Che Guevara
Ernesto Guevara[oh 1] (Rosario, Argentina, 1928ko ekainaren 14a[oh 2] - La Higuera, Santa Cruz, Bolivia, 1967ko urriaren 9a), «Che» Guevara ezizenez ezagunagoa, iraultzailea, hainbat gerrillaren buruzagia, militarra, Kubako ministroa, medikua, politikaria eta pentsalari ezkertiarra izan zen.[1]
Che Guevara | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1960) | |||||||||||||||||||
1961eko otsailaren 11 - 1965eko apirilaren 1a ← baliorik ez | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ernesto Guevara | ||||||||||||||||||
Jaiotza | Rosario, 1928ko ekainaren 14a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Kuba Argentina | ||||||||||||||||||
Bizilekua | Argentina Kuba Bolivia Guatemala Mexiko | ||||||||||||||||||
Heriotza | La Higuera (en) , 1967ko urriaren 9a (39 urte) | ||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Che Guevararen mausoleoa | ||||||||||||||||||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||||||||||||||||||
Hiltzailea | Mario Terán (en) | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Aita | Ernesto Guevara Lynch | ||||||||||||||||||
Ama | Celia de la Serna | ||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Hilda Gadea (1955 - 1959) Aleida March (en) (1959 - 1967) | ||||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea (1948 - 1953ko apirilaren 11) : medikuntza | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | iraultzailea, partisanoa, politikaria, medikua, poeta, diplomazialaria, saiakeragilea, militarra, idazlea eta iritzi-kazetaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Altuera | 176 zentimetro | ||||||||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||
Influentziak | Karl Marx, Mao Zedong eta Vladimir Lenin | ||||||||||||||||||
Kidetza | Uztailaren 26ko Mugimendua | ||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Che Guevara, Pelado, Teté, Furibundo Serna, Fuser, Chancho, Chang-Cho, Luís Hernández Gálvez, Tatu, Adolfo Mena González, Ramón eta Fernando Sacamuelas | ||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||
Gradua | maior | ||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Kubako Iraultza Ñancahuazú Guerrilla (en) Kongoko krisialdia Battle of Santa Clara (en) Txerrien Badiako inbasioa | ||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Kubako Alderdi Komunista | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Medikuntzako ikasle gaztea zenean, Guevarak Hego Amerikan zehar bidaiatu zuen, eta erradikalizatu egin zen ikusi zituen pobrezia, gosea eta gaixotasunengatik.[2] Ameriketako Estatu Batuek Latinoamerikako ustiapen kapitalista gisa ikusten zuena iraultzen lagundu nahi izan zuen eta horrek bultzatu zuen Guatemalako Jacobo Árbenz presidentearen erreforma sozialetan parte hartzera. Izan ere, CIAk laguntza eman zion United Fruit Company enpresari presidentea kargutik kentzeko, eta horrek bere ideologia politikoa sendotu zuen. Geroago, Mexiko Hirian, Raúl eta Fidel Castro ezagutu zituen, eta uztailaren 26ko Mugimenduarekin bat egin zuen, Kubara Granma itsasontzian bidaiatuz Fulgencio Batista Kubako diktadorea botatzeko asmoarekin.[3] Guevarak laster lortu zuen protagonismoa matxinatuen artean, bigarren aginte mailara igo zuten, eta Batistaren erregimena kentzeko bi urteko gerrilla kanpainan funtsezko rola jokatu zuen.
Kubako Iraultzaren ideologo eta komandanteetako bat izan zen, eta altxamendu armatutik 1965era arte parte hartu zuen Kubako Estatua antolatzeko prozesuan.[4] Bertan, administrazioko eta gobernuko hainbat goi kargu bete zituen, batez ere arlo ekonomikoan. Banku Nazionaleko presidentea izan zen, Nekazaritza Erreformarako Institutu Nazionaleko (INRA) Industrializazio Saileko zuzendaria, eta Industria ministroa. Diplomazia arloan, nazioarteko hainbat misioren arduradun gisa jardun zuen.[5]
Borroka armatua hirugarren mundu osoan zabaltzeko beharraz sinetsita, Che Guevarak Latinoamerikako hainbat herrialdetan gerrillarien "guneak" jartzea bultzatu zuen. 1965 eta 1967 artean Kongon eta Bolivian aritu zen borrokan.[6] Azken herrialde horretan, 1967ko urriaren 9an, Boliviako armadak modu klandestinoan eta sumarioan atxilotu eta exekutatu zuen, CIArekin elkarlanean.[7]
Bere irudia garrantzi handiko sinbolo bihurtu da mundu mailan, iritzi publikoan grina handiak sortzen ditu, aldekoak zein aurkakoak. Alde dauden askorentzat[7], injustizia sozialen aurkako borroka adierazten du, eta bere erasotzaileek negatiboki epaitzen dute. Alberto Kordak egin zion argazki erretratua, munduan gehien erreproduzitu den irudietako bat da, bai jatorrian bai aurpegiaren silueta erreproduzitzen dituzten aldaeretan, erabilera sinbolikorako.[8]
Bizitza
aldatuHaurtzaroa eta gaztaroa
aldatuErnesto Che Guevara, Ernesto Guevara Lynch eta Celia de la Serna y Llosaren semea zen, 1928ko ekainaren 14an jaioa, Rosarion, Argentinan. Espainiar jatorriko (horien artean Arabako Gebara herriko euskaldunak) erdi mailako familia bateko bost seme-alaben artean zaharrena zen.[9] Bazuen baita irlandar jatorria ere, Patrick Lynch bere aitaren arbasoaren aldetik.[10][11] Jaiotza agiriaren izen juridikoa "Ernesto Guevara" izan arren, bere izena "de la Serna" edo / eta "Lynch" abizenekin batera ere agertzen da. Bere izaera "geldiezina" aipatuz, aitak esaten zuen "Kontutan hartu behar den lehenengo gauza da, nire semearen zainetan irlandar matxinoen odola isurtzen dela".[12]
Guevarak bere arbasoak aipatu izan zituen noizbait: "Ziur naiz Mendozarekin iritsi zen "euskal Gebara" horrengandik jaso dudala nigan dagoen trufari sen hau, edo nire zuhaitz genealogikoan sartu zen besteren batetik indiar guaraniekin gozoki zebilela. Baina ziur nago nire arbaso irlandar eta guaraniarrengandik ez dudala heredatu”.[13]
Gurasoak 1927ko abenduan ezkondu ziren, Celia hiru hilabeteko haurdun zegoenean. Urte horietako moralarentzat gaitzesgarria zen egoera, baina gurasoen aldetik jarrera ez zen izan kontserbadorea.[14] 1948an dibortziatu egin ziren, nahiz eta teilatupe berean bizi, Argentinako goiko klasean ezohiko portaera zena.[15] Ernestoren ondoren, beste lau seme-alaba izan zituzten: Celia, Roberto, Ana Maria eta Juan Martin. Haurtzaroan eta gaztaroan eragin handia izan zuen gurasoen ezaugarri batek: haien etengabeko lekualdatzeak. Guevarak 1953an Argentina behin betiko utzi arte, bere familiak gutxienez hamabi helbide izan zituen Buenos Airesen, Caraguatayn, San Isidron, Alta Gracian eta Kordoban.
Ama, Celia de la Serna, Buenos Airesko ganadutegi handi bat zuen familia tradizionalekoa zen. Haren aitak bere buruaz beste egin zuen bi urte zituenean, eta ama hamabost urte zituela hil zitzaion. Ondorioz, bere arreba Carmen eta izeba baten kargu hartu behar izan zuen.[16] Feminismoa, askatasun sexuala eta emakumeen autonomia sustatu zituzten goi mailako emakume progresistetako belaunaldiko kidea zen.
Aitak bizitza ekonomiko erosoa eraman zuen gurasoengandik jasotako herentziarekin lortutako errentei esker.[17] Guevara jaiotzean, Caraguatayn mate belarraren plantazio bat erosi zuen, eta halaber ontziola bat zuten Río de la Platan. Hala ere, negozioak ez ziren ondo joan, eta 1940ko hamarkadan saldu egin zituen, higiezinen agentzia instalatzeko eta Buenos Airesen etxea erosteko.[18] Geroago, Cordoban eraikuntza enpresa bat instalatu zuen, baina 1947an porrot egin zuen.[19] 1948an berriz, beste herentzia garrantzitsu bat jaso zuen, bere ama hil ondoren. Berriro ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen. 1987an liburu bat idatzi zuen «„Che“ nire semea» izenburuarekin.
Bizitzan oso goiz, "pobreekiko kidetasuna" garatu zuen.[5] Ezkertiar joera zuen familia baten hazi zenez, Guevara ikuspuntu politikoen espektro zabalera ohitu zen mutiko garaitik.[20] Bere aita, Espainiako Gerra Zibileko errepublikanoen aldekoa zen, eta sarri etxean gatazkaren beteranoak hartzen zituen.[2]
Bi urterekin asma harrapatu zuen, bizitza guztian jasan zuen gaitza. Hori dela eta, familia osoa Alta Graciara aldatu zen.[21] Han, nahiz eta klima lehorragoa izan, Guevararen osasunak ez zuen hobera egin.[22] Lehen hezkuntza etxean hartu zuen, ama Celia de la Sernaren tutoretzapean.
Asmak neurri handi batean Guevararen haurtzaroaren ezaugarriak zehaztu zituen. Erasoak etengabeak eta larriak izaten ziren, eta maiz egun batzuetarako oheratu beharrean aurkitzen zen. Eskolara joateko aukerak mugatuak zituen, eta 1937 arte ez zen sartu bigarren mailan, zortzi urte zituela. Kirolak egiteko aukerak ere mugatuak zituen, nahiz eta jarduera gustuko izan, eta praktikatu ere egiten zuen, askotan lagunek bere etxera bizkarrean eraman behar izan arren. Asmari aurre egiteko, etengabeko dietak eta tratamendu medikoak jasaten zituen. Bestalde, gaixotasunak aparteko irakurle bihurtu zuen, xakezale bikaina, eta diziplina eta auto-kontrol izpiritu handia zuena.
Guevara Cordoban bizi izan zen 17 urtez, 1930etik 1947. urtera arte, haurtzaroaren eta nerabezaroaren zati handi bat bertan igaroz.[23] Bere burua kordobartzat jotzen zuen, eta Cordobako doinuaren ezaugarriarekin hitz egiten zuen, nahiz eta gero Kuban azentu kubatar nabarmena hartu.[24] Guevara Buenos Airesen 1947ko urtarriletik 1952ko uztailera arte egon zen, Latinoamerikara joateko abiatu zuen lehen bidaia arte. 1948an Buenos Airesko Unibertsitateko Medikuntza fakultatean hasi zituen ikasketak, mediku gisa 1953k apirilean graduatu zelarik. Garai horretan, karrera egiteaz gain, asma ikerketarako klinika espezializatu batean laguntzaile bezala aritu zen lanean, Salvador Pisani doktorearekin. Medikuntza Fakultatean Berta Gilda ezagutu zuen, Cordobako unibertsitario aktibista komunista, eta berarekin adiskidetasun sendoa mantenduko zuen bizitza osoan.
Buenos Airesen, Guevarak errugbian jokatzen zuen, hango goiko klaseko kirol bereizgarria, lehenengo San Isidro Klub garrantzitsuan eta gero, asmaren mugak zirela eta, Yporá Rugby Club txikian.[9] Ondoren, Argentinako errugbiari eskainitako lehen aldizkaria editatu zuen, Tackle izenarekin, eta bertan "Chancho" ezizenez idazten zituen kronikak.[25] Gainera, irakurtzeko grina biziarekin jarraitzen zuen, eta baita koaderno filosofikoak idazten ere. Urte hauetan filosofia sozialarekiko gero eta ardura handiagoa erakutsi zuen, eta hirugarren koadernoan Karl Marxen pentsamenduarekiko interes handia ageri zitzaion. Era berean, Indiako deskolonizazio eta industrializazio prozesuaren inguruko Nehruren ideiei ere arreta handia eskaini zien, bere «India deskubrituz» liburua gogotsu gomendatuz.[9]
1950ean, Cordobako familia aberats eta aristokratikoenetako bateko María del Carmen Ferreyra 16 urteko gaztearekin maitemindu zen. Harremanak bi urte baino gehiago iraun zuten, neskaren familia aurka egon arren, bere itxuragatik eta ideia erradikal eta probokatzaileengatik "hippie gaixobera" bezala ikusten baitzuen, baita ezkondu ondoren eztei-bidaia karabana baten Latinoamerikan igarotzeko zuen nahiagatik ere.[26] Urte batzuk beranduago María del Carmenekk zera esango zuen Ernestori buruz: "Liluratu egin ninduen bere fisiko setatiak eta bere izaera antisolemneak. Janzteko erak barregura eta era berean lotsa apur bat ematen zigun. Hain ginen sofistikatuak, ezen Ernesto desohore bat iruditzen baitzitzaigun. Berak gure txantxak ondo onartzen zituen, keinurik egin gabe".[27]
Interes intelektual eta literarioak
aldatuGuevarak bere aitarengandik ikasi zuen xakean jokatzen, eta 12 urterekin hasi zen tokiko txapelketetan parte hartzen. Nerabezaroan eta bere bizitzan zehar poesiaz zaletu zen, batez ere Pablo Neruda, John Keats, Antonio Machado, Federico García Lorca, Gabriela Mistral, César Vallejo eta Walt Whitman Gainera, Rudyard Kiplingen «If ...» eta José Hernándezen «Martín Fierro» buruz errezitatzen zituen.[28]
Guevaratarren etxeak 3.000 liburu baino gehiago zituen, eta horrek ahalbideratu zuen Guevara irakurle sutsu eta eklektikoa izatea. Bere interesen artean zeuden bereziki Karl Marx, William Faulkner, André Gide, Emilio Salgari eta Jules Verne.[29] Beste batzuekin ere gozatzen zuen, hala nola Jawaharlal Nehru, Franz Kafka, Albert Camus, Vladimir Lenin, Jean-Paul Sartre, Anatole France, Friedrich Engels, H. G. Wells eta Robert Frost.[9]
Helduz joan zen heinean, Horacio Quiroga, Ciro Alegría, Jorge Icaza, Rubén Darío eta Miguel Ángel Asturias idazle latinoamerikarren interesa piztu zitzaion. Egile horietako ideia askok bere eskuz idatzitako koadernoetan katalogatu zituen, eragin handiko intelektualen filosofiak aipatuz. Horien artean, Budaren eta Aristotelesen zirriborro analitikoak konposatu zituen, Bertrand Russellen maitasuna eta abertzaletasuna, Jack Londonen gizartea, eta baita Nietzscheren heriotzaren ideia aztertu. Sigmund Freuden ideiek liluratu egiten zuten, eta askotariko gaiak aipatu zituen ametsetatik eta libidotik, nartzisismotik zein Edipo konplexutik. Eskolan izan zituen irakasgai gogokoenak filosofia, matematika, ingeniaritza, zientzia politikoak, soziologia, historia eta arkeologia izan ziren.[30]
Urte batzuk geroago, 1958ko otsailean desklasifikatutako CIAren "Biografia eta nortasunari buruzko txostena", Guevararen interes eta adimen akademikoen eskaintza zabalaz ohartzen zen, eta «Irakurria zela» zioen, gaineratuz «„Che“ nahiko intelektuala zen latinoa izateko».[31]
Bidaiak
aldatuBuenos Airesen finkatu ondoren, baliabiderik gabe bidaiatzen hasi zen, auto-stopean, bizikletan edo motozikletan, diru gutxirekin, gero eta urrunago. Guevararen joan-etorriek esperientzia sozial eta gizatiar bat suposatu zioten, Argentinako eta Latinoamerikako langile eta pertsona apalekin harremanetan jarri zutelako, eta azkenean, Kubako Iraultza burutuko zuen gerrilla taldean sartzea ekarriko zuten.[2]
Bidaia Argentinako ipar-mendebaldera (1950)
aldatu1950eko urtarrilaren 1ean, bakarkako bere lehenengo bidaia egin zuen, Cucciolo markako bizikleta motorizatuan, lagunak bisitatuz Cordoba probintziako hainbat lekutan. Ipar-mendebaldeko probintzietara joaten jarraitu zuen, herri txiroenak eta atzeratuenak ezagutuz: Santiago del Estero, Tucumán, Salta, Jujuy, Catamarca, Errioxa, itzulera San Juan, Mendoza, eta San Luisetik eginaz. Guztira 4.500 kilometro osatu zituen.
Bere «bidaia koadernoan» Guevarak hausnarketa hauek sartu zituen:
- "Nik behintzat ez dut nire burua turisten modu berean elikatzen, eta harritzen nau Jujuyko propaganda mapetan ikusteak, adibidez, Aberriaren Aldarea, aberriaren bandera bedeinkatu zen katedrala, pulpituaren harribitxia, eta Río Blanco eta Paypayako Ama Birjina miragarriak. [...] Ez, inork ez du ezagutzen horrela herri bat, bizitzaren forma eta interpretazio bat modu horretan. Hura luxuzko estalkia da, baina bere arima ospitaletako gaixoetan, komisarietako atxiloetan, edo oinezkoen urduritasunean islatzen da, Rio Grandek azpian duen ubide nahasia erakusten duen bitartean".[2]
Buenos Airesera itzuli zenean, motorra ekoizten zuen enpresak iragarki bat egitea eskaini zion, Ernesto Guevararen argazkia bizikletan erakutsiz, oinean hark idatzitako esaldia zuena: “Bikain funtzionatu du nire ibilbide luzean, eta soilik bukaera aldera ikusi dut konpresioa galtzen ari zela. Horregatik bidaltzen dizut konponketarako". Iragarkia El Gráfico herri kirol aldizkarian argitaratu zen 1950eko maiatzaren 19an, 49. orrialdean.
YPF petrolio-ontzian bidaia (1951)
aldatu1951an Guevara Yacimientos Petroliferos Fiscales (YPF) Argentinako estatuko petrolio enpresaren itsas-flotako para-mediku gisa kontratatu zuten. Otsailaren 9an abiatu zen lehenengo aldiz. Bidaia horietan Hego Amerikako kostalde atlantikoan ibili zen, Comodoro Rivadavia portu patagoniarretik hasi eta orduan britainiar kolonia zen Trinitate eta Tobagokoraino, Curaçao, Guyana Britainiarra, zein Venezuela eta Brasilgo hainbat portutatik igaro ondoren.
