Matrikula | I | ||
Hizkuntza ofiziala | aleman | ||
http://www.innsbruck.at |
Izena Inn eta Bruck-etik dator (Inn da bertako ibaia eta Brücke zubia da) eta "Inn gaineko zubia" esan nahi du.
Biztanleak
aldatu122.458 biztanlerekin (2013ko urtarrilaren 1eko datuak), Innsbruck Tirol estatu federaleko hiririk handiena da, eta, Viena, Graz, Linz eta Salzburgoren atzetik, Austriako bosgarren hiririk handiena. Bere metropoli-eremuan 190.000 pertsona inguru bizi dira. Horrez gain, 30.000 ikasle eta beste hainbat pertsona ditu hiriak, eta egunero 3.000 gaualdi egiten dituzte hiria bisitatzen duten turistek.
Historia
aldatuInnsbruck salerosketagune aberatsa zen antzina, hori zela-eta kolonizatu zuten erromatarrek. 1239an jaso zuen hiri gutuna, eta 1363an Tirolek eta Austriak bat egin zutenean Habsburgotarren mendean gelditu zen. 1420an Tirolgo hiriburua izendatu zuten.
Napoleonek Bavariako Erresumaren eskuetan utzi zuen Tirol, baina Innsbruckeko biztanleak, Andreas Hofer buru zutela, Bavariaren kontra matxinatu ziren, eta 1814an Innsbruck Austriako lurralde bihurtu zen.
Kokapena
aldatuInnsbruck 574 metroko altueran dago, Inn haranean. Hiria, iparraldean, Karwendel mendilerroak mugatzen du (eta, zehazkiago, Nordkette mendilerroak, literalki iparraldeko mendilerroa dena), eta, hegoaldean, Patscherkofel mendiak, Tuxeko Alpeetako mendi nagusietako bat dena, eta Saile edo Nockspitze mendiak, Kalkkkögel-en muturrean (Stubai-ko Alpeak). Innsbrucketik kilometro gutxira, Melach ibaiaren eta Inn ibaiaren arteko elkarguneak, Unterperfuss eta Kematen in Tirol herrien artean, Inn goi-ibarraren (mendebaldean) eta Inn ibaiaren behe-ibarraren (ekialdean) arteko banaketa ofiziala markatzen du.
Innsbruck hiria ondoko udalerrien mugakidea da, denak Innsbruck Land barrutibarutikoak: Scharnitz eta Seefeld iparraldean; Absam, Thaur eta Rum ipar-ekialdean; Ampass eta Aldrans ekialdean; Lans eta Sistrans hego-ekialdean; Schönberg im Stubaital eta Patsch hegoaldean; Götzens, Natters eta Mutters hego.mendebaldean.
XX. mendean zehar, Innsbruckek hainbat herri gehitu ditu udalerrian: Pradl eta Wilten (1904); Hötting, Mühlau eta Amras (1938); Arzl (1940); eta Vill eta Igls.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Innsbruck) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.8 | 19.1 | 24.8 | 27.1 | 32.3 | 34.1 | 37.4 | 35.5 | 31.6 | 25.8 | 20.9 | 16.9 | 37.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.7 | 6.5 | 11.5 | 15.2 | 20.5 | 22.8 | 24.9 | 24.5 | 20.8 | 15.7 | 8.1 | 3.8 | 14.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.9 | 0.9 | 5.2 | 8.7 | 13.7 | 16.3 | 18.3 | 17.9 | 14.2 | 9.4 | 3.3 | -0.3 | 8.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.9 | -2.6 | 1.0 | 4.1 | 8.5 | 11.4 | 13.3 | 13.2 | 9.9 | 5.5 | 0.4 | -2.9 | 4.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -21.1 | -14.5 | -15.0 | -4.0 | -2.4 | 3.5 | 4.4 | 4.7 | -0.3 | -5.9 | -14.5 | -17.2 | -21.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 42.5 | 36.8 | 53.8 | 58.8 | 83.2 | 111.8 | 134.3 | 116.5 | 78.1 | 56.1 | 62.4 | 48.8 | 883.1 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 7.6 | 6.9 | 8.7 | 9.4 | 10.7 | 13.6 | 13.7 | 12.5 | 9.1 | 7.6 | 8.7 | 8.5 | 117.0 |
Elur egunak (≥ 1.0 cm) | 20.7 | 14.3 | 5.7 | 1.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 5.0 | 16.4 | 63.9 |
Eguzki orduak | 94.7 | 121.1 | 154.2 | 168.2 | 193.0 | 186.8 | 215.5 | 214.4 | 180.0 | 159.0 | 102.2 | 82.8 | 1871.9 |
Iturria: Central Institute for Meteorology and Geodynamics[1] |
Inguru naturala
aldatuIparraldean Nordkette edo Hafelekar (2334 m) mendiak ditu eta hegoaldean Patscherkofel (2246 m) eta Serles (2718 m).
Turismoa
aldatuTurismoa da hango ekonomia-jarduera nagusia (neguko kirolak). Ehungintza, beiragintza eta tresneria ere garrantzitsuak dira.
Ondasun nabarmenak
aldatuParte zaharrean eraikuntza aipagarri asko daude: erret jauregia, garaipen arkua, unibertsitatea, Maximiliano I.a enperadorearen hilobia, eta abar.
Dialektoa
aldatuInnsbruckien mintzatzen den dialektoa, bavarierarekin lotuta dago, eta, bereziki, hegoaldeko bavarierarekin, Tirol, Karintia eta Estiriako mendebaldean mintzatzen dena. Innsbruckeko dialektoa, baina, alemanaren eragin handia du. Eskualde honetako ezaugarri tipiko bat k letraren ahoskera gogorra da.
Innsbrucktar ezagunak
aldatu- Frederiko III.a (1415-1493), Germaniako erromatar enperadorea.
- Constanze Manziarly (1920-1945), nutrizionista eta sukaldaria.
- Hermann Buhl (1924-1957), himalaista.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Klimadaten von Österreich 1971-2000 -Innsbruck-Uni. Central Institute for Meteorology and Geodynamics (Noiz kontsultatua: 2012-09-06).
Kanpo estekak
aldatu- Hiriko webgune ofiziala (Alemanez)
- «Teologia Innsbruck-en[Betiko hautsitako esteka]» uztarria.eus. Patxi Altuna Innsbruck-en ikasi zuen bi urtez.