Ingalaterrako Erresuma
Ingalaterrako Erresuma, 927tik 1707ra, Europako mendebaldean kokatutako estatu burujabea izan zen. Erpinean, Britainia Handiko uhartearen hegoaldeko bi herenetan hedatzen zen, Gales eta inguruko zenbait irla txiki ere barrenean hartuta.
Ingalaterrako Erresuma Kingdom of England | |||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
927 – 1707 | |||||||||||||||||||||||||
Oinordekotzako monarkia | |||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||||||
Hiriburua | Londres | ||||||||||||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Latina, ingelesa, frantsesa, galesera, kornubiera | ||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | Kristau Katoliko Erromatarra 1533ra arte, harrezgeroztik anglikanoa | ||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 927 | ||||||||||||||||||||||||
Batasuna Eskoziako Erresumarekin | 1707 | ||||||||||||||||||||||||
|
Erresumaren aurrekariak herri anglo-saxoien inbasioa izan zen Migrazio Garaian. Ondoren, estatu txikien heptarkia osatu zen. Bikingoen inbasioek erresuma horien oreka zartarazi zuten, eta, azkenean, Athelstan erregeak errekonkista burutu zuen 927an.
Gales 1067 eta 1283 bitartean inbaditu zuten ingelesek, 1284an Rhuddlaneko estatutuaren bidez onetsia. Ingalaterrako legearen menpean jarri zen Gales 1535-1542z geroztik. Iparraldeko Eskoziako Erresumarekin erregeak XVII. mendetik aurrera partekatu arren, batasun politikoa 1707an etorri zen, Erresuma Batua osatuz.
Londresko Westminster hiriburua bilakaturik zegoen XII. mendearen hasierako, hastapenetan Winchester eta Gloucester ere nolabaiteko hiriburuak izan baziren ere.