Lehen bidaia latinoamerikarra (1952)
aldatu1948an Buenos Airesko Unibertsitatean medikuntza ikastera sartu ondoren, "Mundua arakatzeko goseak" ikasketak bi bidaia luzeekin tartekatzeko aukera izan zuen. Ondorioz, bere barneko izaera funtsean aldatu egin zen, eta baita Latinoamerikako baldintza ekonomiko garaikideari buruz zuen ikuspuntua.[9] 1950eko lehenen espedizioan 4.500 kilometroko bakarkako bidaia egin zuen, Argentina iparraldeko landa probintzietan barrena motor txiki bat instalatu zion bizikletarekin, eta lehen aldiz jarri zen harremanetan behartsuekin eta indigenekin. Bestalde, 1951ean are bidaia handiagoa egin zuen Alberto Granados adiskidearekin. Argentinako hegoaldea, Txile (han Salvador Allende ezagutu zuen), Peru, Kolonbia (atxilo hartu zuten bertan), Venezuela eta Miami bisitatu zituzten, eta Hego Amerikako miseria ezagutu.[9]
Txilen, Anacondako Chuquicamata kobre meategiko meatzarien lan baldintzek sutan jarri zuten. Gau batean, Atacamako basamortuan jazarria zen bikote komunista batekin egin zuen topoː Mantarik ere ez zuten, eta beraiek "esplotazio kapitalistaren haragizko eta hezurrezko biktima ikaragarriak" zirela esanez deskribatu zituen.[2] Bestalde, Andeetako Machu Picchuko gorako bidean, urruneko landa eremuetako pobrezia ikaragarriagatik kolpatua sentitu zen, nekazariek lur sail txikiak lantzen zituztelako jabe aberatsen mesedetan.[5]
1952ko maiatzaren 1ean Limara iritsi ziren, eta bertan harreman estua izan zuten Hugo Pesce medikuarekin,[32] legenarrean aditua, José Carlos Mariáteguiren ikaslea eta Peruko Alderdi Komunistako buruzagia zena. Guevarak hartuko zituen erabakietan eragin handia izango zuen. Pesce doktoreak Limako periferian dagoen Portada de Guía legenardunen ospitalera eraman zituen.[33] Bereziki harrituta geratu zen legenardun kolonia baten bizi ziren gaixoen elkartasunaz, honako hau esanez: "Giza elkartasun eta leialtasun modu gorenak horrelako pertsona bakarti eta desesperatuen artean sortzen dira". Bidaian hartutako oharrak artikulu bat idazteko erabili zituen, "Motozikletako egunkari pertsonala" izenekoa. Argitaratutakoan New York Timesen salduena izan zen, eta 2004an izen bereko saritutako film batera moldatu zen.[34] Bidaiarekin jarraituz, autobusez Caracasera joan ziren, Venezuelako hiriburura, eta Granadok lana lortu zuen legenardunentzako ospitale batean, Pesceren gomendioz. Guevarak bere aldetik, ikasketak amaitu behar zituenez, itzultzea erabaki zuen. Miamin geldialdia egin zuen senide baten karga-hegazkin bat baliatu nahi zuelako bidaiatzeko, eta bertan aste batzuk eman zituen, azafata baten etxeko zerbitzari eta jatetxe bateko plater-garbitzaile bezala lan eginaz.[26]
George Galloway politikari britainiarrak zionez “Hego Amerikan zehar motozikletan egindako bidaiak, hemisferioan AEBeko menpekotasunak eragindako injustiziak ikusteko balio izan zion, eta baita kolonialismoagatik bertako indigenek jasaten zuten sufrimendua.”[35]
Bidaian Argentina, Txile, Peru, Ekuador, Kolonbia, Venezuela, Panama eta Florida zeharkatu zituen 20 egunez.[36] Bidaiaren amaieran Buenos Aireseko etxera itzulitakoan, Latinoamerika ikusten zuen ez nazio bereizien bilduma gisa, baizik eta kontinente osoko askapen estrategia behar zuen erakunde bakar bat bezala. Mugarik gabeko Hispanoamerikaren kontzeptua, Latino ondarea partekatzen zuelako, sarri nabarmendu zuen gaia izan zen ondorengo jarduera iraultzaileetan.
1952ko uztailean Buenos Airesera itzultzean, Guevarak bere egunkaria berrikusi eta Bidaia Oharrak idatzi zituen, non, besteak beste, honako hau zioen: «Ohar hauek idatzi zituen pertsonaia berriz ere Argentinako lurraldea zapaltzean hil zen. Taxutu eta leundu egiten dituena, „ni“, ez naiz ni, ez behintzat barneko ni bera. Gure „Amerika Maiuskulan“ noraezean ibiltze honek, uste baino gehiago aldatu nau».[26]
Era berean, medikuntza ikasketak UBAn (Buenos Airesko Unibertsitate Nazionala) amaitu zituen. Sei hilabetetan, falta zitzaizkion 14 irakasgaiak gainditu zituen, eta 1953ko apirilaren 11n mediku titulua jaso zuen, ofizialki "Dr. Ernesto Guevara" bilakatuz.[2][37] Unibertsitateko bere espedientea Carlos Ferrer haurtzaroko lagunaren “Guevararen bigarren eta azken bidaia Latinoamerikan zehar” liburuan dator. 1953an azken azterketa gainditu zuenean, kopia bat eman zion Ferreri ikasketak amaitu zituela frogatzeko, sarritan esan baitzion ez zuela inoiz bukatuko.
Geroago adierazi zuen Latinoamerikan egindako bidaietan "pobreziarekin, gosearekin eta gaixotasunekin" harreman estua izan zuela, eta baita "haurrak tratatzeko ezintasuna" diru faltagatik. Halaber, ”etengabeko goseak eta zigorrak eragindako estuasunarekin". Horren ondorioz, posible zen aita batek "seme baten galera garrantzirik gabeko istripu bezala onartzea". Guevarak esperientzia horiek bera konbentzitzera eraman zutela aipatu zuen, "pertsona horiei" laguntzeko medikuntzaren eremua utzi behar zuelakoan, eta aldiz borroka armatuaren esparru politikoa kontuan hartu.[38]
Bigarren bidaia latinoamerikarra (1953-1954)
aldatu1953ko uztailean, Guevara berriro abiatu zen, oraingoan Bolivia, Peru, Ekuador, Panama, Costa Rica, Nikaragua, Honduras eta El Salvador ezagutzera. 1953ko abenduan, Guatemalara irten baino lehen, egunkari pertsonal bat bidali zion bere izeba Beatrizi, Costa Ricako San José hiritik. Eskutitzean, Fruten Enpresa Batuaren (United Fruit Enpresaren) jabetzak zeharkatzeaz hitz egin zion. Bidaia horrek konbentzitu zuen enpresaren sistema kapitalista ikaragarria zela.[9]
Haserreak, bere senide kontserbadoreagoak beldurtzeko hartutako tonu oldarkorragora eraman zuen. Eta Guevarak aste batzuk lehenago hildako Joseph Stalinen irudiaren aurrean zin egin zuen, "olagarroak desagertu arte" ez zuela atsedenik hartuko.[4] Hilabete horren amaieran, Guatemalara iritsi zen. Han, Jacobo Árbenz Guzmán demokratikoki aukeratutako presidentearen gobernua, lurraren erreformaren eta bestelako ekimenen bidez, latifundio sistema deusezten saiatzen ari zen. Hori lortzeko, Árbenz presidenteak programa garrantzitsu bat ezarri zuen, lurren holding handiei ustiatu gabeko lurrak desjabetu eta lurrik gabeko nekazariei banatzea. Lur jaberik handiena, eta erreformek gehien kaltetutakoa, Fruten Enpresa Batua zen, eta Árbenzen gobernuak jadanik landu gabeko 225.000 akre (91.000 hektarea) baino gehiago hartuak zituen.[5] Nazioa gorantz zihoan ildoarekin pozik, Guevarak Guatemalan finkatzea erabaki zuen, "pertsonalki hobetzeko eta benetako iraultzaile bihurtzeko beharrezkoa zena lortzeko."[10]
Guatemala hirian, Hilda Gadea Acostarekin adiskidetu zen, Peruko ekonomialaria eta politikoki ondo lotua zegoena Amerikar Aliantza Herritar Iraultzailearekin (APRA), bertako kidea zelako. Guevarari Arbenzen gobernuko maila handiko hainbat funtzionario aurkeztu zizkion. Ondoren, harremanak ezarri zituen Fidel Castrorekin lotutako Kubako erbesteratu talde batekin, haietako batzuk 1953ko uztailean Kubako Santiagon Moncada kuartelari egindako erasoaren parte-hartzaileak izanik. Garai horretan, goitizen ospetsua jarri zioten, Argentinako “che” („aizu“) silaba sarri erabiltzen zuelako hitz egiterakoan.[39] Guatemalan zegoen garaian, Erdialdeko Amerikako beste erbesteratu batzuen laguntza izan zuen. Horietako batek, Helena Leiva de Holstek, janaria eta ostatua eskaintzeaz gain,[26] Errusia eta Txinan marxismoa aztertzeko egindako bidaiei buruz hitz egiten zion. Guevarak poema bat eskaini zion: "Biderako gonbidapena".[40]
Arbenzen erregimena kanporatu zutenean eta Armas eskuineko diktadura ezarri, Guevara Estatu Batuen botere inperialistaren ikuspegiaz jabetu zen. Latinoamerikako eta garapen bidean zeuden beste herrialde batzuen desberdintasun sozioekonomikoa berreskuratu nahi zuen edozein gobernu suntsitzen saiatu zelako. Kolpeari buruz hitz egitean, honako hau adierazi zuen:[10]
“Latinoamerikako azken demokrazia iraultzaileak, Jacobo Arbenzenak, huts egin zuen Estatu Batuek aldez aurretik hoztasun handiz pentsatutako erasoaren ondorioz. Erasoaren buru publikoa John Foster Dulles Estatu idazkaria zen, eta gizonezko hau, kasualitate bakan baten bidez, Fruten Enpresa Batua enpresaren akzioduna eta bertako abokatua ere bazen.”[41]
Guevararen ustez, borroka armatuaren bidez lortutako marxismoa, horrelako baldintzak zuzentzeko bide bakarra zen.[42] Urte batzuk geroago Hilda Gadeak honako hau idatzi zuen: "Azkenean, Guatemala izan zen borroka armatuaren premiaz konbentzitu zuena, inperialismoaren aurkako ekimena hartzeko. Lurraldea utzi zuen unean, ziur zegoen horretaz".[43]
Mexiko Hiria eta prestaketak
aldatuGuevara 1954ko irailean iritsi zen Mexikora, eta Ospitale Orokorreko eta Mexikoko Haur Ospitaleko alergien atalean lan egin zuen.[44][45] Horrez gain, Mexikoko Unibertsitate Nazionaleko Medikuntza Fakultatean klaseak eman zituen, eta albiste-argazkilari gisa ere aritu zen Latina News agentzian.[46][22]
Bere lehen emazte Hildak "Nire bizitza Cherekin" oroitzapenen liburuan aipatzen zuen, denbora batez Guevarak Afrikan sendagile bezala lan egiten ikusten zuela bere burua, eta inguruan zuen pobreziarekin oso kezkatuta jarraitzen zuela.[47] Hilda Gaedak azaltzen zuen Guevarak tratatzen ari zen garbitzaile emakume zahar batekin obsesioa zuela, "klase ahaztuaren eta esplotatuenaren ordezkari" moduan ikusten baitzuen. Hildak beranduago emakume zaharrari eskainitako poema bat aurkitu zuen, honela zioena "mundu hobe baten alde borrokatzeko promes egiten dut, txiro eta esplotatu guztientzako bizitza hobea lortzeko".
Garai horretan Ñico Lópezekin eta Guatemalan ezagutu zituen Kubako beste erbesteratuekin zuen adiskidetasuna berritu egin zuen. 1955eko ekainean, Lópezek Raúl Castro aurkeztu zion, eta honek geroago bere anaia nagusia Fidel Castro, Uztailaren 26ko Mugimendua eratu zuen buruzagi iraultzailea eta Fulgencio Batistaren diktadura desegitea nahi zuena. Fidelekin bere lehen bileraren gauean izandako elkarrizketa luzean, Guevarak ondorioztatu zuen Kubaren borroka berak bilatu zuen bezalakoa zela, eta egunsentirako sinatua zuen Mugimenduko kide izatea.[4] Beraien arteko nortasunak kontrajarriak izan arren, hortik aurrera Che eta Fidel, Simon Reid-Henry biografo bikoitzak zioen bezala "mundua aldatuko zuen adiskidetasun iraultzailea" zela pentsatzen hasi ziren, inperialismoaren aurkako konpromisoan bat zetozenez.[48]
Guevararen bizitzaren une horretan, AEBek kontrolatutako konglomeratuek mundu osoko erregimen errepresiboak instalatu eta onartzen zituela uste zuen. Ildo horretatik, Batista "AEBetako txotxongilo bat zen, sokak moztu behar zitzaizkiona”.[21] Taldeko gerrako medikua izatea pentsatu bazuen ere, Mugimenduko kideekin entrenamendu militarretan parte hartu zuen. Prestakuntzaren funtsezko atala gerrillaren erasoen eta ihes-taktikak ikastea izan zen. Guevarak eta beste batzuek 15 orduko martxa gogorrak egin zituzten mendietan zehar, ibaiak zeharkatuz, eta segaden eta azkar erretiratzearen prozedurak ikasiz eta hobetuz. Hasieratik, Alberto Bayo militar-ohi irakaslearen "ikasle sariduna" izan zen prestakuntza lanetan aritu zirenen artean, egindako proba guztietan emaitzarik onenak lortu zituelako.[41] Ikastaroaren amaieran "guztien arteko gerrillari onena" izendatu zuen Bayo jeneralak.[26]
Ondoren Hilda Gadearekin ezkondu zen Mexikon 1955ko irailean, Kuba askatzen laguntzeko asmoarekin ontziratu aurretik.[49]
Kubako Iraultza
aldatu1952ko martxoaren 10ean, Fulgencio Batista jeneralak zuzendu zuen estatu kolpe batek Carlos Prío Socarrás presidente demokratikoa bota zuen. Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko Gerra Hotzaren lehen uneak igarotzen ari ziren nazioarteko esparruan. Batistak diktadura odoltsua ezarri zuen, komunismoaren aurkako borrokan. Hala ere, ustelkeria maila eskandalagarriak eta giza eskubideen urraketak, Batista agintetik botatzeko matxinadaren aldeko oposizio orokortua eratu zuten.[50] Bertan, oposizioko alderdi politikoek, sindikatuek, ikasle mugimenduek eta are gehiago, enpresetako sektoreek, lur jabeek eta indar armatuek hartu zuten parte. Estatu Batuetako gobernuak berak ere, arma hornidura moztu zion.
Testuinguru horretan, Fidel Castrok gidatutako Uztailaren 26ko Mugimenduak jardungo zuen, funtsean ideologia nazionalista-antikomunistarekin. Une oro bere indarrak oposizioko beste sektore batzuekin bateratu nahian aritu zen, gobernu demokratiko nazionalista bat ezartzeko proiektuarekin. Carlos Prío Socarrás presidente ohiak eta baita CIAk ere, lehen urteetan Castroren gerrilla ekonomikoki lagundu zuten.[26] Garai haietan, Fidel Castrok –alderdi ortodoxoaren gazte sailaren buruzagi garrantzitsua izandakoa eta 1952an Moncadako Kuartela eraso bidez hartzen saiatzeagatik ospetsu bihurtu zena–, jarrera antikomunista aldarrikatzen zuen argi eta garbi. Beste alde batetik, Fidel Castrorekin eta Sierra Maestrako gerrillariekin harreman estuak mantendu arren, Alderdi Sozialista Popularrak (komunistak) gerrillaren esperientzia kritikatu egin zuen, abenturazko estatu kolpe plana zela egotzita. Azkenik, hainbat indar politikok erakunde armatuak zituzten Uztailaren 26ko Mugimenduaz gain, hala nola Martxoaren 13ko Zuzendaritza Iraultzailea, Alderdi Sozialista Popularra eta Escambrayko Bigarren Fronte Nazionala.
AEBetako prentsak eta iritzi publikoak estaldura handia eskaini zuten, sinpatia handia erakutsiz Sierra Maestrako Fidel Castroren jarduera eta bere gerrillariena. Horrek mugimendu armatua legeztatzen zuen, eta Uztailaren 26ko Mugimenduak gerrillarien arrazoiei eta ekintzen hedapena eskainiz. Kuban bertan ordea, nagusi ziren zentsura eta errepresio baldintzekin, inoiz ez zuten hori lortuko.[26]
Kubara heldu zireneko hondamendia
aldatuCastroren iraultza planaren lehen urratsa Mexikotik Kuba erasotzea izan zen, Granma belaontzi zaharkituan lehorreratuz. Horrela, 1956ko azaroaren 25ean Kubara abiatu ziren. Fidel Castroren zuzendaritzapean, besteak beste, Raúl Castro, Camilo Cienfuegos, Juan Almeida eta Che Guevara zeuden.
Bidaiak zazpi egun iraun zuen, aurreikusitakoa baino bi gehiago, eta horregatik Kubara iristean laguntzeko prest zuen taldea dagoeneko alde eginda zegoen. Abenduaren 2ko egunsentia baino lehen, belaontzia hondartu egin zen hego-mendebaldeko kostaldean, Las Coloradas hondartzatik gertu, Guacanayaboko golkoan. Ondorioz, matxinoek munizio, janari eta sendagai gehienak itsasontzian utzi behar izan zituzten.[26]
Handik hiru egunera, oraindik antolatzen saiatzen ari zirenean, Batistaren militarrek erasora jo zizkieten, eta abiatutako 82 gizonetatik asko erasoan bertan hil zituzten, edo harrapatu ondoren fusilatuak izan ziren. Soilik 22k lortu zuten bizirik ateratzea.[9]Guevarak hasierako liskar odoltsu hartan mediku hornikuntzak baztertu egin zituen, ihesi alde zuen kide baten fusila hartzeko. Bere bizitzako momentu sinbolikoa izan zela frogatu zen.[51]
Sierra Maestra
aldatuSierra Maestra Kubako uhartearen hego-ekialdeko muturrean dagoen mendilerro luzea da, beste muturrean kokatutako Habanako hiriburutik 800 km pasatxora. 250 km luze eta 60 km zabal neurtzen du. Kuban guajiros izeneko 60.000 nekazari inguru bizi ziren bazterreko eremua zen, biziraupeneko nekazaritzan lan eginez. Gaur egun eremuak parke nazional ugari ditu.
Hasiera prekarioa
aldatuGerrilla taldea Sierra Maestran ezarri zenean, Uztailaren 26ko Mugimendua herrialde osoan antolatu zen mendian zeuden gerrillariei laguntzeko asmoz, lautadako hirietako oposizioko beste alderdi batzuekin, sindikatuekin, ikasle mugimenduekin eta AEBetako enbaxada berarekin ere aliantzak eginez. Beraz, Uztailaren 26ko Mugimenduan bi sektore zeuden, Lautadakoa eta Mendikoa izenekoak, sarri bien artean tirabira garrantzitsuak agertuz. Lautadan jarduten zuten buruzagi gehienak demokrata antikomunistak ziren.
