Fernando García Pañeda
idazle espainiarra
Fernando García Pañeda (Bilbo, 1964) bizkaitar idazlea da. Kontakizun laburrak eta poemak idatziz sartu zen literaturaren munduan. Azken urteotan hiru eleberri argitaratu ditu: Viento de guerra (2002; 2007an Las lágrimas de Eurídice izenburuarekin berrargitaratua), azken karlistaldian girotua; Kismet (2006), Turkian kokatua, eta Tres Gymnopedias (2008). Gainera, kolaborazioak egiten ditu hainbat aldizkaritan, eta Istanbulgo Shalom astekariko kultur gehigarrian idazten du judu-espainieraz. Territorio Enemigo bloga dauka 2006. urtetik.
Fernando García Pañeda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.