Hanna Hammarström

suediar asmatzailea, ingeniaria eta enpresaburua

Hanna Hammarström (Stockholm, Suedia, 1829ko azaroaren 4a - ib., 1914ko azaroaren 27a)[1] suediar asmatzaile, ingeniari eta enpresaburua izan zen. Suedian lehen pertsona izan zen modu komertzialean telefono-kableak ekoizten.[2] Gainera kableak egiteko monopolio zuen sortu zuen Stockholmeko lantegian langileak emakumeak ziren. Suediako lehen telefono-sarerako kableak egin zituen eta Finlandiara ere esportatu zuen kablea.[2]

Hanna Hammarström

Bizitza
JaiotzaStockholm1829ko irailaren 4a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm1914ko azaroaren 27a (85 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, ingeniaria eta enpresaburua
Telefono kablea

Biografia

aldatu

Christina Holmbergen eta Per Hammarström kotoi-merkatariaren alaba izan zen. Aitak nahi izan zuen seme-alaba guztiek lanbide bat ikastea, eta, beraz, hainbat apaingarri egiten ikasi zuen.

Lan ibilbidea

aldatu

Telefono-kableak asmatuta zeuden arren, Suedian ez zen ezagutzen nola egin; beraz, Suediako telefono-sarea atzerriko fabrikatzaileen mende zegoen.

Hammarströmek telefono-kableak fabrikatzeko metodo bat garatzea lortu zuen, metalezko sokaz egindako apaingarriak egiteko trebetasunetik abiatuta. Bere lantegia jarri zuen, eta 1883an Suediako telefono-konpainiari telefono-kableak hornitzeaz arduratu zen. 1880 eta 1890 urteetan ekoizpenaren monopolioa izan zuen. Stockholmeko lantegian emakumeak baino ez zituen erabili, eta berak entrenatu zituen.

Aintzatespenak

aldatu
  • 1886an, bere asmakizunarengatik lehen saria eman zioten Stockholmen makinen erakusketa batean.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Suedieraz) Hanna Hammarström. 2022-09-05 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. a b c Hellander, Adolf. (29 de abril de 1898). «Hanna Hammarström» IDUN: 129–130..

Kanpo estekak

aldatu