Sierra Maestran Guevara mediku eta gerrillari gisa aritu zen. Klimaren eraginez munduko asma tasarik altuenetakoa duen herrialdea izanik, asma eraso larriak jasan zituen. Hala ere, berehala nabarmendu zen ausarta izateagatik, ikuspegi taktikoagatik eta lidergo gaitasunarengatik.[26]
Guevarak bere nortasuna inposatu zuen, zorrotza izanda indiziplinaren, traizioaren eta gaizkileen ekintzen aurrean; ez soilik tropan bertan, baizik eta soldadu etsaiekin eta eremuan bizi ziren nekazariekin. Arlo hori agerikoa izan zen 1957ko otsailaren 17an, gerrillarietako bat, Eutimio Guerra, etsaiari taldearen egoeraren berri eman zion traidore bat zela jakin zutenean. Armadak Caracas mendian haien posizioa bonbardatu zuen, eta gero segada egin zien Espinosa Garaian, azken porrotaren atari larrian jarriz. Orduan Fidel Castrok erabaki zuen fusilatu egingo zutela traizioagatik, baina nork exekutatuko zuen adierazi gabe. Zalantza orokorraren aurrean, Guevara izan zen buruan tiro eginez exekutatu zuena, gerrako krimenen aurrean ospetsu egingo zuten hoztasuna eta gogortasuna erakutsiz. Aitzitik, badirudi tolerantziaz jokatu zuela bere gizonen akatsen aurrean eta etsaiekin. Hainbat alditan esku hartu zuen Fidel Castrorekin exekuzioak ekiditeko, eta mediku bezala etsaien armadako zauritutako soldaduak artatzen zituen, zorrotz debekatuz tortura edo presoen fusilamenduak.[26]
1957ko lehen hilabeteetan talde gerrillari txikia izanik, estu bizi zen inguruko landa biztanleriaren laguntza apalarekin, diziplina militar urriarekin, infiltratuak barnean zituela, nekazari salatari sare batek zelatatuta, eta gobernuko tropek jazarrita. Zenbait borroka ere gertatu ziren bata bestearen atzetik, hala nola, La Paz destakamenduaren aurkako erasoa (2 soldadu hil ziren), Arroyo del Infiernokoa (hiru soldadu hil ziren), Cerro Caracasen aireko bonbardaketa (biktimarik gabe), eta Los Altos de Espinosaren segada (hildako gerrillari bat).
Otsailaren amaieran, Fidel Castrori Herbert Matthewsek Sierra Maestran egindako elkarrizketa agertu zen New York Timesen, Estatu Batuetako egunkari irakurriena. Eragina izugarria izan zen, eta gerrillarekiko sinpatia handia sortzen hasi zen nazio eta nazioarteko iritzi publikoan.
Artikuluak Fidel Castro eta gerrillarien irudi iraunkorra, ia mitikoa, aurkeztu zuen. Guevara ez zegoen elkarrizketarako bertan, baina hurrengo hilabeteetan komunikabideak borrokan zuten garrantziaz jabetzen hasi zen. Garai hartan, Sierra Maestran bizi ziren nekazari guajiroekin harremanak estutzeko, gerrilla taldeak Guevararen mediku zerbitzuak eskaintzen zituen, horrela eskualdean ezagun bilakatuz. Hornikuntzak eta morala murriztu ahala, eta eltxoen ziztadek alergia eragiten ziotelako, gorputzean intxaur-tamainako kiste hiltzaileak sortuz, egoera gogorra bizi izan zuen.[52] Ondoren esan zuenez, "gerraren egunik mingarrienak" izan ziren.[53]
Guevara Sierra Maestra mendietako nekazari txiroen artean ezkutatuta bizi izan zen garaian, konturatu zen ez zegoela ikastetxerik, ez argindarrik, ez osasunerako sarbide minimorik, eta helduen % 40 baino gehiago analfabetoak zirela.[54] Gerrak aurrera jarraitzen zuen bitartean, matxinoen armadaren partaide oso bilakatu zen, eta "Castro konbentzitu egin zuen bere konpetentziaz, diplomaziaz eta pazientziaz". Granadak egiteko lantegiak sortu zituen, ogia egiteko labeak eraiki, eta eskolak antolatu zituen nekazari analfabetoei irakurtzen eta idazten irakasteko. Halaber, osasun zentroak jaso zituen, taktika militarra irakasteko tailerrak, eta informazioa zabaltzeko egunkari bat sortu zuen.[5]
Apirilaren 28an Fidel Castrok beste efektu kolpe indartsu bat lortu zuen, prentsaurrekoa emanaz CBS AEBetako irrati eta telebista sarearentzat, Kubako mendirik altuena den Turquino gailurraren gainean.
Maiatzaren amaieran gerrillarien taldea ongi armatutako eta prestatutako 128 borrokalariz osatua izatera iritsi zen, eta maiatzaren 28an lehen mailako ekintza bat burutu zuen; El Uvero kuartelaren aurkako erasoa. Bertan 6 gerrillari eta 14 soldadu hil ziren, zauritu ugari gertatuz bi aldeetan. Borrokaren ondoren, Castrok Che Guevara zaurituen karguan uzteko erabakia hartu zuen, talde nagusiak gobernuko tropen berehalako jazarpenetik ihes egiteko. Bi aldeetako zauritu guztiak artatu zituen, eta kuarteleko medikuarekin gizon zintzoen akordioa lortu zuen zauritu larrienak bertan uzteko, atxilotutakoan errespetatuak izan zitezen baldintzapean. Kubako armadak ituna bete egin zuen.[26]
Guevarak eta lau laguntzailek zauritutako zazpi gerrillariak ezkutatu, babestu eta artatzeaz arduratu behar izan zuten berrogeita hamar egunez. Denbora horretan, pertsona guztiak zerbitzatu eta babesteaz gain, diziplina ere ezarri zion taldeari, gerrillari berrien atxikimendua lortu zuen, baita inguruko lursail handi bateko nagusiaren laguntza erabakigarria eskuratu, eta hornikuntza zein komunikazio sistema ezarri zuen Santiago hiriarekin.
Laugarren zutabeko komandantea
aldatuGainerakoekin berriro elkartu zenean uztailaren 17an, Guevarak 26 borrokalariko armada[55] autonomo txiki bat zuen. Ordurako matxinoek Pico Turquinoren mendebaldean lurralde txiki bat askatzea lortu zuten, eta guztira jadanik 200 gizon diziplinatu eta konfiantzazko ziren. Egun horretan Fidel Castrok 75 gizonekin bigarren zutabe bat osatzea erabaki zuen (gero “Laugarren” Zutabe deituko zuena, arerioa nahasteko), tropa kopuru handiagoaren sentsazioa emateko. Aldi berean, Guevara kapitain mailara igo eta bost egun geroago formazioko komandante izendatu zuen. Ordura arte, Fidel Castrok bakarrik zuen komandante maila. Hemendik aurrera, tratamendua "Comandante Che Guevara" izan beharko zen.[56] Zutabea lau pelotoik osatzen zuten, eta geroago Camilo Cienfuegos batuko zen, harekin adiskidetasun estua sortuko zuena.
Bigarren agintari moduan, diziplina-zale gogorra zen, eta batzuetan desertoreei tiro egiten zien.[2] Ondorioz, beldurra sortzen zuen bere basakeria eta erruki faltagatik.[57] Gerrillaren kanpainan, Guevara informatzaile, desertore edo espioitza egotzitako hainbat gizonen sumarioko exekuzioen arduraduna izan zen.[58] Egunkari pertsonaletan, lehen exekuzioa deskribatu zuen, Eutimio Guerra gerrillarien gidari nekazariarena. Traizioa onartu egin zuen, hamar mila pesoko promesa zuelako Kubako aire armadaren erasoetarako, matxinoen posizioa behin eta berriz emateagatik. Informazio horri esker, Batistaren armadak iraultzaren alde zeuden nekazarien etxeak erretzea ahalbidetu zuen.[2]
Arlo militarrean neurri zorrotzak eta gogorrak mantendu bazituen ere, Guevarak komandantearen eginkizuna irakasle bezala ere bazegoela ikusi zuen, eta Robert Louis Stevensonen, Miguel de Cervantesen eta Espainiako olerkari liriko gustukoen irakurketekin bere gizonak entretenituz.[59] Eginkizun horrekin batera, eta José Martíren "mugarik gabeko alfabetatzea" printzipioan inspiratuta, ziurtatu zuen bere borrokalari matxinoek egunero denbora jakin bat ematen zutela beraiekin gerrillan ari ziren nekazariei irakurtzen eta idazten irakasteko. Guevarak deitzen zuen moduan, "ezjakintasunaren aurkako borroka" zen hura. Tomás Albak, bere agindupean borrokatu zuenak, geroago adierazi zuen "Che maitatua zela, gogorra eta zorrotza izan arren. Gure bizitza emango genukeen beragatik”.[60]
Fidel Castro komandanteak Guevara buruzagi burutsua, ausarta eta eredugarria zela esan zuen, "tropen aurrean aginte moral handia zuena”. Castrok gaineratu zuen arrisku gehiegi hartzen zituela, "ausarkeriarako joera" hartzeraino sarri.[39] Joel Iglesias teniente gazteak, horrelako ekintzak kontatzen ditu egunkari pertsonalean, ohartarazteko bere jokabideak arerioen artean miresmena ere ekarri zuela. Behin Iglesias gudu baten zauritu egin zutela kontatu zuen, "Che lasterka etorri zitzaidan, balak desafiatuz, eta sorbaldaren gainean bota ninduen handik atereaz. Etsaiek ez ziren tiro egitera ausartu”.[61]
Gobernuko tropen buru Ángel Sánchez Mosquera zen, eta eskualdean gerra politika zikina ezarri zuten. 1957ko azaroaren 29an eraso egin zuten bi hildako eraginez, Guevara zaurituz (oinetan) beste bost borrokalari bezala, eta kanpalekua guztiz suntsitu zuten.[26] Zutabea La Mesa izeneko lekura joan zen eta han oinarria berreraiki zuten azpiegitura guztiekin. 1958ko otsailean Matxino Irrati klandestinoa sortu zuen, kubatarrei albisteak emateko Uztailaren 26ko Mugimenduaren bitartez. Era berean, irrati-telefonoak bideratu zizkien komunikazioa errazteko irlako gero eta gerrillari talde ugariagoei. Dirudienez, estazioa sortzeko Guatemalan Jacobo Árbenz Guzmanen gobernua kentzeko CIAk hornitutako irratiaren eraginkortasuna hartu zuen kontuan.[62]
Bestalde, 1958aren hasieran Fidel Castro nazioarteko prentsak gehien eskatzen zuen gizona bilakatu zen, eta mundu osoko dozenaka kazetari Sierra Maestrara joan ziren elkarrizketatzera. Bere aldetik, Guevara Batistaren aldeko prentsaren figura nagusia bihurtu zen. Evelio Lafferte Kubako armadako tenienteak preso hartu zutenean, guerrillarien zutabean sartzea erabaki zuen eta honakoa zioen:
- «Guevararen aurkako propaganda masiboa izan zen. Hiltzaile bat, gaizkile patologiko bat zela esaten zen... nazioarteko komunismoari zerbitzuak eskaintzen zion mertzenario bat... erabiltzen zituzten metodo terroristekin emakumeak sozializatzen zituztela eta haurrak kentzen zizkietela ... preso hartutako soldaduak zuhaitz bati lotu eta baioneta batekin sabela ireki zizkietela».[26]
Batistaren erasoaldia eta 8. zutabearen sorrera
aldatuMatxinada menperatzeko, Kubako gobernuko tropak preso erreboltariak exekutatzen hasi ziren, eta aldian-aldian zibilak atxilotu, torturatu eta fusilatu egiten zituzten, beldurtzeko taktika moduan.[41] Otsailean armadak Uztailaren 26ko Mugimenduko 23 militante fusilatu zituzten mendiaren lehen magalean, gerrillarien aurkako garaipen bat lortu zuten plantak egiteko. Gertakaria Batistaren gobernua gehiago desprestigiatu zuen eskandalu bat izan zen. Otsailaren 16an gerrillariek Pino del Aguako armadaren kuartelari eraso egin zioten, bi aldeetan hildako ugari eraginez. Ondoren, Guevarak lautadan aritzen ziren Uztailaren 26ko Mugimenduko buruzagiekin arazoak izan zituen. Hauek muturreko marxistatzat zuten, Fidel Castrorengan gehiegizko eragina zuena, eta lehenak "eskuindartzat" jotzen zituen, borrokaren kontzepzio lotsatia zutelako eta Estatu Batuei atsegin emateko prest zeudelako.
1958ko otsailaren 27an Castrok gerrillaren operazioak zabaltzea erabaki zuen, Juan Almeida, Raúl Castro eta Camilo Cienfuegosen agindupean hiru zutabe berri sortuz. Almeidari Sierra Maestraren ekialdean borrokatzea egokitu zitzaion, eta Raúl Castrok Bigarren Fronte bat ireki behar zuen eta Sierra Cristalen kokatu, Santiagoko iparraldean. Apirilean Camilo Cienfuegos Bayamo, Manzanillo eta Las Tunas hirien arteko eremuko buruzagi militar izendatu zuten, Castrok egoitza nagusia La Platan jartzen zuen bitartean.
1958ko martxoan, Batistaren indarrek egindako basakeria etengabeengatik, Estatu Batuek Kubako gobernuari armak saltzeari utzi zioten.
Maiatzaren 3an, Uztailaren 26ko Mugimenduaren funtsezko bilera bat egin zen Altos de Mompién, eta zeharo berrantolatu zen egoera, Castroren eta mendian zegoen taldearen hegemonia inposatzeko, lautadako kideen gainetik. Bileran paper nagusia izan zuen Che Guevarak, eta 1964an artikulu bat idatzi zuen gertaerari lotuta:
- «Garrantzitsuena da gerraren aurreko etapa osoan gatazkan zeuden bi ikuskera aztertu eta epaitu zirela. Gerrillaren kontzepzioa garaile irtengo zen handik, Fidelen prestigioa eta aginpidea finkatuz [...] Lidergo gaitasun bakarra sortzen ari zen, Sierra Maestrarena, eta zehazki lider bakarra: Fidel Castro komandante nagusia».[63]
Ordurako Batistaren armada matxinatuen aurkako erasoaldi zabala prestatzen ari zen. Eta Castrok Guevarari agindu bat eman zion, Laugarren Zutabea utzi eta Minas del Fríoko Eskola Militar berria hartzeko, gerrillari hasiberriei trebakuntza emateko. Hasieran amorruz jaso zuen erabakia, baina ondoren gogoz ekin zion atzeragoardia antolatzen, eta La Platatik gertu aire-pista bat ere eraiki zuen. Egun haietan Camilo Cienfuegosek honela idatzi zion:
- «Che. Bihotzeko anaia: zure oharra jaso nuen. Fidelek Eskola Militarraren arduradun jarri zaituela ikusten dut. Oso pozik nago, horrela etorkizunean lehen mailako soldaduekin kontatu ahal izango dugulako. Esan zidatenean etorri zinela «zure presentziaren oparia ematera", ez zitzaidan asko gustatu, oso zeregin garrantzitsua izan duzulako borrokaldi honetan. Matxinada garai honetan behar baldin bazaitugu, Kubak gehiago beharko zaitu gerra amaitzen denean. Horregatik, Erraldoiak ondo egiten du zu zaintzen. Asko gustatuko litzaidake beti zure ondoan egotea, nire nagusia izan zinen luzaroan eta beti jarraituko duzu izaten. Zuri esker orain baliagarriagoa izateko aukera dut, eta ahal dudana egingo dut gaizki geratzerik izan ez dezazun. Zure betiko morroskoa. Camilo».[64]
Minas del Fríon zegoela, Guevarak harreman sentimental bat izan zuen, eta Zoila Rodríguez Garcíarekin hasi zen bizitzen. Sierra Maestrako neska guajira, bere familia osoaren antzera gerrillarekin aktiboki ari zen elkarlanean. Geroagoko testigantza baten, Zoilak horrela kontatu zuen haien harremana:
- «Oso maitasun handia eta ederra sortu zitzaidan, berarekin konprometitu nintzen, borrokalari bezala ez ezik, emakume bezala ere bai. Egun batean motxilatik liburu bat ekartzeko eskatu zidan. Urre-koloreko letrak zituenez, urrezkoak ziren galdetu nion. Galderak grazia egin zion. Barre egin ondoren erantzun zidan: “liburu hau komunismoari buruzkoa da”. Triste nengoen “komunismoak” zer esan nahi zuen ez nekielako, inoiz ez nuelako hitz hori entzun».[65]
Maiatzaren 6an hasi zen gobernuaren erasoa. Armadak 10.000 gizon zituen, eta horietatik bi herenak soldadutza egiten zeuden gazteak ziren. Asmoa gerrillariak higatzea zen. Garai hartan, guztira 280 gizon eta emakume ziren. Napalmekin eta lehergailu bonbardaketa masiboekin inguratuz joan ziren, gero eta zirkulu estuagotan. Erasoko lehen asteetan, gobernuko indarrak gerrillariak garaitzeko zorian egon ziren, galera eta desantolaketa handiak izan baitzituzten beren lerroetan, porrotaren eta desertzioen izpiritua handitzen zen bitartean. Bere aldetik, Guevarak zutabe berri bat paratu zuen Minas del Frío ikastetxeko gerrillari-gaiekin, zortzi zenbakia zeramana. Ciro Redondoren izena eman zion, aurreko urtean borrokan erori zen tenientearen omenez.
Hala ere, gobernuko tropek ezin izan zituzten gerrillariak setiatu, beti irrist egiten baitzuten, eta uztailean matxinoak ekimena berreskuratzen hasi ziren. Uztailaren 20an lehen garaipen handia lortu zuten Jigüen, eta egun berean oposizioko indar gehienek Caracaseko Ituna sinatu zuten, Fidel Castro komandante nagusi bezala aitortuz.[26]
Bestalde, 1958ko uztailaren bukaeran, Guevarak funtsezko zeregina bete zuen Las Mercedeseko batailan bere zutabeaz, Batistaren Cantillo jeneralak agintzen zuen 1.500 gizonezko armada gelditzeko, Fidel Castroren indarrak inguratzeko eta suntsitzeko asmoa baitzuen. Urte batzuk geroago, Larry Bockman maior estatubatuarrak bataila horretan estimazio taktiko "bikaina" erabili zuela baieztatu zuen.[66] Garai horretan Guevara "aditu" bihurtu zen Batistaren armadaren aurkako "kolpea-eman-eta-ihes" taktiketan. Kolpearen ondoren landa eremuan desagertzen zen, armadak kontra-erasoa egin aurretik.[41]
Abuztuaren 7an, armadak Sierra Maestratik erretiratze masiboa hasi zuen. Batistaren ahultasuna agerian geratu zenez, Castrok gerra Kubako gainerako herrialdeetara zabaltzea erabaki zuen. Guevarak eta Camilo Cienfuegosek iparraldera martxa egin behar izan zuten uhartea bitan zatitzeko, eta Santa Clara hiri estrategikoaren aurkako erasoa prestatzeko, Habanarako bidearen giltza zelako. Fidel eta Raúl Castro Ekialdean geratuko ziren, eskualdea kontrolatzeko eta amaieran Kubako Santiago erasotzeko.
Santa Clarako bataila
aldatu1958ko abuztuaren 31n, Guevara eta Camilo Cienfuegosen zutabeak Kubako mendebalderantz abiatu ziren oinez, Habana irabazteko azken bultzada lortu nahian. Zazpi asteko martxa zailari ekin zioten, uharteko erdialdean dagoen Escambray mendialdera iritsi arte. Oinez eta gauez soilik bidaiatuz segadak saihesteko, eta sarri hainbat egunetan jan gabe jarraituz, gobernuko hegazkinak eta tropak jazarritako erasoetatik ihesi, 600 km. zingiratsu zeharkatu ondoren iritsi ziren.
