Hans-Jochen Vogel
Hans-Jochen Vogel (Göttingen, 1926ko otsailaren 3a - Munich, 2020ko uztailaren 26a) alemaniar politikaria izan zen. Hitleriar Gazterian sartu zen eta 17 urterekin boluntarioa izan zen Bigarren Mundu Gerrara joateko. Ondoren zuzenbidea ikasi zuen eta 1950ean Alemaniako Alderdi Sozialdemokratan sartu zen. Municheko (1960-1972) eta Berlingo alkatea (1981), Justizia ministroa (1974-1981) eta SPDko presidentea (1987-1991) izan zen.