Günter Kunert (Berlin, 1929ko martxoaren 6a - Kaisborstel, 2019ko irailaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.

Günter Kunert

(2008)
Bizitza
JaiotzaBerlin1929ko martxoaren 6a
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
HeriotzaKaisborstel2019ko irailaren 21a (90 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, poeta, aktorea eta artista bisuala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Verein Deutsche Sprache (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua

IMDB: nm0475104 Musicbrainz: 2c0f3ad2-e7cb-41fc-85c5-76561a4bb319 Discogs: 1352570 Edit the value on Wikidata

1948an hasi zen bere lehenengo literatura-testuak (poema satirikoak eta kontakizun laburrak) argitaratzen. 1949an Alderdi Sozialistako kide egin zen, eta 1951n Bertolt Brecht ezagutu zuen. 1960ko hamarraldiaren hasieran, Kunertek zuen literatura-jarrera oso kritikatua izan zen, Alderdiak ezarritako ildotik irteten zelako. 1976an Alderditik bota egin zuten, W. Biermannen desnaturalizazioaren aurkako manifestua sinatzeagatik. Sorterritik irteteko baimena onartu zioten, eta harrezkero Errepublika Federalean (gaur egun, Alemaniako Errepublika Federala edo Alemania soilik) bizi izan da. Bere poema gehienetan faxismoa edozein unetan itzultzeko arriskuaz hitz egiten du: Wegschilder und Mauerinschriften (1950, Afixak eta pintadak horman). Aurrerago, eszeptizismo-kutsua hartu zuen: Unterwegs nach Utopia (1977, Utopiara bidean). Bere lehen eleberria, Im Namen der Hüte (1968, Kapeluen izenean), A. Döblinek hasitako tradizioarekin lotzen da: Henry pikaroak maitagarri baten oparia jasotzen du Alemaniako Zero Orduan, eta kapelua janzten duen bakoitzean, haren jabearen pentsamendua irakurtzeko gauza izango da; laguntza horri esker, bere aita judua hil zuen hiltzailearen bila hasten da. Antzeko fantasiak agertzen dira bere hitz lauzko obra laburretan ere: Tagträume in Berlin und andernorts (1972, Egunargiko ametsak Berlinen eta beste zenbait lekutan) eta Kamera iluna (1978). Jaso zituen sari ugarien artean, Heinrich Heine saria (1985) eta Hölderlin saria (1991) dira aipagarrienak. Azken urte horretan, bere borondatez, Berlingo Arte Akademia utzi zuen. Beste lan aipagarri batzuk: Verspätete Monologe (1981, Bakarrizketa atzeratuak), Zurück ins Paradies (1984, Paradisura bueltan), Fremd daheim (1990, Arrotza etxean) eta Baum, Stein, Beton (1994, Zuhaitza, harria, asfaltoa) saiakera-bilduma.

Kunertek era askotako lanak idatzi zituen, eta gaur egungo idazle garrantzitsuenen artean dago. Poesia lirikoaz gain, istorio laburrak, saiakerak, lan autobiografikoak, aforismoak, satirak, maitagarrien ipuinak, zientzia-fikziozkoak, gidoiak eta abar idatzi zituen. Horrez gain, margolaria eta artista grafikoa zen. Literaturako aldizkari askotan argitaratu zituen bere artikuluak, besteak beste, Muschelhaufen delakoan.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Günter Kunert