Guevarak bere kanpamendua Caballete de Casasen kokatuko zuen, 630 metroko altuera zuen eskuraezinezko lautada baten.[67] Bertan, eskola militarra sortu zuen Sierra Maestran boluntario berriak trebatzeko erabilitako ereduari jarraituz, eta baita zentral hidroelektrikoa, ospitale bat, hainbat tailer eta lantegi, eta egunkari bat: El Miliciano. Inguru hartan beste gerrilla indar batzuk ere aktibo zeuden, hala nola Eloy Gutiérrez Menoyo espainiarrak zuzendutako Escambrayko Bigarren Fronte Nazionala, Faure Chomón eta Rolando Cubela buru zituen Iraultza Zuzendaritza, eta Alderdi Sozialista Popularra (komunista). Era berean, Uztailaren 26ko Mugimenduaren gerrillako indarrek eta tokiko politikariek ere jarduten zuten. Oro har, indar horiek elkarren artean ika-mikak zituzten, eta inoiz ez zen erabateko bateratzea posible izan. Garai hartan, Guevarak Aleida March ere ezagutuko zuen, Uztailaren 26ko Mugimenduko ideia antikomunisten militante aktiboa. 1959an bere bigarren emazte bilakatuko zen, eta lau seme-alaba izango zituzten.
1958ko azaroaren 3an Batistak hauteskundeak antolatu zituen, oposizio orokortua arintzeko eta talde gerrillariak isolatuko zituen irtenbidea aurkitzen saiatzeko. Hauek eta oposizioko taldeek saboteatu egin zituzten, hauteskunde haietan parte hartze oso baxua izanik. Hautatua izan zen Andrés Rivero Agüero, erabat zilegitasun barik geratu zen, eta presidentetza inoiz ez zuen hartu.
Las Villasen, Guevarak Zortzigarren Zutabea moldatzen amaitu zuen, posizio garrantzitsuenetan kokatuz bere konfiantzazko gizonak, gehienak jatorri txiroenetakoak. Geroago gerrillari horietako askok Pelotoi Suizida ospetsua osatuko zuten, Roberto Rodríguez “El Vaquerito” kapitainaren agindupean, boluntarioz osatua eta misio zailenetan arituko zena.
Azaroaren amaieran, gobernuko tropek Che Guevara eta Camilo Cienfuegosen posizioei eraso zieten. Borrokek astebete iraun zuten, eta amaieran Batistaren armada desegin egin zen, gizon eta ekipamendu galera handiak jasan ondoren. Orduan, Guevarak eta Cienfuegosek kontraerasoa jo zuten, gobernuko goarnizioak elkarrengandik isolatzeko estrategia jarraituz, errepideak eta trenbide zubiak lehertuz. Hurrengo egunetan, gobernuko erregimentuek banan-banan amore eman zuten. Cienfuegosen zutabea Yaguajay hartzera joan zen, abenduaren 21etik abenduaren 31ra iraun zuen borroka garrantzitsu baten. Eta Guevarak abenduaren 26an Remedios eta Caibariéngo portuak hartu zituen, eta hurrengo egunean Camajuaníko kuartela. Gobernuko tropek ihes egin zuten, borrokatu gabe.
1958ko abenduko amaierako egunetan, Guevararen lana uhartea erditik banantzea zen, Las Villas probintzia hartuta. Egun batzuen buruan, "garaipen taktiko bikainak" egin zituen, probintzia guztia kontrolatuz Santa Clara hiriburua izan ezik.[41] Bidea libre zegoen beraz Kubako laugarren hiria eta aurreko gobernuaren azken gotorlekua, erasotzeko.
Batistak Santa Clara gotortu egin zuen 2.000 soldadu eta tren blindatu bat bidaliz, eskura zuen ofizial trebatuenaren agindupean. Guztira, gobernuko armadak 3.500 soldadu zituen, 350 gerrillariei aurre egiteko. Guevarak bere "eskuadroi suizida" zuzendu zuen Santa Clararen aurkako erasoan, iraultzaren azken garaipen militar erabakigarria bilakatu zena.[39][68] Borrokak iraun zuen sei asteetan, bere gizonak une batzuetan erabat inguratuta, armamentuz gaindituta eta gailenduta egon ziren. Abenduaren 28an hasi zen behin betiko erasoa. Borroka odoltsua izan zen, eta hiru egunez iraun zuen hiri osoan. Guevarak ezarri zuen batailaren lehentasuna tren blindatua zenez, abenduaren 29ko arratsaldean hartu zuten. Azken garaipen honek, bere tropak 10:1 aldearekin goitituak izan arren, zenbait behatzaileren iritziz "gerra modernoko balentria nabarmena" izaten jarraitzen du.[59]
Lehenik Matxino Irratiak igorri zuen Guevararen zutabeak Santa Clara 1958ko Urte Zahar gauean hartu zuela. Berri horrek gobernuak kontrolatutako hedabideen txostenak kontrajartzen zituen, une batean borrokak eragindako bere heriotzaren berri ere eman baitzuten.
Blindatutako trena hartzea Batistaren erorketaren eragilea izan zen. Albistea jakin zuenean eta bere jeneralek Guevararekin bakea negoziatzen ari zirela jakitean, 1959ko urtarrilaren 1ean, 3:00etan, Fulgencio Batistak Habanan hegazkina hartu eta Dominikar Errepublikara ihes egin zuen, "300 milioi dolar baino gehiagoko dirutza metatuarekin”,[41] bere senideekin, eta funtzionario ezberdinekin, horien artean Andrés Rivero Agüero presidente hautatua eta Habanako alkatea zen bere anaia.
Bitartean, uharte osoan zehar matxinatutako indar garaileek, Batistaren diktadurako kideak atxilotu eta gerrako gaizkiletzat jotzen zituztenean epaiketa sumarioetan, fusilatu egiten zituzten.[69] Santa Claran, Guevarak polizia burua fusilatzeko agindua eman zuen, beste atxilotu batzuekin batera.[70] Joaquín Casillas koronela ere, 1948an Jesús Menéndez sindikalista hiltzeagatik kondenatua, atxilotu eta hil egin zuten. Bertsio ofizialak Casillas ihes egiten saiatzen ari zela hil zutela adierazten du, baina oso litekeena da Guevararen aginduz fusilatua izana.[71]
Fidel Castroren mandatuari jarraituz, Che Guevararen eta Camilo Cienfuegosen zutabeak Habanara joan ziren, Columbia eta La Cabaña kuartelak okupatzera. Biharamunean, urtarrilaren 2an, Guevara Habanan sartu zen hiriburuaren azken kontrola hartzeko.[41] Fidel Castrok beste sei egun behar izan zituen iristeko, 1959ko urtarrilaren 8an, bidean hainbat hiri handitan laguntza biltzeko asmoz gelditu zelako. Bi urtetako borroka iraultzaileak, azkenean, 2.000 hildako eragin zituen.[41]
Gobernua
aldatu1959ko lehen hilabeteak
aldatuBoterea hartu ondoren, oposizioak gobernu berria osatu zuen urtarrilaren 5ean. Presidentea Manuel Urrutia izan zen, eta lehen ministro José Miró Cardona izendatu zuen, baina hainbat ministrok dimisioa eman ondoren, Fidel Castrok ordezkatu zuen otsailaren 16an. Komunismoaren aurkako gobernu moderatua eta nabarmena zen.
1959ko urtarrilaren erdialdera, Guevara Tarará itsasaldeko herriko txalet batera joan zen bizitzera, asma eraso bortitz batetik sendatzeko.[57] Han zegoela Tarará Taldea sortu zuen, Kubaren garapen sozial, politiko eta ekonomikorako plan berriak eztabaidatu eta osatzeko.[57] Horrez gain, Che bere "Gerrillen Gerra" liburua idazten hasi zen, Tararán atseden hartzen zuen bitartean. Otsailean, gobernu iraultzaileak Guevara "jaiotzez Kubako herritarra" aldarrikatu zuen, garaipenean izan zuen zeregina aintzat hartuta.[26] Urtarrilaren amaieran Hilda Gadea Kubara iritsi zenean, Guevarak aurreko urtetik beste emakume batekin zebilela esan zion, eta biek maiatzaren 22an gauzatu zen dibortzioa adostu zuten.[26]
Hasieran, Guevara komandantea San Carlos de La Cabaña gotorlekuko buru izendatu zuten, eta iraultzaren lehen hilabeteetan atxilotutakoen epaiketaz eta exekuzioaz arduratu zen.
Lehen krisialdi politikoa Batistaren kargudunekin zer egin behar zuten erabakitzea izan zen, kontutan hartuta errepresioaren eragile nagusiak izan zirela.[72] Batistaren diktaduraren aurkako matxinadan zehar, Fidel Castrok zuzentzen zuen gerrillak menderatu zituen lurraldeetan, Mendilerroko Legea izenarekin ezagutzen den XIX. mendeko zuzenbide penala ezarria izan zen.[73] Lege honek heriotza zigorra jasotzen zuen delitu larriengatik, Batistaren erregimenak egindakoak edo iraultzaren aldekoak izan. 1959. urtean gobernu berriak legearen aplikazioa errepublika osora hedatu zuen. Kubako Justizia Ministerioaren arabera, azken hedapen honek biztanleriaren gehiengoa babestu zuen. Bestalde, Bigarren Mundu Gerraren ondoren aliatuek burututako Nurenbergeko epaiketen prozedura bera jarraitzea erabaki zuten.[74]
Horretarako, Guevarak sistema judiziala ezarri zuen, lehen instantziako epaitegiekin, apelazio auzitegiarekin bere presidentetzaren azpian, eta defentsako abokatuekin zein lekukoekin egindako jardunak burutzen zuena. Kubako gobernuaren epaiketa iraultzaileen eta fusilamenduen zilegitasuna eztabaida bizien gaia izan zen, Kubako Iraultzarekin bat egiten dutenen eta aurka egiten dutenen artean, guztiz kontrajartzen direnak.[26]
Beste alde batetik, 1959ko otsailaren 7an, gobernuak Che Guevararentzat bereziki idatzitako artikulu bat jasotzen zuen Konstituzio berri bat onartu zuen. Bertan kubatar herritartasuna Batistari bi urte edo gehiagoz borrokatu, eta urtebetez komandante kargua izan zuen edozein atzerritarri ematen zitzaion. Handik egun gutxira, Urrutia presidenteak Ernesto Guevara "jaiotzez kubatar hiritarra" zela adierazi zuen.[26]
Boterea hartu ondorengo hilabeteetan, gobernuko sektorerik moderatuenak sektore erradikalenek desplazatu zituzten, horien artean Guevara, figurarik nabarmenenetako bat zegoela. Armada eta gobernua elementu kontserbadoreez garbitzearen aldekoa ez ezik, iraultza erradikalizatzearen aldekoa ere bazen, sistema sozialista bat ezartzeko, Estatu Batuekin konfrontazio ireki baterako prestatzeko, Sobietar Batasunaren babesa bilatzeko, eta Latinoamerikan foku gerrillari berriak irekitzeko, neurri kontinentaleko iraultza bat egiteko. Zentzu horretan, bere eragina nabarmena izan zen azkenean Kubako Iraultzak jarraitu zuen bidean.
Kargu formal bat bete aurretik, Guevarak aktiboki parte hartu zuen Nekazaritza Erreformaren Legea egiten eta Nekazaritza Erreformaren Institutu Nazionala (INRA) sortzen. Legearen bertsio erradikalena bultzatu zuen, latifundioa erabat debekatzen zuena eta aurretiazko kalte-ordainaren baldintza konstituzionala ondoriorik gabe uzten zuena. Nekazaritza-erreformaren eta gerrillaren artean lotura banaezina zegoela uste zuen, eta honako hau zioen: "Gerrillaria, funtsean, eta ezer baino lehen, nekazaritza-iraultzaile bat da. Nekazaritza Erreforma gauzatuko dugu osorik, lurrik gabeko nekazaririk eta landu gabeko lurrik ez geratu arte".[75]
Aldi berean, Jorge Masetti eta Carlos Maria Gutierrez kazetariekin batera, oraindik dirauen “Prentsa Latinoa” agentzia sortu zuen, Masetti bera izan zela lehen zuzendaria. Gabriel Garcia Marquez edo Rodolfo Walsh bezalako intelektualak aritu ziren bertan lanean.[76]
1959ko ekainean ezkondu zen Aleida Marchekin, Uztailaren 26ko Mugimenduko gerrillariarekin,[57] eta ekainaren 12an, nazioarteko lehen bidaia diplomatikora atera zen, azukrearentzako merkatu berriak irekitzeko. Kubako ekonomiaren funtsezko produktua zen garai hartan, eta ia erabat Estatu Batuetako merkatuaren menpe zegoen. Aldaketa sozial sakonen esperientziak bultzatzen ari ziren herrialde eta liderrak bisitatu zituen, hala nola Egipto, bertan Nasser jeneralarekin bilduz, Indonesia, non Sukarnorekin elkarrizketatu zen, Indian Nehru ezagutu zuen eta Jugoslavian Josip Broz Tito. Bidaiaren beste emaitza garrantzitsu batzuen artean, Kubak harreman komertzialak ezarri zituen Sobietar Batasunarekin, azkenean milioi erdi tona azukre erosteko konpromisoa hartu zuena. Garai hartan, AEBetako merkatuan kubatar kuota ia 3 milioi tonakoa zen.
Barne polarizazioa eta Sobietar Batasunera hurbiltzea
aldatuBatista erori ondoren, gobernu berriaren aurkako ekintza militar eta terroristak antolatzen hasi ziren, baita Kuba inbaditzeko tropak prestatzen ere.[26] 1959tik, Rafael Leónidas Trujillo diktadoreak Dominikar Errepublikan “Karibeko Legio Antikomunista” izeneko gerrilla bat babesten zuen, Kuba inbaditzeko planarekin.[77] Estatu Batuetan, CIA sabotajeak antolatzen eta talde gerrillari antikastristen antolakuntza bultzatzen hasi zen, Batistaren funtzionario ohiak oinarri hartuta, eta Kubako Iraultzaren gero eta neurri erradikal eta prokomunistagoen aurkako kubatar erbesteratuen kopuru gero eta handiagoarekin.[78] Gizona eta sozialismoa Kuban idatzian, Guevarak dio “Pertsonak bere gizakiaren baldintza osoa lortzen du, bere burua derrigorrez saldu beharraren premia fisikoak behartuta, hori gabe ekoizten duenean.”[79]
1959ko irailean Guevara Industria Ministerioa antolatzeko izendatu zuten. Azaroan, espezialista gehienek uko egin ondoren erbestera ihes egin zutenez, Banku Nazionaleko presidente hautatu zuten. Bitxia bada ere, bere kudeaketan jaulkitako billeteak soilik "Che" ezizenarekin sinatu zituen. 1960ko otsailean Plangintzako Batzar Nagusia (JUCEPLAN) sortu zen, Guevara izanik sustatzaile nagusia. Zentralizatutako plangintza ezartzen zuen. Bere kargu ekonomikoetatik nazioko eta atzerriko enpresen eta ekonomiaren funtsezko sektoreen nazionalizazioa bultzatu zuen. Guevarak industria astuna ere garatu nahi izan zuen industria siderurgikoaren bidez, azukrearekiko menpekotasuna hausteko.[26]
1960ko uztailean, Habanan egindako Latinoamerikako Gazteen Lehen Biltzarraren aurrean, Guevarak "gizon berriaren" kontzeptuari eutsi zion. Sozialismoarekin batera garatuko zen giza mota berri gisa ulertzen zuen, non gizartearekiko elkartasunaren eta konpromisoaren sentimendua interesari eta egoismo pertsonalari gailenduko zitzaion. Bere aldetik, larunbatero borondatezko lanean aritzen zen, fabriketako ekoizpen-lerroetan, azukre-kanaberaren “zafran”, edo eraikuntzan langile gisa. Eta jarrera hori bera sustatzen zuen gainerako funtzionarioen artean, baina ez zuten beti gogo onez jaso eredu izateko proposamena.[26]
Guevara funtzio publikoan austeritate zorrotzagatik nabarmendu zen, eta berarentzat zein bere familiarentzat pribilegio faltagatik. Adibidez, Banku Nazionaleko presidente izendatua izan zenean, karguagatik zegozkion 2000 pesoei uko egin zien, komandante soldata soilik mantenduz, 250 pesokoa zena. 1959an gurasoek Kuban bisitatu zutenean, berak auto bat jarri zien eskura, baina gasolina ordaindu behar zutela jakinarazi zien. Bere emazteak ez zion nazioarteko bidaietara laguntzen, eta agindupeko militarrei kabaretetara, prostituzio-etxeetara eta misioaren beharrei zorrotz men egiten ez zien edozein festatara joatea debekatzen zien.
1960ko azaroan, Guevarak bi hilabeteko bidaia hasi zuen herrialde komunistetan zehar: Txekoslovakia, Sobietar Batasuna, Txina, Korea eta Alemania Demokratikoa. Sobietar Batasunean, Nikita Khrustxov lehen ministroarekin batera, Errusiako Iraultzaren urteurrena ospatzeko desfilean tribuna nagusia partekatzera gonbidatu zuten, ohiz kanpoko gertaera zena. Sobietar Batasunak Kuban zuen enbaxadoreak honela gogoratzen du: "Oso pertsonaia antolatua zen; zentzu horretan ez zuen latinoamerikarrik ezer, alemaniarra zen. Garaiz iristekoa, zehatza, harrigarria zen Latinoamerika ezagutu duten guztientzat".[26]
Bidaia oso arrakastatsua izan zen, eta Sobietar Batasunak zein Txinak Kubako zafra gehiena erosteko konpromisoa hartu zuten. Txinan Mao Zedong ezagutu zuen. Alemania Demokratikoan Tamara Bunke argentinar-alemaniarra ezagutuko zuen, handik gutxira Kubara joango zena eta aurrerago Boliviako Guevararen gerrilla osatuko zuena, Tania izenarekin. Baina, gauza guztien gainetik, bidaiaren emaitza nagusia Kuba eta Sobietar Batasunaren arteko aliantza sendotzea izan zen. [80]
Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren inteligentzia txosten batek honela ebaluatu zuen Guevararen bidaiaren emaitza: “Bisitak amaitu zirenean, Kubak finantza-akordio komertzialak zituen, kultura-loturez gain, blokeko herrialde guztiekin; harreman diplomatikoak guztiekin Ekialdeko Alemaniarekin izan ezik, eta laguntza zientifiko eta teknikoko akordioak guztiekin, Albaniarekin salbu.[26]
Konfrontazioa Estatu Batuekin
aldatu1961eko urtarrilaren 3an, Eisenhower presidenteak, boterea John F. Kennedyri eman aurretik hartu zuen azken erabakietako bat, AEBen eta Kubaren arteko harreman diplomatikoak etetea izan zen. Liskar irekia berehalakoa izango zen.
