Eduardo V.a Ingalaterrakoa

Eduardo V.a Ingalaterrakoa (Westminster, Ingalaterra, 1470eko azaroaren 4aLondresko dorrea, ziurrenik 1483) 1483ko apirilaren 9tik ekainaren 26ra (78 egun) Ingalaterrako erregea izan zen.

Eduardo V.a Ingalaterrakoa

Ingalaterrako monarka

1483ko apirilaren 9a - 1483ko ekainaren 26a
Eduardo IV.a Ingalaterrakoa - Rikardo III.a Ingalaterrakoa
Irlandako jauna

1483ko apirilaren 9a - 1483ko ekainaren 26a
Bizitza
JaiotzaWestminster abadia1470eko azaroaren 2a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
BizilekuaLudlow gaztelua
HeriotzaLondresko dorrea, 1483 (12/13 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaEduardo IV.a Ingalaterrakoa
AmaElisabet Woodville
Haurrideak
LeinuaYork etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 2248 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Eduardo IV.aren semea izan zen. 1483ko apirilaren 9an, aita hil zelarik, Ingalaterrako errege bihurtu zen. Artean 12 urte besterik ez zuenez gero, osaba Rikardo, Gloucesterko dukearen babespean gelditu zen. Rikardo Gloucesterkoak, ordea, errege izateko irrika zuen, eta bai Eduardo, bai honen anaia Rikardo Shrewsburykoa (9 urtekoa), sasikotzat jo eta Londresko dorrean preso sarrarazi zituen[1]. Harrezkero, bi anaiak ez ziren gehiago jendaurrean agertu, eta 1483ko udan hil zituztela uste da[2].

Gaur egun arte, Rikardo III.a heriotz horien errudun jo izan da. Thomas Moreren arabera, James Tyrellek hil zituen bi umeak erregearen aginduz. Bertsio honetan oinarritu zen William Shakespeare Richard III antzerki lana (1592) idazteko. Hala ere, Rikardo III.aren ardurari eta gertaera horiei buruzko eztabaida bizia dago[2].

 
Eduardo V.a eta bere anaia Richard Shrewsburykoaren ustezko hezur-ontzia

Erreferentziak

aldatu
  1. Juan Antonio CASTRO JIMENEZ: Eduardo V, Rey de Inglaterra (1470-1483) Mcnbiografias.com
  2. a b Julio MARTÍN ALARCÓN: Niegan la prueba que podría exculpar a Ricardo III de los crímenes de la Torre de Londres[Betiko hautsitako esteka] Laaventuradelahistoria.es

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Eduardo IV.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
1483ko apirilaren 9a1483
Ondorengoa
Rikardo III.a Ingalaterrakoa