Francisco Benito Eraso
Francisco Benito Eraso Azpilikueta (Garinoain, 1793 – Garinoain, 1835) nafar militarra izan zen[1].
Francisco Benito Eraso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Garinoain, 1793 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Garinoain, 1835 (41/42 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Iberiar Penintsulako Gerra Lehen Karlistaldia |
Biografia
aldatuKarlista zen. Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu ondoren, 1822an fedearen armada izeneko gudarostea osatu zuen Nafarroan, 18.000 gizonekin. 1833an, Espainiako errege izendatu zuen Karlos VII.a Orreagan, baina Nafarroako erregeordeak Nafarroa Behererantz ihes egitera behartu zuen. Itzulitakoan Tomas Zumalakarregiren agindupean jarri zen, eta Urduña, Ordizia, Durango eta Eibar hartu zituen. 1835ko ekainean, Deskarga mendatean Espartero garaitu zuen. Zumalakarregi zauritu ondoren, Eraso izan zen Bilboko setioaren zuzendari. Bilbok kale bat eskaintzen dio XIX. mendeko militar honi: Eraso jenerala izeneko kalea[2], Deustun. 1835eko uztailean, liberalen aurkako Mendigorriko guduan larri zauritu zuten, eta kasernara erretiratzean, zaldi gainetik erori eta horren ondorioz hil zen[3].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/08/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Benito Francisco Eraso, Auñamendi Entziklopedia, euskomedia.org
- ↑ «Eraso jenerala kalea - Bilbao.eus, Kale-izendegia» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
- ↑ Pirala y Criado, Antonio. Vindicación del general Maroto y manifiesto razonado de las causas del Convenio de Vergara. Iruñea: Urgoiti, 2005. ISBN 84-933398-8-1