1961eko apirilean, Nikaraguatik Cochinos Badiaren inbasioa gertatu zen, non Luis Somoza diktadoreak agurtu eta arengatu egin zuen Guatemalan entrenatutako 1.500 gizon kubatarrez osatutako armada. United Fruit Companyren itsasontziak erabili zituzten, CIAren laguntza ageriarekin.[26] Guevarak ez zuen funtsezko eginkizunik izan borrokan, inbasioa gertatu baino egun bat lehenago AEBtako itsas armadako ontzi batek Pinar del Río mendebaldeko kostaldea inbaditzeko plantak egin zituelako, Guevararen agindupean zeuden soldaduak eskualde horretara erakarriz. Hurrengo egunean argi zegoen Kubako armadak egoera kontrolpean zuela.[22] Orduan CIAk, duela hiru hilabete baino gutxiago presidente kargua hartu zuen Kennedy presidenteari, Estatu Batuen Aireko Indarraren esku-hartzea eskatu zion, baina honek uko egin zion.[81]
Lau hilabete geroago, Kennedyk Aurrerapenerako Aliantza bat proposatu zuen AEEk („Amerikako Estatuen Erakundea“) Punta del Esten egindako bileran, Latinoamerikako herrialdeen garapenerako laguntza masiborako plan berri bat. Nabaria da Kubako Iraultzak eta herritarrek erakusten zioten babesak bultzatu zituela Estatu Batuak, pobrezia eta desberdintasunak azpi-kontinentean murriztea helburu zuen plan bat sustatzera. Kuba, Guevarak ordezkatua, hasiera batean ez zen Estatu Batuetako planaren aurka agertu, baina lehenik Ameriketako Estatu Batuek latinoamerikar produktuen merkataritza askea ahalbidetzea, bere produktuentzako diru-laguntza protekzionistak ezabatzea, eta Latinoamerikaren industrializazioa sustatzea beharrezkoa zela adierazi zuen.[26]
1961eko azaroan, CIAk Mangosta Operazioa izeneko programa erraldoi bat ezarri zuen, sabotaje eta terrorismo ekintzak, Kubako buruzagien hilketa selektiboak, eraso militarrak eta infiltrazioak antolatzeko, Kubako gobernua ezegonkortu eta 1962ko urrirako kolapsora eraman zezaten. Erantzun gisa, 1962ko ekainaren amaieran, Sobietar Batasunak eta Kubak misil atomikoak ezartzeko erabakia hartu zuten, Estatu Batuei Kuba inbaditzeko asmoa kentzeko era bakarra zelakoan.
Sobietar-estatubatuar harremanentzat Gerra Hotzaren beste urrats bat izan zen (1961eko abuztuan Berlingo harresia eraiki zen, 1962ko otsailean U-2 hegazkin espioiaren kasuaren ondorioz presoen eleberri-itxurako trukaketa gertatu zen, eta Vietnamgo gerran AEBen nahasita jarraitzen zuen). Guevarak Kubako Errepublikaren eta Sobietar Batasunaren arteko itunaren prestakuntzan parte-hartze aktiboa izan zuen, abuztu amaieran bertara bidaiatuz berau ixteko.[82] Egoerak “Kubako misilen krisia” izendatutakora eraman zuen, mundua gerra nuklearraren atarian jarriz. Kennedy eta Nikita Khrustxoven arteko akordio zail batekin amaitu zen, eta ondorioz, Estatu Batuek Kuba ez inbaditzeko eta Turkian Sobietar Batasunari begira zituen misilak erretiratzeko konpromisoa hartu zuten, eta azken horrek misilak kentzekoa.[83]
Iraultzaren nazioartekotzea
aldatuGuevarak pentsamendu internazionalista handia izan zuen beti. Munduko beste leku batzuetan gerrilla esperientzia berriak irekitzearen aldekoa izateaz gain, Latinoamerikan, Asian eta Afrikan borroka armatua orokortuz inperialismoa garaitzea posible izango zela uste zuen. Bera ez zetorren bat Sobietar Batasunak proposatzen zuen “bakezko elkarbizitza”rako estrategiarekin, eta bere burua beste iraultza batzuetan borrokatzen ikusten zuen.[82]
Kubako Iraultzak boterea hartu zuen une beretik, Guevara Latinoamerikako gerrilla esperientziak antolatzen eta sustatzen hasi zen, Guatemalan, Nikaraguan, Perun, Kolonbian, Venezuelan eta Argentinan ireki zirenak nabarmenduz. Guztiek porrot egin zuten, baina kasu batzuetan etorkizuneko mugimendu gerrillarien oinarriak ezarri zituzten, Nikaraguako Nazio Askapenerako Fronte Sandinista eta Uruguaiko Tupamaroak kasu.
Jarrera horrek Guevarak Latinoamerikako alderdi komunistekin liskar handia izatea ekarri zuen, alderdi horiek, oro har, ez baitzuten onartzen hark proposatzen zuen borroka armatu orokorraren estrategia.[84]
Berez, Guevarak borroka armatua bere jaioterrian hasi nahi zuen. 1963an, Kuban entrenamendu luze bat egin ondoren, gerrilla talde bat bidali zuen Argentinara. Taldea Salta probintzian kokatu zen, Herriaren Armada Gerrillaria (EGP) izenarekin, Bolivia, Cordoba eta Buenos Airesen zituen laguntza batzuekin. Jorge Masetti kazetariak bigarren komandante gradua zeraman, lehen komandante gradua Guevararentzat gordez.[85] Arturo Illia presidente demokratikoari borroka armatua hasteko erabakiaren berri emateko eskutitz bat bidali ondoren, taldeak hainbat arazo izan ondoren 1964an erabateko kolapsoa izan zuen. Gerrillari batzuk borrokan hil ziren, beste batzuk atxilotu egin zituzten, eta Masetti arrastorik utzi gabe desagertu zen oihanean.[86]
Argentinako gerrillaren porrotak, beste lurralde batzuetan parte hartzeko aukera ebaluatzera eraman zuen, baita beste kontinente batzuetan ere. Zentzu horretan, Afrika aukera egoki bezala agertzen hasi zen. Guevarak honako esaldia esan ohi zien etorkizuneko gerrillariei Kuban foku iraultzaile berriak irekitzeko entrenatzen ari zirela, jasotzen zutenengan eragin handia izateaz gain, bizitzaren aurrean bere gain hartu zuen jarrera definitzen zuena: "Kontura zaitezte hilda zaudetela, eta hemendik aurrera biziko zaretena maileguan emana dela."[87]
1964ko abenduan Che Guevara "mundu mailako estatu-politikari iraultzaile" bezala hartua zegoen, eta New Yorkera joan zen Kubako ordezkaritzako buru bezala Nazio Batuen Erakundean hitz egitera.[22] Egindako ordu beteko hitzaldi sutsuan, Nazio Batuen ezintasuna kritikatu zuen Hegoafrikako "Apartheid politika bortitzari" aurre egiteko galdetuz "Nazio Batuek ezin al dute ezer egin hau gelditzeko?"[88]
Kongo
aldatu1964ko amaieran, Guevarak gobernua uztea erabaki zuen, Kubako gerrillariak beste herrialde batzuetara bidaltzeko, martxan zeuden mugimendu iraultzaileak babestu asmoz. Afrika, eta bereziki Kongoko Errepublika Demokratikoa, non 1961ean Patrice Lumumba CIAren parte-hartzearekin eraila izan ondoren gerrilla talde bat borrokan ari zelako, esku hartzeko zergati egokia iruditu zitzaion. Kongoko Errepublika Demokratikoa, Afrikaren erdialdean kokatua eta bederatzi herrialderekin mugak zituena, Guevarari "gune" erraldoi bat bezala agertzen zitzaion, bertatik iraultza kontinente osora irradiatu ahal izango zelako.
1965aren hasieran, Castrori eskutitz ospetsu bat idatzi zion, bere kargu guztiei eta Kubako nazionalitateari uko eginez eta "gudu zelai berrietara" abiatuko zela iragarriz. Bertan sinaduran agertzen da "Beti garaipena lortu arte" esaldia, ordutik oso zabalduta dagoena. Gutuna, urrian Castrok telebistaz eman zen Kubako Alderdi Komunistaren Lehen Kongresuan irakurri zuen, oihartzun handia sortuz, Kuba barnean zein kanpoan. Ordurako, Guevara bizitza publikotik desagertua zen, non zegoen ezezaguna izanik.
Aljerian, 1965eko otsailean, Guevarak nazioarteko agertokian bere azken agerraldi publikoa egin zuen, hitzaldi bat emanaz afro-asiar elkartasunari buruzko mintegi ekonomiko baten.[89] Herrialde sozialisten betebehar morala zehaztu zuen, mendebaldeko herrialde ustiatzaileei isileko konplizitatea leporatuz.[90]
Guevara Afrikara joana zen gerrillari bezala zuen ezagutza eta eskarmentua eskaintzeko Kongoko etengabeko gatazkan. Bella Aljeriako presidentearen arabera, Guevarak pentsatzen zuen Afrika inperialismoaren lotura ahula zela, eta beraz, potentzial iraultzaile izugarria zuela.[91] Nasser Egiptoko presidenteak berriz, Guevararekin anaiarteko harremanak zituena 1959ko bisitaren ondoren, Kongon borrokatzeko asmoa ausartegia zela ikusi zuen,[9] eta "Tarzan" bezain famatua bihurtuko zela ohartarazi zion, porrotera kondenatuta. Abisua jaso arren, Guevarak Kongora bidaiatu zuen, Ramón Benítez ezizena erabiliz.
Apirilaren 19an Tanzaniako Dar es Salaam hirira iritsi zen, garai hartan Julius Nyerere buruzagi anti-kolonialista buru zelarik, bertatik Kubako kongoar matxinoen babesa antolatzeko asmoz. Kubak Kongoko Askapenerako Batzorde Nazionalaren (CNL) borroka babestea erabaki zuen. Guevarak, bigarren mailako buruzagi militar bat zen Laurent-Désiré Kabilarekin harreman zuzena izan zuen. Baina borrokatzera aurkeztu zen Kongoko matxinoen buruzagiei aldez aurretik abisatu gabe. Beste alde batetik, bere gerrillariekin borroka eremuan kokatuko zen, bertako buruzagi militarrak gerraren frontera ia joaten ez ziren bitartean, denbora gehiena Dar es Salaamen ematen baitzuten.[26]
Swahili hizkuntza eta ohituren ezagutza faltak, talde iraultzaileen barne eta kanpo frakzio ugariek, tropen diziplina ezak, eta azkenik Tanzaniarrek laguntza eteteak, porrotak ekarri zituzten bata bestearen atzetik.[92] Honela, Guevara, 120 kubatarren buru zenak, horien artean bere zirkulu estuko batzuk, larrialdiko erretiratzea agintzera behartua izan zen, Kongo Askatzeko Armada gerrilla taldeak borroka uztea erabaki zuenean. Gobernuaren alde zeuden mertzenario zurien tropek "eremu askatuaren" zatirik handiena okupatua zuten, eta kanpamendua hartu ondoren kubatarrak atxilotzera zihoazen.[93]
Bederatzi hilabete iraun zuen kanpainan zehar, sei gerrillari kubatar hil ziren, eta Guevara 1965eko azaroaren 20an erretiratu zen, lotsagarritzat jo zuen egoera batean.[41] Kubak Kongoko matxinadan parte hartzea zorigaiztoko esperientzia izan zen. Guevarak honako hau adierazi zuen egunkari pertsonalean: "Porrot baten istorioa da hau. Ez zen handitasun-ezaugarri bakar bat ere izan erretiratze horretan."[94]
Guevarak Kongo utzi eta hiru egunera, Joseph Mobutuk boterea hartu zuen estatu kolpe baten bidez, hogeita hamar urte iraungo zuen diktadura bat ezarriz. Bestalde 1996an, Laurent-Désiré Kabilak, Guevarak aholkatuko zuen Kongoko gerrillariak, matxinada armatu bat zuzendu zuen, Mobutu boteretik kentzera eramango zuena.
Afrika eta Bolivia artean
aldatuKongotik erretiratu ondoren, Guevara aste batzuetan ezkutatu egin zen Tanzaniako Kubako enbaxadan. Bertan, porrot egin zuen esperientziari buruzko bere memoria idazteko aprobetxatu zuen, 1999an argitaratuko zena honako izenburuarekin: “Gerra iraultzailearen pasarteak: Kongo”.
Ondoren Pragara joan zen, eta bost hilabetez egon zen Kubako zerbitzu sekretuaren segurtasun-etxe batean.[95] Bere bizitzako garai ez hain ezagunetako bat izan zen, eta Bolivian gerrilla ekintza hastera eramango zuten bere hurrengo urratsak aztertu zituen. Hainbat aukera aztertu ondoren, Guevarak, Castroren laguntzarekin, Bolivian foku gerrillari bat ezartzea erabaki zuen. Hego Amerikaren bihotzean egonik, Argentina, Txile, Peru, Brasil eta Paraguairekin muga eginez, gerrilla gerra azpi-kontinente osora, batez ere bere jaioterrira, erraz zabaltzeko aukera ematen zuen herrialdea zen.[96]
1966ko uztailaren 21ean, Guevara isilpean itzuli zen Kubara. Bertan Fidel Castrorekin, bere emaztearekin, Orlando Borregorekin, eta Boliviara lagunduko zion gerrillari taldearekin bildu zen. Azaroaren 2an, bere nortasunaren berri eman gabe, azken aldiz ikusi zituen bere seme-alabak, Hildita zaharrena izan ezik, ezagutu ahal izango zuelako.
Handik gutxira, 1966ko iraila eta urria bitartean, Guevara Argentinako presidente ohi Peronekin bildu zen berriro Madrilen, Bolivian zuen gerrilla proiektuari peronismoaren babesa eskatzeko. Peronek konpromisoa hartu zuen Guevarari lagundu nahi zioten peronistei ez eragozteko, baina ez zuen onartu mugimendu peronista Boliviako gerrilla ekintza batean sartzea. Hala ere, peronismoaren babesa izango zuen Guevararen gerrillak bere ekintza Argentinako lurraldera eramango zuenean.[97]
Bolivia
aldatu1966an Bolivia René Barrientos jeneralak gidatzen zuen diktadura militarrak zuzentzen zuen. Víctor Paz Estensoro presidentea bota, eta MNR- Mugimendu Nazionalista Iraultzaileak bultzatutako ekimenari amaiera eman zion. Urte horretako abenduan, Guevararen kokapena ez zen oraindik publikoki ezagutzen. Nahiz eta Mozambikeko independentzia mugimenduko ordezkariek, FRELIMOk, jakinarazi zuten Guevararekin 1966ko amaieran Dar es Salaamen elkartu zirela, eta beraien proiektu iraultzailean laguntzeko eskaintza jaso arren, baztertu egin ziotela azkenean.[98] 1967ko Langileen Nazioarteko Egunaren harira egindako agerraldian Habanan, indar armatuen ministro Juan Almeidak jakinarazi zuen Guevara "iraultza zerbitzatzen ari zela nonbait Latinoamerikan".
Boliviara joan baino lehen, Guevarak itxura aldatu zuen bizarra eta ilearen zati handi bat moztuz. Era berean, gris kolorez tindatu zuen, Che Guevara moduan ezagutezin bilakatuz.[99] 1966ko azaroaren 3an, Guevara ezkutuan La Pazera iritsi zen Montevideotik hegaldi baten, Adolfo Mena González izen faltsuaren pean, Ameriketako Estatuen Erakunderako lan egiten zuen Uruguaiko adin ertaineko enpresaburu gisa. Argentinan jaiotako Tamara Bunke "Tania" La Paz hiriburuan zegoen Guevararen lehen agente gisa.[99]
Iritsi eta hiru egunera, 1966ko azaroaren 7an, Guevarak bere Boliviako egunkari pertsonala hasi zuen, eta Ñancahuazú ibaiaren ondoan kokatutako eremu menditsuan kokatu zen, herrialdearen hego-ekialdean, Andeetako Mendilerroaren azken magalak Gran Chaco eskualdearekin bat egiten duen tokian.
Gerrilla talde egonkorra 16 kubatarrek osatzen zuten, horien artean batzuk bere zirkulu gertukoak, gehi 26 boliviar, 3 perutar eta 2 argentinar.[100] Guztira 47 gerrillari, Tania izanik emakume bakarra, nahiz eta Loyola Guzmánek ere laguntza taldean garrantzi handia izan zuen atxilotu eta torturatu zuten arte. Boliviako Askapen Nazionalaren Armadaren (ELN) izena hartu zuten, Argentinan, Txilen eta Perun laguntza sailak ere sortuz.[101]
1967ko martxoaren 11n gobernuak taldeko bi desertore atxilotu zituen, eta ondorioz egun hartan bertan Estatu Batuen lankidetza eskatu zuen. Halaber, Argentina, Brasil, Txile, Peru eta Paraguairekin koordinatutako inteligentzia sistema antolatu zuen.[5]
Martxoaren 23an hasi ziren borroka armatuak. ELNk unitate militar bati eraso egin zion, eta zazpi soldadu hil zituen batailan. Handik gutxira, kanpalekutik ihes egin beharrean aurkitu ziren, Boliviako armada setiatzen hasi zelako. Apirilaren 3an, Guevarak bere indarrak bi taldetan banatu zituen, Juan Acuña bigarren zutabearen agintean jarriz. Bi taldeak galdu egin ziren elkarrengandik, eta ez ziren berriro elkartuko.
Ondorengo borroketan, hainbat gerrillari hil ziren eta horien artean Eliseo Reyes, Sierra Maestratik bidelagun izan zuena. Apirilaren 20an ELNk kolpe latza jasan zuen, laguntza sareko bi kide, Régis Debray eta Ciro Bustos, armadak atxilotu zituenean eremua uzten saiatzen ziren unean. Torturatu egin zituzten, eta funtsezko informazioa ematen amaitu zuten. Torturapean zeuden Debray eta Bustosen jarduerak, zein laguntza logistikoa eskaini behar zien Mario Monje Boliviako Alderdi Komunistako idazkari orokorraren moteltasunak, oso eztabaidatuak izan ziren.[2]
Orduan idatzi zuen bere Mezua Munduko Herriei, Hiruko-kontinental bileran (Asia, Afrika eta Latinoamerika) irakurria izan zena. Bere adierazpen erradikal eta indartsuenak biltzen ditu, Estatu Batuen aurkako mundu gerra irekia proposatuz. Kontraesana zen, Sobietar Batasunak eta Latinoamerikako alderdi komunistek garai hartan Gerra Hotzaren esparru kontzeptualean "elkarbizitza baketsuarekin" onartzen zutelako. Guevarak dokumentuari jarri zion izenburua bere esaldi gogoangarrienetako bat zen:[102]
- «Kontsigna bi, hiru [...] Vietnam asko sortzea da».
Dokumentuaren testuak Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik kontinente guztietan sortu ziren gerra mugatuak aipatzen ditu, Estatu Batuak Vietnamen aplikatzen ari ziren muturreko krudelkeria azpimarratuz, eta nola, vietnamdarrak borrokan bakarrik ari ziren arren, superpotentzia amerikarra "zokoratuta" zegoela. Guevarak ondorioztatzen zuen inperialismoak gerra xantaia bezala erabiltzen zuela, eta jendearen erantzuna gerrari beldurrik ez izatea izan behar zela. Chek dokumentuan jarraitzen zuen esanaz "ez dugu onartuko beste Kubarik" lelopean, Estatu Batuek adierazten zutela hori saihesteko esku hartze odoltsu orokor bat egiteko prest zeudela".
Amaiera
aldatuAtxiloketa
aldatu1967ko ekainean eta uztailean ELNk beste zazpi gizon galdu zituen. Eta abuztuaren 1ean, CIAk bi agente kubatar-estatubatuar bidali zituen Che Guevararen ehizan sartzeko: Gustavo Villoldo eta Félix Rodríguez Mendigutia. Azken hau Jarduera Berezien Dibisioko (ezkutuko eta paramilitarren operazioekin arduratzen zen Inteligentzia Agentzia Zentralaren dibisioa) kide operatiboa zen, eta Boliviako tropen aholkulari izan zen Guevara bilatzeko garaian.[103] [104]
1967ko abuztuaren 31n, armadak bigarren zutabea Vado del Yeson zelatatu zuen, ibaia zeharkatzen ari zenean, eta ondorioz guztiak hil zituzten, bat izan ezik.[105] Haien gorpuak lehenik garaikur bezala jarri zituzten ikusgai, ondoren ezkutuan lurperatzeko. Lehen zutabea berriz, desbideratze luzea egin eta Samaipata herria ordu batzuk menperatu ondoren, isolatuta geratu zen, Rio Grande aldera irteera blokeatuta zuelako. Horrek mendira igotzea behartu zuen, La Higuera norabidean. Irailaren 26an La Higuera herrixka txikian sartu ziren, eta alde egiterakoan abangoardia jazarria izan zen, taldeko hiru hilez.[26]
Bizirik jarraitzen zuten 17ak gorago igo zuten, urriaren 7an ibaira jaisten hasteko. Baina informatzaile batek Boliviako Indar Bereziei ohartarazi zien Guevararen gerrillaren kanpamendua Churoko sakan malkartsuan zegoela. Hurrengo goizean, eremua inguratu zuten 1.800 soldadu zituzten bi batailoiekin, eta sakanean sartuta borrokaldia piztu zuten.[106][104]
Gau hartan Ernesto Guevarak bere egunkari pertsonalean azken sarrera egin zuen:[107]
«URRIA 7. Gure gerrillaren inaugurazioaren 11. hilabetea arazorik gabe amaitu ziren, bukolikoki. Harik eta arratsaldeko 12:30etan emakume zahar bat, ahuntzak bazkatzen kanpatu genuen arroilan sartu zen eta atxilotu beharrean aurkitu ginen. Emakumeak ez du soldaduei buruzko albiste fidagarririk eman, guztiari ez dakiela erantzunez, aspaldian delako hara joan. Soilik errepideei buruzko informazioa eman zuen. Atsoaren datuen emaitzetatik, badirudi Higuerasetik legoa batera gaudela, eta Jagüeytik beste batera, eta Pucarátik bira gutxi gora behera. Arratsaldeko 17:30etan, Inti, Aniceto eta Pablito, alaba bat ohean eta nano erdi bat atsoaren etxera joan ziren. 50 peso eman zizkioten hitzik ez esateko aginduta, baina itxaropen gutxirekin beteko zuela agindu arren.”
17 lagunek oso ilargi txikiarekin irten ginen, eta martxa oso nekagarria izan zen eta arrasto asko utzi genituen bertan zegoen arroilan, etxeak ez baititu gertu, baina bai patata ereindako lurrak erreka bereko hobiak ureztatuta. 2etan gelditu geratu ginen atseden hartzeko, jadanik alferrikakoa zelako aurrera jarraitzea. Txinoa benetako zama bihurtzen da gauez ibili behar denean.
Armadak Serrano 250 gizonen presentziari buruzko informazio arraroa eman zuen, 37. zenbakian hesiak igarotzea saihesteko, Acero eta Oro ibaien artean gure aterpearen eremua emanez.
Mezu desbideragarria dirudi. h-2.000 ms».
Urriaren 8an ustekabean harrapatu zituzten Quebrada del Churon.[26] Che Guevarak taldea bitan banatzeko agindua eman zuen, gaixoak bidaliz aurretik eta gainerakoekin gobernuko tropei kontra egiteko. Harry Villegasek, bizirik atera zen bostetako batek, une kritiko hori horrela kontatu zuen: “Ihes egiteko gai zela uste dut. Baina bere abiaduran mugitu ezin zen gaixoen taldea zetorren. Armadak jazarpena hasi zuenean, geratzea erabaki zuen eta gaixoei jarraitzeko esan zien. Bien bitartean hesia ixten ari zen. Hala ere, gaixoek ateratzea lortu zuten. Beste era batera esanda, etsaia gaixoak baino motelagoa zen. Zuzeneko jazarpenean etorri ziren soldaduek, Guevara geratzea lortu zuen. Baina jarraitu zuenean, hesia itxi egin zelako borroka zuzena eman zen. Gaixoekin irten izan balitz ordea, salbatu egingo zen.”[108]
Hiru orduko borrokaren ondoren, Guevara zauritua izan zen arinki zango baten eta Simeón Kubarekin batera antzeman zuten, bere beste hiru gizonek bizia galdu zuten bitartean. Alberto Fernández Montes de Oca larri zaurituta geratu zen, biharamunean hiltzeko. Hurrengo egunean Juan Pablo Chang ere harrapatuko egin zuten. Beste lau gerrillari jazarriak izan ziren, eta Cajoneseko borrokaldian hil ziren, lau egun geroago. Aurretik joan ziren sei gerrillariek ihes egitea lortu zuten. Armadak jazarri egin zituzten, bat hiltzeraino, baina gainerako bostek Boliviatik Txilera alde egitea lortu zuten.[109]
Heriotza
aldatuTxuroko sakaneko borrokan, Guevara ezker hankan tirokatu ondoren preso eraman zuten Simeon Cuba Sanabriarekin batera La Higuera herrira, bertako eskolako ikasgela desberdinetan giltzapetuz. Eskolan sartu zituzten baita, hildako gerrillarien gorpuak, eta militarrek konfiskatutako ondasunen artean, Bolivian gordetzen zuen egunkari pertsonala zegoen.[9]
Arratsalde horretan, Ugartetxe kontralmiranteari eta beste ofizial boliviarren galderei erantzuteari uko egin zion, eta soilik soldaduekin hitz egin zuen ahapeka. Soldadu boliviar horietako batek, Jaime de Guzman izeneko helikoptero pilotu batek, Guevara "zatar zegoela" deskribatu zuen: tiro bat jasoa zuen eskuineko zangoan, bere ilean lurra zuen, arropak jira-biraka apurtuta, eta oinak larru latzezko zorroz estalita.[110] "Hala ere Che jaunak burua gora mantenduz begietara begiratzen zuen, eta erretzeko zerbait baino ez zuen eskatu". De Guzmanek zioenez, "Errukitu egin zenez" piparako tabako poltsatxo bat eman zion, eta Guevarak irribarre egin eta eskerrak eman zion.[26]
Urriaren 9ko goizean, Boliviako gobernuak jakinarazi zuen Guevara hil egin zela bezperako borrokan. Aldi berean, Joaquín Zenteno koronela eta CIAko Félix Rodríguez Mendigutia agentea iritsi ziren. Eguerdi ostean, Barrientos presidenteak Guevara exekutatzeko agindua eman zuen. Erabakian Estatu Batuek izan zuten babes mailari buruzko zalantzak eta bertsio kontraesankorrak daude,[111] baina egia da Félix Rodríguezek egindako txosten sekretuan grabatu zen moduan, CIA tokian bertan zegoela.[111] Hain zuzen, Rodríguez agentea izan zen fusilatzeko agindua jaso zuena, eta Boliviako ofizialei helarazi ondoren, bera izan zen Guevarari fusilatua izango zela esan ziona.[112] Fusilamendu aurretik, CIAko agente ezkutua zen Félix Rodríguezek galdekatu eta ikasgelatik atera zuen, hainbat argazki egiteko, bizirik agertzen ziren azkenak. Claudio Gatti kazetariak egindako elkarrizketa baten, Rodriguezek berak horrela kontatzen du une hori:
"Gelatik irten nintzenean, kanpoa soldaduz beteta ikusi nuen. Teran sarjentua zegoen agintean eta berari zuzendu nintzaion, esanaz: "Sarjentu, zure Gobernuaren aginduak daude atxilotua eliminatzeko". Eskua kokotsaren parean jarri nuen: "Ez bota hemendik gora, hemendik behera tirokatu, gizon hau borrokan hil dela uste baita". "Bai nire kapitaina, bai nire kapitaina", esan zuen. Boliviako arratsaldeko ordu bata inguru zen. Handik egunkariari argazkiak atera nizkion leku atzeratura joan nintzen, eta ordu bata eta hamarretan gutxi gorabehera, tiro-segida txiki bat entzun nuen."[113] Lehentxeago, Simeon Cubak eta Juan Pablo Changek zorte bera izan zuten.
1977an Paris Match aldizkariak Mario Teran elkarrizketatu zuen, eta honela kontatu zituen Gebararen azken uneak: “40 minutuz zalantzan egon nintzen, agindua bete baino lehen. Perez koronelarengana joan nintzen, bertan behera utziko zuelakoan. Baina koronela sutan jarri zen. Beraz, alde egin nuen. Hori izan zen nire bizitzako unerik txarrena. Iritsi nintzenean, Guevara banku batean eserita zegoen.[114] Ni ikustean zera esan zidan: "Zu ni hiltzera etorri zara". Ni kikilduta nengoen, eta burua makurtu nuen erantzunik eman gabe. Orduan galdetu zidan: "Zer esan dute besteek?". Ez zutela ezer esan erantzun nion, eta berak orduan: "Kementsuak ziren!". Ni ez nintzen tiro egitera ausartu. Guevara handi ikusi nuen, oso handi, itzela. Begiak distiratsu zituen.[115] Gainera zetorrela sentitzen nuen, eta tinko begiratu zidanean, zorabio bat eman zidan. Uste nuen mugimendu azkar batekin Guevarak arma kendu ahal izango zidala. "Zaude lasai –esan zidan– eta apuntatu ondo! Gizon bat hiltzera zoaz!" Orduan urrats bat atzera egin nuen, atearen parera, begiak itxi eta lehen tiro-segida bota nuen. Guevara, hankak hautsita, lurrera erorita bihurrikatuz, odol asko galtzen hasi zen. Nik adorea berreskuratu eta bigarren tiro-segida bota nuen, eta besoan, sorbaldan eta bihotzean harrapatu nuen. Jadanik hilda zegoen.”[116]
Bitxia bada ere, sendagile kubatarrak izango ziren 2007an Terani bista itzuliko ziotenak, Evo Moralesen Boliviako gobernuarekiko elkartasun kanpainetako baten. Albistea Granma egunkari ofizialak eman zuen, Guevararen heriotzaren urteurrenean: "Mario Teran bere krimenarekin amets bat eta ideia bat suntsitzen saiatu zen. Chek beste borroka bat irabazi du... Eta kanpainan jarraitzen du". Teranen semeak Santa Cruz de la Sierra hiriko egunkariari mediku kubatarrei egindako lanagatik eskerrak emateko ohar bat argitaratzeko eskatu zion.[117]
Gorpua
aldatu1967ko urriaren 9ko arratsaldean, Guevararen gorpua helikopteroz eraman zuten Vallegrande aldera, eta Nuestro Señor de Malta ospitaleko garbitegian jarri zuten. Egun osoan eta hurrengo egunean egon zen ikusgai, deskonposizioa ekiditeko formaldehido kantitate handia sartuz.[118]
Ehunka pertsona (soldaduak, herritarrak, kuriosoak eta kazetariak) hurbildu ziren gorpua ikustera. Momentu horietako argazki ugari daude, eta Guevara begiak irekita agertzen da. Ospitaleko mojek eta herriko emakumeek ile-sortak moztu zizkioten talisman bezala gordetzeko.[2] Soldaduek eta funtzionarioek Guevarak hildakoan zeramatzan gauzak gorde zituzten. Dagoeneko erabakia zegoen gorpua desagertu egingo zutela, gainontzeko gerrillariekin egin zuten bezala. Urriaren 10aren gauean gorpuari eskuak moztu zizkioten, heriotzaren frogatzat gordetzeko.
Gorpuaren bilaketa eta aurkipena
aldatuHeriotzaren urtetik aurrera, Kubako gobernuak Guevararen eta haren laguntzaileen aztarnak aurkitzera zuzendutako ikerketa hasi zuen, emaitzarik lortu gabe. 1995. urtean Kubako Medikuntza Juridikoaren Institutuko zuzendaria zen Jorge González Pérez doktoreak Boliviara bidaiatu zuen, 1997an topatuko ziren gorpuzkien bilaketa prozesua hastera.[119]
1997ko ekainaren 28an, Mario Vargas Salinas jeneral erretiratuaren adierazpenei eta nazioarteko presioei esker, Boliviako gobernua ikerketak hasteko baimena ematera eraman zuten. Kubako zientzialari talde batek zazpi gorpu aurkitu zituen Valle Granden, hobi komun bakar batean ezkutuan lurperatuta, eta haien artean identifikatu zituzten, Argentinako Auzitegiko Antropologiako Taldearen laguntzarekin, Guevara eta beste sei gerrillari.[119]
1997ko uztailaren 12an, gorpuzkiak Kubara eraman zituzten, eta han jendetza batek jaso zituen, Santa Klarako "Ernesto Guevararen Memorialean" lurperatuak izateko. Gaur egun, bere espedizioan lagundu zioten gerrillari gehienen gorpuzkiak bertan daude.[119]
Ikerlarien ondorioak
aldatuIkerlariek uste dute Guevararen planak Bolivian iraultza sustatzeko, hainbat arrazoirengatik huts egin zutela, hala nola,
- Tokiko disidenteen laguntza eta lankidetza espero zuen, baina ez zioten eman. Ez eta Mario Monjeren gidaritzapean zegoen Boliviako Alderdi Komunistak, Moskura begira zegoelako Habanara baino. Hil ondoren harrapatutako Guevararen egunkari pertsonalean ageri da Boliviako Alderdi Komunistari buruz ere idatzi zuela, "mesfidati, desleial eta ergel" bezala definituz.[120]
- Gaizki prestatuta eta ekipatuta zeuden Boliviako militarrekin soilik borrokatuko zela uste zuen. Aurreikusi gabe zuen ordea Estatu Batuetako gobernuak CIAko Jarduera Berezien Dibisioko komandoetako talde bat eta beste eragile batzuk bidaliko zituela Boliviara, matxinadaren aurkako ahaleginean laguntzeko. Horrela, Boliviako Armada, AEBetako Indar Bereziek trebatu, aholkatu eta hornitu zuten. Tartean, La Esperanzako eremu txikian, oihaneko gerran zaildutako AEBetako Rangers eliteko batailoi bat ezarri zen, Guevararen gerrillarien kokapenetik gertu.[121]
- Bestalde, Habanarekin irrati bidezko harremanetan jarraitzea espero zuen, baina Kubak eskainitako uhin laburreko bi irrati igorleek akatsak zituzten, eta ondorioz gerrillariek ezin izan ziren komunikatu hornituak izateko, isolatuta geratuz.
- Horrez gain, Guevararen joeran ezaguna zen lehentasuna ematen ziola konfrontazioari, konprometitzeari baino. Jokamolde hori aurretik Kuban bere gerrillaren kanpainan azaleratutakoa zen. Eta matxino boliviarren buruzagiekin harreman arrakastatsuak garatzeko ezintasuna eragin zuen, Kongon bezala.[122] Kuban ere antzera suertatua zen, baina Fidel Castroren esku-hartzeek eta orientazioek kontrolpean mantendu zuten.[57]
Azken emaitza izan zen Guevarak ez zuela erakarri bertako biztanlerik bere milizian sartzeko, han igarotako hamaika hilabeteetan saiakera batzuk egin arren. Biztanle askok, ordea, nahiago izan zuten Boliviako agintariei eta militarrei gerrillarien eta inguruko mugimenduen berri eman. Boliviako proiektuaren amaiera aldera, bere egunkarian honela idatzi zuen "nekazariek ez digute inolako laguntzarik ematen, eta informatzaile bihurtzen ari dira".[123]
San Ernesto de La Higuera
aldatuGaur egun, La Higueran Guevararen irudia bertako biztanleek erreberentziaz gogoratzen jarraitzen dute, santutua izan zen heinean, Andeetako eskualde horretako kredoen zati izatera pasatuz "San Ernesto de La Higuera" izenarekin. Vallegrande probintziako Maltako Jauna ospitaleko aska, non Cheren gorpua ikusgai egon zen, gurtza toki bihurtu da beti lorez eta beste ofrenda batzuekin dagoela. Eta eskualdeko etxeetan Guevararen argazkiak ikus daitezke lore eta kandelekin, eskaera eta otoitzak eginez. [124]
La Higuera eta Vallegrande arteko 60 kilometroko bidea "Cheren Ibilbidea" bezala ezagutzen da, eta helmuga turistiko eta erromesaldi bihurtu da. Bolivian jazotako gertakari historikoek, urteen poderioz pertsonaia mitiko, eta mistikaz inguratutako baten tonua eman zioten. La Higuerako nekazariek gertaera miraritsuen lekuko direla adierazi izan dute, Cheren espirituaren esku utzi baitute beren burua. Bestalde, Félix Rodriguez Mendigutia, Guevara harrapatu zuen operazioaz arduratzen zen CIAko agentea, asma-erasoak jasaten hasi zen hura hil ondoren. Julia Constela kazetari argentinarrak honako hau esan zuen hildako gorpuari buruz: "Oharkabean zuen Kristoren irudiak, bere nahiak izan zitezkeenak gainditzen ditu".[125]
Ezkontzak eta seme-alabak
aldatuGuevara bi aldiz ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituen. Bere lehen emaztea Hilda Gadearekin 1955an ezkondu zen Mexikon.[126] Gadea Peruko ekonomialaria eta APRAko liderra zen. Guatemalan ezagutu ziren, eta 1956an Hilda Beatriz alaba izan zuten. 1959. urtean dibortziatu ziren. Kubako Iraultzaren ondoren, Hilda bertan kokatu zen, goi mailako karguak betez, eta senar ohiari buruzko liburu bat idatzi zuen Che Guevara: urte erabakigarriak izenburuarekin (Mexiko: Aguilar Editorea, 1972).
Bere bigarren ezkontza Aleida March Torresekin izan zen, 1959ko ekainaren 9an Habanan. March Las Villas probintziako Uztailaren 26ko Mugimenduko militante kubatarra zen. Santa Klara batailaren aurretik, 1958an Batistaren erregimenaren aurka bere azken erasoaldia garatzen ari zirela ezagutu zuen Guevarak. Elkarrekin lau seme-alaba izan zituzten: Aleida 1960an, Camilo 1962an, Celia 1963an eta Ernesto 1965ean. Aleida March, Habanan partekatu zuten etxean kokatuta dagoen Che Guevara Ikasketa Zentroaren presidentea da.
Jorge Castañeda irakaslearen arabera, beste seme bat ere izan zuen 1964an Lidia Rosa Lopezekin, ezkontzatik kanpoko harreman baten ondorioz. Aitortu ez zuen arren, Guevarak aukeratu omen zuen Omar Pérez izena.[57]
Pentsamendua
aldatuGuevarak «guevarismo» bezala ezagutzen diren hainbat ideia eta kontzeptu garatu zituen. Bere pentsamenduak anti-inperialismoa, marxismoa eta komunismoa oinarrizko elementutzat hartu zituen, baina iraultza nola gauzatu eta gizarte sozialista bat sortzeko hausnarketak eginaz, berezko nortasuna eman arte.
Guevarak berebiziko garrantzia eman zion borroka armatuari. Bere esperientziatik abiatuta, gerrillari buruzko teoria oso bat garatu zuen. Beretzat, herrialde batean iraultza baterako "baldintza objektiboak" zeudenean, gerrillari "foku" txiki batek "baldintza subjektiboak" sor zitzakeen, eta herritarren altxamendu orokor bat eragin. Postulatu hauek Régis Debray filosofoak hartu eta interpretatu zituen, fokismoa sortuz, Guevarari oker egozten zaiona.[127]
Guevararentzat lotura estua zegoen gerrillaren, nekazarien eta nekazaritzaren erreformaren artean. Jarrera honek sozialismo europar edo sobietarretik ezberdindu zuen bere pentsamendua, langile klase industrialaren garrantziarekin lotuagoa zegoena, eta ideia maoistetara hurbildu zuen. "Gerrillen gerra" liburua Kubako gerrillan erabilitako taktikak eta estrategiak azaltzen dituen eskuliburua da.[128]
Etika indibidualari funtsezko rola ematen zion, bai iraultzaren garaian gerrillariena, bai gizarte sozialistako herritarrena. Alderdi hori "gizon berri sozialista" kontzeptuaren pean garatu zuen, eta gizabanako hori elkartasunera eta guztion onurara bultzatzen duen etika pertsonal batek mugiarazten zuela ikusten zuen, horretarako pizgarri materialik behar izan gabe. Ildo horretan, Guevarak funtsezko balioa ematen zion borondatezko lanari, "Gizon berria" prestatzeko funtsezko jardueratzat jotzen baitzuen.[128]
Atxikimenduak
aldatuSektore zabalak, munduko herrialde desberdinetan, Che Guevararen ekintzekin, nortasunarekin eta idealekin atxikimendua adierazi dute.
Ideologia eta ezaugarri ezberdineko pertsona ezagunek Guevararen aldeko jarrera adierazi dute, hala nola Jean Paul Sartre, Juan Domingo Perón, Diego Maradona eta Thierry Henry futbolariak, Mike Tyson boxeolaria,[129] Leung Kwok-hung Txinako lider disidentea, Carlos Santana musikaria, Pierre Richard aktorea, Gabriel Garcia Marquez idazlea, Shamil Basquez Txetxeniako liderra, Rage Against the Machine musika taldea eta Edén Pastora sandinista, besteak beste.
2006an, Evo Morales Boliviako presidente hautatu berriak,[130] Guevararen erretratu erraldoi bat presidentearen jauregian jartzea agindu zuen.[131] 2007an, Argentinako publikoak Che Guevara aukeratu zuen historiako bost argentinar garrantzitsuenetako bat izateko, Juan Manuel Fangio, José de San Martín, René Favaloro eta Alberto Olmedorekin batera, Gene argentinoa telebista saioan.[132]
Kritikak
aldatuGuevararen ekintzen eta figuraren aurka doazen sektoreak ere badaude, batez ere erbesteko talde kubatarren komunitatean. Berari egotzitako ekintza gaitzesgarrien artean ehunka aurkariren fusilamenduak daude, batez ere La Cabaña gotorlekuko agintea zuenean.[133] Leporatzen diote, baita, gerrillak kontrolatutako eskualdeetako nekazarien hainbat erailketa.[134]
Horrez gain, Guevarak Kubako auzolandegi sistema sortu zuela adierazi dute, lehenengoa Guanahacabibesen ezarri zuenean, "etika iraultzailearen" aurkako urraketen erruduntzat jotzen ziren estatu enpresetako zuzendariak berriz hezteko.[135] Jorge Castañedak bere biografian adierazi duenez, Kubatik atera ostean, "eremu horiek disidenteak, homosexualak eta, Guevara hil eta bi hamarkada geroago, hiesa zuten gaixoak bidaltzeko erabili ziren".[136]
Guevararen aurka daudenek, bere ideia komunista totalitarioak ere azpimarratzen dituzte. Eta baita Kuba komunismoari atxikitzeko eta, Gerra Hotzean, Sobietar Batasunak gidatutako bloke komunistan sartzeko izan zuen eragina ere.
2005ean, Carlos Santana gitarra joleak Che Guevararen kamiseta bat Oscar zeremoniara eraman ondoren, Paquito d'Rivera kubatarrak eskutitz ireki bat idatzi zuen Santana zentsuratzeko, "La Cabañako harakina"ren alde egiteagatik. Bere gutunean, Guevara La Cabañako buru izan zen garaiari buruz hitz egiten du, "epaiketa iraultzaileak" eta kondenatutako disidenteen exekuzioa gainbegiratuz, horien artean, bere lehengusu propioa, kristau izaeragatik La Cabañan espetxeratua izan zena. Eta kristau sinesmenak izateagatik hainbat pertsonen exekuzioaren lekuko izan zela baieztatzen duena.[137]
Guevararen kontrakoek diote halaber, bere atxikitzaileek propaganda handia egin dutela gerlari bikain bezala aurkezteko, baina benetan estratega pobre bat izan zela. Funtsean, emaitzak kontuan hartuta, Kubako ekonomiaren zuzendaritzan porrot egin zuela diote, azukre ekoizpenaren ia kolapsoa, industrializazioaren porrota eta errazionamenduaren ezarpena kontuan hartuz. Hau guztia, diote, Batistaren diktaduraren aurretik latinoamerikar nazio arrakastatsuenetako bat izan zenean.[138][139]
Paul Berman kazetari estatubatuarrak Motozikletaren egunkariak filma kritikatu zuen, "Che Guevararen gurtza moderno" honek Kuban gertatzen ari den "gatazka sozial izugarria" iluntzen zuelakoan.[140] Artikuluan disidenteen espetxeratzea aipatzen da, Raul Rivero poeta eta kazetaria kasu. Azkenean, Kubako Demokraziaren Aldeko Nazioarteko Batzordeak zuzendutako elkartasun kanpaina bati esker, nazioarteko presioaren ondorioz askatua izan zen,[141] bloke sobietarreko disidente ohien eta beste pertsona ospetsu batzuen babesa izan zuelako, hala nola Václav Havel, Lech Walesa, Arpád Göncz edo Elena Bonner.[140]
Guevararen figura, sektore erradikalek ere kritikatu izan dute, batez ere anarkistek eta libertario zibilek. Pertsona autoritariotzat jo dute, Estatu-erregimen estalinista eta burokratikoa sortzea helburu zuena.[142]
Ondarea
aldatuGuevara lan artistiko ugariren gaia izan da Argentinan, Kuban, eta bai munduko gainerako herrialdeetan. Inolako zalantzarik gabe, ezagunena Carlos Pueblak egindako "Beti arte komandante" abestia da, Latinoamerikako abesti klasiko bihurtu dena.
Jaso zituen sariak
aldatu- Errepublikaren Ordena, Egipto, 1959.
- Honoris Causa doktoregoa Pedagogian, Las Villaseko Unibertsitate Zentrala, 1959.
- Lehoi Zuriaren ordena lehen klasean, Txekoslovakian, 1960, "Bi herrialdeen arteko adiskidetasun harremanak sustatzeko egindako lankidetzagatik".
- Hegoaldeko Gurutzeko Agindu Nazionaleko Gurutze Nagusia, Brasil, 1961, "Zure Bikaintasunari, Kubako Gobernuari eta Kubako herriari gure esker ona, gure errespetua adierazteko".
- Irailaren Leheneko Iraultza Handiaren Agindua, Libia, 1990.
- Rosarioko hil ondorengo hiritar ospetsua, 2002
- Medikuntza Zientzietan Honoris Causa Doktoregoa, Medikuntza Zientzien Goi Mailako Institutua, 2003.
- Augusto César Sandinoren Ordena San Jacintoko batailan, Nikaraguako kondekorazio gorena, 2008an.
Zinema
aldatuHainbat film eskaini zaizkio Che Guevarari osorik edo partzialki, horien artean Walter Sallesen Motozikletako egunkariak (2004), Alan Parkerren Evita (1996) eta Steven Soderbergh zuzendariaren Argentinarra eta Gerrilla.
Urtea | Pelikula | Zuzendaria | Protagonista |
1968 | Che Guevara | Paolo Heusch | Paco Rabal |
1969 | Che! | Richard Fleischer | Omar Sharif |
1997 | Che | Aníbal Di Salvo | Miguel Ruiz Díaz |
2004 | Motozikletako egunkariak | Walter Salles | Gael García Bernal |
2005 | Che Guevara | Josh Evans | Eduardo Noriega |
2008 | Che: argentinarra | Steven Soderbergh | Benicio del Toro |
2008 | Che: Gerrilla | Steven Soderbergh | Benicio del Toro |
Musika
aldatuEhunka abesti eta musika lan inspiratu dira Che Guevaran, erritmo, estilo eta hizkuntza ezberdinetan. Honakoak daude ospetsuenen artean:
- ¡¡Ez adiorik, komandante, Carlos Puebla. (Abestirik ospetsuena, 200 bertsiotik gora egin dira)
- Soldadutxo boliviarra, Nicolas Guillén, Paco Ibáñezen musikarekin
- Cheri eskutitza, Inti-Illimani
- Poeta zu bazara, Pablo Milanés
- Herriak maite zaitu, La Mona Jiménez
- Stagioni, Francesco Guccini
- Izarreko gizona, La Renga, bere izen bereko diskoan
- Agertutakoa, Victor Jara
- Cheren zangomakurra, Víctor Jara
- Gizon berriaren abestia, Daniel Viglietti
- Besterik ez, Atahualpa Yupanqui
- Baratzea bihotz bat erditzen ari da (1968), Fusila fusilaren aurka (1977), Gizona (1987), Ardi beltza (1987), Amerika, Ernestoz hitz egiten dizut (1997), Erabakimenaren doinua (2009), Silvio Rodriguez
- Aita, kontatu berriro, Ismael Serrano
- Garaipena lortu arte, beti, La 25
- Gutxi zirelako, Tabaré Etcheverry
Gainera, badira zenbait tributu album, hala nola 1997ko Che bizi da!, hainbat artistek interpretatua.
Olerkiak
aldatuAipagarrienen artean daude:
- Tristura heroi baten heriotzan, Pablo Neruda txiletarra (1969)
- Nik anaia bat izan nuen, Julio Cortázar argentinarra (1967)
- Ametsaren arrasean, Mario Benedetti uruguaitarra (1967)
- Che Guevara, Nicolás Guillén kubatarra (1958)
- Cheri elegia, Joan Brossa kataluniarra (1978)
Eleberria
aldatu“Heriotzak aurkitzen zaituen lekuan” (Fernando Otero, 2012), Sevillako Ateneo Gazteen Saria irabazi zuen Guevararen hilketaren inguruko eleberria.
Berak idatzitako lanak
aldatuErnesto Guevarak idatzitako liburuak, koadernoak eta artikuluak
- Filosofia hiztegia (1946-1957), partzialki argitaratua.
- Literatur aurkibidea (1946-1957), argitaratu gabea.
- Estualdia (1951), Página/12k argitaratutako ipuina, 1992.
- Machu Picchu: harrizko enigma Amerikan, 1953
- Bidaia-oharrak (motozikleta egunkariak), bidaiako oharren koadernoan idatzita.
- Hemen doa Ameriketako soldadu bat, bere familiari bidalitako eskutitzak, aitak bilduta.
- Gerrillen gerra, 1960.
- Kubako gerra iraultzailearen pasarteak, 1963.
- Ekonomia politikoari buruzko ohar kritikoak, La Habana, 2006.
- Inon egon ez ginen urtea, 1965. Chek idatzia Kongoko gerrillan parte hartzen zuen bitartean.
- Zalantza, Kongon idatzitako ipuin laburra.
- Harria, ipuin laburra, beharbada ama hil zen garaian idatzia.
- Cheren egunkaria Bolivian, 1968 (Buenos Airesen argitaratua, Legasa, 1994).
- Idazkiak eta hitzaldiak, bederatzi liburukitan. Giza Zientziak Ed., La Habana, 1977 eta 1985.
- Lan osoak, 1997.
- Gerra iraultzailearen pasarteak: Kongo, 1999an argitaratua.
- Guevarak Armando Hart Dávalosi idatzitako eskutitz ezezaguna, Contracorriente aldizkari kubatarrak argitaratua, 1997.
- "Berriro" (Latinoamerikan barrena egindako bigarren bidaiako egunkari ezezaguna 1953-1956), 2000an argitaratua,
- Borrokalari baten egunkaria (Anderson, 724), argitaragabea.
- Poema, Ernesto Guevarak bere emazte Aleida Marchi utzitakoa. Bera hiltzen denean bakarrik izango dela publikoa adierazia du.
Bestalde, Ernesto Guevararen idatzi, olerki eta material argitaragabe ugari dago, gehiena bere alargun Aleida Marchen eskuetan, Che Guevara Ikasketa Zentroko lehendakaria dena. Aldian-aldian eta modu egokian, Marchek dokumentu horietako batzuk askatu eta argitaratu ditu, 1999an Kongoko Egunkaria-rekin egin zuen bezala. Azken argitalpena 2012an Guevarak bere gaztaroaren eta Boliviako egonaldiaren artean idatzitako testuen bilduma bat izan zen, Ohar filosofikoak izenburupean.
Media: hitzaldiak eta elkarrizketak
aldatuBideoak
aldatu- NBE Nazio Batuen Batzar Nagusiko hitzaldian, 1964ko abenduaren 11n (6:21), NBEk kargatutako jabari publikoko irudiak, bideoklipa.
- Nazioaren aurrean telebistako programan elkarrizketatu zuten 1964ko abenduaren 13an (29:11), CBS, bideoklipa.
- 1964an Irlandako Dublinera egin zuen bisitaldiko elkarrizketa (2:53), ingelesezko itzulpena, RTÉ Libraries eta Archives, bideoklipa.
- Poema bat errezitatzen (0:58), ingelesezko azpitituluak, El Che: mito bat ikertzen - Kultur Bideoa 2001, bideoklipa.
- Fidel Castrori atxikimendua erakusten (0:22), ingelesezko azpitituluak, El Che: mito bat ikertzen - Kultur Bideoa 2001, bideoklipa.
- Lanari buruz hitz egiten (0:28), ingelesezko azpitituluak, El Che: mito bat ikertzen - Kultur Bideoa 2001, bideoklipa.
- Txerrien badiari buruz (0:17), ingelesezko azpitituluak, El Che: mito bat ikertzen - Kultur Bideoa 2001, bideoklipa.
- Inperialismoaren aurka hizketan, (1:20), ingelesezko azpitituluak, El Che: mito bat ikertzen - Kultur Bideo 2001, bideoklipa.
- Parisen Jean Dumurek elkarrizketatua 1964an, frantsesez hitz egiten, (4:47), ingelesezko azpitituluak, bideoklipa.
Audioa
aldatu- ABCren Gaiak eta Erantzunak programan elkarrizketatu zuen Lisa Howardek 1964ko martxoan (22:27), ingelesezko itzulpena, audioa.
Museoak
aldatu- Che Guevararen Museo-Etxea, Alta Gracia, Córdoba, Argentina
- Conjunto Escultórico Memorial Comandante Ernesto Che Guevara, Santa Clara, Cuba
- Cheren ibilbidea, Boliviako gerrillaren memoriaren zirkuitua, Iupaguazuko kapitaintzako guaraniek sortua, Favio Giorgioren diseinatutik. Zirkuituan hiru museo antolatu dira: Lagunillas, La Higuera eta Vallegranden.
- Kanpamentu-Museoa. Cheren komandantzia Escambrayn, Caballete de Casasen.
- "La Pastera Museoa" Ernesto Guevara gazteak eta Alberto Granadok San Martin de los Andesen ostatu hartuko zuten etxea.
Genealogia
aldatuOharrak
aldatu- ↑ Ikus Che Guevararen jaiotza agiria.
- ↑ Jaiotza-agirian 1928ko ekainaren 14an zehazten da Che Guevararen jaiotza eguna, baina hainbat iturrik diote data hori faltsua dela. - Anderson, Jon Lee (1997): Che Guevara: una vida revolucionaria (17. orr.). Bartzelona: Anagrama, 1997. Biografo honek aldarrikatzen du Che Guevara 1928ko maiatzaren 14an jaio zela. - Peker, Luciana (2005): «La entrañable fortaleza» izeneko artikulua idatzi zuen 2005ean Las 12 gehigarrian. Elkarrizketa horretan, Julia Constenlak ―kazetaria eta Che Guevararen amaren lagun mina― dio Celia de la Sernak aitortu ziola ezkontzean haurdun zegoela, eta bere semearen benetako jaiotza 1928ko maiatzaren 14an izan zela. Beraz, jaiotza-agirian data aldatu zen eskandalua ekiditeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Casey, Michael. (2009). Che's Afterlife: The Legacy of an Image. Vintage ISBN 0-307-27930-8..
- ↑ a b c d e f g h i j (Ingelesez) Anderson, Jon Lee. (1997). Che Guevara : a revolutionary life. New York: Grove Pr, p. 669 or. ISBN 0-8021-1600-0..
- ↑ (Ingelesez) Beaubien, Jason. (2009). Cuba Marks 50 Years Since 'Triumphant Revolution'. NPR: All Things Considered, Audio Report.
- ↑ a b c (Ingelesez) Taibo II, Paco Ignacio. (1999). Guevara, Also Known as Che. St Martin's Griffin, p. 55 or. ISBN 0-312-20652-6..
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) Kellner, Douglas. (1989). Ernesto "Che" Guevara (World Leaders Past & Present). Chelsea House Publishers (Library Binding edition), p. 97 or. ISBN 1-55546-835-7..
- ↑ (Ingelesez) Ryan, Henry Butterfield. (1998.). The Fall of Che Guevara: A Story of Soldiers, Spies, and Diplomats. New York: Oxford University Press ISBN 0-19-511879-0..
- ↑ a b (Ingelesez) Dorfman, Ariel. (1999). Time 100: Che Guevara. Time magazine.
- ↑ (Ingelesez) Maryland Institute of Art. BBC News.
- ↑ a b c d e f g h i j (Ingelesez) Anderson, Jon Lee. (1997). Che Guevara : a revolutionary life (1st ed.). New York: Grove Pr, pp. 37-38 or. ISBN 0-8021-1600-0..
- ↑ a b c (Ingelesez) Guevara Lynch, Ernesto. (2007). The Young Che: Memories of Che Guevara by His Father. Vintage Books, p. 26 or. ISBN 0307390446..
- ↑ (Gaztelaniaz) Los Guevara y los De La Serna del Che Guevara. http://www.euskalnet.net/laviana/gen_bascas/guevaraelche.html.
- ↑ (Ingelesez) Lavretsky, Iosif. (1976). Ernesto Che Guevara. . translated by A. B. Eklof. Moscow: Progress, p. 5 or. ISBN ASIN B000B9V7AW. OCLC 22746662..
- ↑ (Gaztelaniaz) Castejón, Antonio. «Los Guevara y los De La Serna del Che Guevara». Euskalnet.
- ↑ (Gaztelaniaz) Guevara Lynch, Ernesto. (1988). Mi hijo el "Che". La Habana: Ed. Arte y Literatura, p. 123 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Jouffe, André. (2006). «La compleja relación entre Ernesto Guevara Lynch y Celia de la Serna, los padres del Che». El Periodista, año 4, n.º 100.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gálvez, William. (2005). «Ernesto "Che" Guevara. Primeros años». Web La Jiribilla.
- ↑ (Gaztelaniaz) Biografía del Che Guevara. Universidad Complutense de Madrid.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lavretsky, I. (1969). «El camino hacia el Granma. Entrevista al padre del Che, revela orígenes de la revolución». El Nuevo Cojo Ilustrado.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un museo del Che Guevara en Misiones. Che Guevara porá». Diario Página/12, Buenos Aires.
- ↑ (Ingelesez) Argentina: Che's Red Mother. Time Magazine.
- ↑ a b (Ingelesez) Sandison, David. (1996). The Life & Times of Che Guevara. Paragon, p. 28 or. ISBN 0-7525-1776-7..
- ↑ a b c d (Ingelesez) Kellner, Douglas. (1989). Ernesto "Che" Guevara (World Leaders Past & Present). Chelsea House Publishers (Library Binding edition), p. 60 or. ISBN 1-55546-835-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Discurso sobre "Reforma universitaria y revolución". Web Filosofía, Cuba.
- ↑ (Gaztelaniaz) Peguero, Sorayda. (2017). «El Che Guevara en palabras de su mejor amiga». El Espectador. Bogotá, Colombia.
- ↑ (Ingelesez) Cain, Growden, Nick, Greg. "Chapter 21: Ten Peculiar Facts about Rugby" in Rugby Union for Dummies (2nd Edition). John Wiley and Sons, p. 293 or. ISBN 978-0-470-03537-5..
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac (Ingelesez) Anderson, Jon. (2010). Che Guevara: A Revolutionary Life. New York, New York: Grove/Atlantic, Inc, p. 733 or. ISBN 978-0-802-19725-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) El rugby en Buenos Aires, Che Rugby,. Centro de Estudios en Historia del Rugby.
- ↑ (Ingelesez) Hart, Joseph. (2004). Che: The Life, Death, and Afterlife of a Revolutionary.. New York: Thunder's Mouth Press, p. 98 or. ISBN 1-56025-519-6..
- ↑ (Ingelesez) Haney, Rich. (2005). Celia Sánchez: The Legend of Cuba's Revolutionary Heart. New York: Algora Pub, p. 164 or. ISBN 0-87586-395-7..
- ↑ (Ingelesez) Sandison, David. (1996). The Life & Times of Che Guevara. Paragon, p. 10 or. ISBN 0-7525-1776-7..
- ↑ (Ingelesez) Michael, Michael. (1997). Che Guevara and the FBI: The U.S. Political Police Dossier on the Latin American Revolutionary. Ocean Press ISBN 1-875284-76-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) El doctor Hugo Pesce. Hojas sueltas.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gamarra Galindo, Marco. (2011). El antiguo Hospital Portada de Guía y leprosorio de Lima. La Biblioteca Marquense.
- ↑ (Ingelesez) Guevara, Ernesto (Che). (2004). Paperback Best Sellers: The Motorcicle diaries. The New York Timesː https://www.nytimes.com/2004/11/07/books/arts/paperback-best-sellers-november-7-2004.html, p. 91 or..
- ↑ (Ingelesez) Galloway, George. (2006). A Very Modern Icon. New Statesman.
- ↑ (Ingelesez) Chardy, Alfonso. (2008). Che Guevara spent time in Miami. The Miami Herald.
- ↑ (Ingelesez) Ferrer, Carlos. (2006). Becoming Che: Guevara's Second and Final Trip through Latin America. Marea Editorial ISBN 987-1307-07-1..
- ↑ (Ingelesez) Guevara, Che. (1960). On Revolutionary Medicineː Speech to the Cuban Militia. Che Guevara Internet Archive (marxists.org).
- ↑ a b c (Ingelesez) Ramonet, Ignacio. (2007). Fidel Castro: My Life. London: Penguin Books, pp. 439–442 or. ISBN 978-0-14-102626-8..
- ↑ (Ingelesez) Mejías, Marco Vinicio. (2007). "Poetry of Che is presented with great success in Guatemala".. Cuba Headlines.
- ↑ a b c d e f g h i (Ingelesez) Kellner, Douglas. (1989). Ernesto "Che" Guevara (World Leaders Past & Present). Chelsea House Publishers (Library Binding edition), p. 87 or. ISBN 1-55546-835-7..
- ↑ (Ingelesez) Smitha, Frank E.. (1998). Che Guevara 1960–67. http://www.fsmitha.com/h2/ch24x.html.
- ↑ (Ingelesez) Sinclair, Andrew. (1970). Che Guevara. The Viking Press, p. 12 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Manzanos, Rosario. (2012). "Documental sobre el Che Guevara, doctor en México". Proceso.
- ↑ (Gaztelaniaz) "BIOGRAFIA DE ERNESTO CHE GUEVARA Fundación Che Guevara, FUNCHE" (PDF). educarchile.cl.
- ↑ (Gaztelaniaz) "FIDEL Y HANK: PASAJES DE LA REVOLUCIÓN". lagacetametropolitana.com.
- ↑ (Ingelesez) Gadea, Gjelten, Hilda, Tom. (2008). Rebel Wife, A Review of My Life With Che: The Making of a Revolutionary. The Washington Post.
- ↑ (Ingelesez) Reid-Henry, Simon. (2009). Fidel and Che: A Revolutionary Friendship by audio slideshow. The Guardian.
- ↑ (Ingelesez) Gadea, Hilda. (2005). "'My Life With Che'. Associated Press.
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez-Stable, Marifeli. (2002). «La transición pacífica que no tuvo lugar (1954-1956)»,. Revista Encuentro 24.
- ↑ (Gaztelaniaz) Guevara Lynch, Ernesto. (2000). Mi hijo el Che. Carta a los padres desde la Sierra Maestra, 1956.. Plaza Janes. Centro de Estudios Che Guevara.
- ↑ (Ingelesez) Sandison, David. (1996). The Life & Times of Che Guevara. Paragon, p. 32 or. ISBN 0-7525-1776-7..
- ↑ (Ingelesez) DePalma, Anthony. (2006). The man who invented Fidel Castro: Cuba. Herbert L. Matthews of The New York Times (1st ed.). New York: Public Affairs, pp. 110-11 or. ISBN 1-58648-332-3..
- ↑ (Ingelesez) Latin lessons: What can we Learn from the World's most Ambitious Literacy Campaign?. The Independent.
- ↑ (Gaztelaniaz) Acevedo, Enrique. (2001). Descamisados. Editorial Ciencias Sociales, La Habana Cuba, p. 16 or..
- ↑ (Ingelesez) Cuba: Castro's Brain. Time Magazine.
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) Castañeda Gutman, Jorge. (1997). Compañero: vida y muerte del Che Guevara. , pp. 107–112, 131–132. or..
- ↑ (Ingelesez) Luther, Eric. (2001). Che Guevara (Critical Lives). Penguin Group (USA), pp. 97–99 or. ISBN 0-02-864199-X..
- ↑ a b (Ingelesez) Sandison, David. (1996). The Life & Times of Che Guevara. Paragon, p. 39 or. ISBN 0-7525-1776-7..
- ↑ (Ingelesez) Valdes, Rosa Tania. (2007). Cuba Remembers Che Guevara 40 Years after his Fall. Reuters.
- ↑ (Ingelesez) Landau, Saul. (1997). Poster Boy of The Revolution. The Washington Post, p. X01 or..
- ↑ (Ingelesez) Moore, Don. (1993). "Revolution! Clandestine Radio and the Rise of Fidel Castro". Monitoring Times.
- ↑ (Gaztelaniaz) Guevara, Ernesto. (1964). Una reunión decisiva, en Pasajes de la Guerra Revolucionaria. WayBakMachine.
- ↑ (Gaztelaniaz) Glasman, Gabriel. (2008). «Carta de Camilo Cienfuegos al Che Guevara del 24 de abril de 1958». Breve historia del Che Guevara. Madrid: Nowtilus, p. 191 or. ISBN 978-84-9763-521-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cupull, González, Adys, Froilán. (1992). Testimonio de Zoila Rodríguez García, novia de Ernesto Guevara en Sierra Maestra; incluido en el libro Che entre nosotros. Prensa Latina en Sancti Spíritus, Cuba.
- ↑ (Ingelesez) Bockman, Larry. (1984). The Spirit Of Moncada. https://en.wikipedia.org/wiki/Battle_of_Las_Mercedes.
- ↑ (Gaztelaniaz) Monteagudo, Katia. (2007). Caballete de Casas, la escuela de la guerrilla: mirada al campamento del Che en el Escambray. Revista Bohemia Digital.
- ↑ (Ingelesez) Dorschner, Fabricio, John, Roberto. (1980). The Winds of December: The Cuban Revolution of 1958. New York: Coward, McCann & Geoghegen ISBN 0-698-10993-7..
- ↑ (Ingelesez) Taibo, Paco Ignacio:. (1999). Guevara also known as Che. St. Martin Press.
- ↑ (Ingelesez) Fontova, Humberto. (2005). Fidel: Hollywood's Favorite Tyrant. Regnery Publishing, Inc, p. 70 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Casillas Lumpuy, Joaquín. (2004). Galería de asesinos de Batista. Librínsula, Cuba, Año 1, Nro.20.
- ↑ (Ingelesez) Skidmore, Smith, Thomas E, Peter H. (2008). Modern Latin America. Oxford University Press. , p. 273 or. ISBN 0-19-505533-0..
- ↑ (Ingelesez) Gómez Treto, Raúl. (1991). "Thirty Years of Cuban Revolutionary Penal Law". Latin American Perspectives 18(2). Cuban Views on the Revolution, pp. 114–125 or..
- ↑ (Ingelesez) Gómez Treto, Raúl. (1991). "Thirty Years of Cuban Revolutionary Penal Law". Latin American Perspectives 18(2), Cuban Views on the Revolution., pp. 115-116 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Guevara, Ernesto. (1959). ¿Qué es un guerrillero?. Revista Revolución.
- ↑ (Gaztelaniaz) García Lupo, Rogelio. (2001). El oficio secreto del Che Guevara. Clarín.
- ↑ (Gaztelaniaz) Soroa, Raúl. (2006). La resistencia armada contra el totalitarismo (I). Cuba verdad..
- ↑ (Ingelesez) Notes for the Study of the Ideology of the Cuban Revolution by Che Guevara. Verde Olivo.
- ↑ (Ingelesez) Guevara, Che. (2010). Man and Socialism in Cuba. Wayback Machine.
- ↑ (Ingelesez) Guevara, Ernesto. (2009). Che: The Diaries of Ernesto Che Guevara. Ocean Press, p. 169 or. ISBN 1-920888-93-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Vidalles, Edmundo G. (2006). La mayoría de la comunidad cubana de Florida ha sido fuertemente republicana desde que el presidente John Kennedy negó el apoyo aéreo a las fuerzas exiliadas cubanas durante la invasión a Bahía de Cochinos en 1962. Demócratas tratan de atraer voto hispano en la Florida .Los Tiempos. Los mil días de Kennedy. Vida Universitaria, UNAM, p. 8 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Kellner, Douglas. (1989). Ernesto "Che" Guevara (World Leaders Past & Present). Chelsea House Publishers (Library Binding edition), p. 60 or. ISBN 1-55546-835-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Hobsbawm, Eric. (1995). Historia del siglo XX. Barcelona: Crítica, p. 234 or. ISBN 84-7423-712-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) García Lupo, Rogelio. (1998). «El encuentro secreto de Perón y el Che. El tercer hombre en las sombras». Diario Clarín, Buenos Aires.
- ↑ (Gaztelaniaz) Descubren en Salta la tumba de un lugarteniente del Che Guevara. Clarín.
- ↑ (Gaztelaniaz) Senén González, Santiago. (2004). «Hace 40 años: el fracaso del Operativo Retorno». Diario La Prensa, Buenos Aires.
- ↑ (Gaztelaniaz) Monteagudo, Luciano. (2001). ¿Quién traicionó al Che Guevara?. Sacrificio, p. 12 or..
- ↑ (Ingelesez) "Colonialism is Doomed". Speech to the 19th General Assembly of the United Nations in New York City by Cuban representative Che Guevara.
- ↑ (Ingelesez) Bonachea, Valdés, Rolando E, Nelson P. (1969). Guevara, Ernesto "Che". Che: Selected Works of Ernesto Guevara, Cambridge, Massachusetts: MIT Press ISBN 0-262-52016-8..
- ↑ (Ingelesez) Guevara, Che. (2018). "Che Guevara At the Afro-Asian Conference in Algeria". marxists.org, pp. 352-59 or..
- ↑ (Ingelesez) Ben Bella, Ahmed. (1997). "Che as I knew him". Le Monde diplomatique.
- ↑ (Ingelesez) Doyle, Mark. (2005). DR Congo's Rebel-Turned-Brain Surgeon. BBC World Affairs.
- ↑ (Frantsesez) Chavanieux, Jean-Luc. (1999). «Le Che au Congo en 1965». Sitio web Rwanda.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuba lanza nuevo diario del Che en el Congo». Reuters. Wayback Machine..
- ↑ (Gaztelaniaz) Posse, Abel. (2006). Los cuadernos de Praga. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Borrego, Orlando. (2001). Che, el camino del fuego. .
- ↑ (Gaztelaniaz) O´Donnell, Pacho. (2017). «Los dos encuentros del Che con Perón en Puerta de Hierro».. Página 12, p. 12 or..
- ↑ (Ingelesez) Mittleman, James H. (1981). Underdevelopment and the Transition to Socialism – Mozambique and Tanzania. New York: Academic Press, p, 38 or. ISBN 0-12-500660-8..
- ↑ a b (Ingelesez) Jacobson, Colón, Sid, Ernie. (2009). Che: A Graphic Biography. Hill and Wang, p. 98 or..
- ↑ (Ingelesez) Members of Che Guevara's Guerrilla Movement in Bolivia. Latin American Studies Organization. http://www.latinamericanstudies.org/che/bolivia-guerrillas.htm.
- ↑ (Ingelesez) Selvage,, Major Donald R.. (1985). Che Guevara in Bolivia. USMC. Globalsecurity.org.
- ↑ (Gaztelaniaz) Guevara, Ernesto Che. (1967). «Mensaje a los pueblos del mundo». Tricontinental, La Habana, Wayback Machine.
- ↑ (Ingelesez) Rodriguez, Weisman, Félix I., John. (1989). Shadow Warrior/the CIA Hero of a Hundred Unknown Battles. New York: Simon & Schuster ISBN 0-671-66721-1..
- ↑ a b (Ingelesez) Smith, David. (2007). Barbie "Boasted of Hunting Down Che". The Observer.
- ↑ (Ingelesez) Richard Gott, Richard Gott. (2010). Green Beret Behind the Capture of Che Guevara. The Age.
- ↑ (Ingelesez) Rodriguez, Weisman, Félix I, John. (1989). Shadow Warrior/the CIA Hero of a Hundred Unknown Battles. New York: Simon & Schuster ISBN 0-671-66721-1...
- ↑ (Ingelesez) Guevara,, Ernesto. (2009). Che: The Diaries of Ernesto Che Guevara. Ocean Press ISBN 1-920888-93-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista a Harry Villegas (Pombo)». Revista Punto Final, n.º 585.
- ↑ (Ingelesez) Tamayo, Juan O.. (1997). The Man Who Buried Che. Miami Herald.
- ↑ (Ingelesez) Ray, Michèle. (1968). "In Cold Blood: The Execution of Che by the CIA". Ramparts Magazine, pp. 21–37 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Vasile, Cereghino, Vicenzo, Mario. (2007). Che Guevara. Top Secret. Wayback Machine.
- ↑ (Gaztelaniaz) Declaración de XXXX sobre su misión en Bolivia en 1967 y su rol en la captura de Ernesto Che Guevara de la Serna (en inglés. CIA, Documento desclasificado en 1993, George Washington University.
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Jay. (2005). «Entrevista a Félix Rodríguez». El Veraz.
- ↑ (Ingelesez) Almudevar, Lola. (2007). "Bolivia marks capture, execution of 'Che' Guevara 40 years ago". San Francisco Chronicle.
- ↑ (Ingelesez) Bourne, Richard. (1967). Obituary: Che Guevara, Marxist Architect of Revolution. The Guardian.
- ↑ (Gaztelaniaz) Montoya, Víctor. (2009). Pasajes y personajes de la guerrilla de Ñancahuazú. Almiar. Margen cero.
- ↑ (Gaztelaniaz) Médicos cubanos escatan vista del que mató al Che. El Nuevo Diario. Managua.
- ↑ (Ingelesez) Casey, Michael. (2009). Che's Afterlife: The Legacy of an Image. Vintage, p. 179 or. ISBN 0-307-27930-8..
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Oramas León, Pérez Cabrera, Orlando, Freddy. (2007). «Revelador testimonio acerca de la búsqueda de los restos del Che.». Diario Granma, La Habana, Cuba: Prensa Cubana.
- ↑ (Ingelesez) "Bidding for Che". Time Magazine.
- ↑ (Ingelesez) US Army, Ryan, inter alia. (1967, 1998). "US military personnel in Bolivia never exceeded 53 advisers, including a sixteen-man Mobile Training Team from the 8th Special Forces Group based at Fort Gulick, Panama Canal Zone". Selvage, pp. 82–102 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Guevara, Ernesto "Che". (1972). Pasajes de la guerra revolucionaria. .
- ↑ (Ingelesez) Wright, Thomas C.. (2000). Latin America in the Era of the Cuban Revolution. Praeger, p. 86 or. ISBN 0-275-96706-9..
- ↑ (Gaztelaniaz) Garrido, Albert. (2017). «San Ernesto de La Higuera». El Periódico.
- ↑ (Gaztelaniaz) «San Ernesto: la última leyenda del Che Guevara». LA NACION.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bustamante, Cecilia. (2006). Porque lo amo. https://cavb.blogspot.com/2006/10/porque-lo-amo-cecilia-bustamante.html.
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez Galdós Ortiz, Víctor. «El Che, el socialismo y el hombre en Cuba». Sitio web Radio Rebelde.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Guevara, Che. (1965). El socialismo y el hombre en Cuba. Semanario uruguayo Marcha, Carlos Quijano.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mano a mano con Tyson: "Ustedes tienen un corazón que los americanos nunca entenderán"». Revista Olé, del diario Clarín, Buenos Aires.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Evo Morales sigue de manera pacífica las ideas del Che Guevara». Revista Migrante, La Paz.
- ↑ (Gaztelaniaz) Debusmann, Bernd. (2006). «La ruta del Che Guevara en Bolivia, un filón turístico». El Mundo.
- ↑ (Gaztelaniaz) ¿Quién será el gen argentino?. Diario El Día.
- ↑ (Ingelesez) Löwy, Michael. (1973). The Marxism of Che Guevara: Philosophy, Economics, Revolutionary Warfare. Monthly Review Press, p. 7 or. ISBN 0-85345-274-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) Vargas Llosa, Álvaro. (2007). «La máquina de matar». Letras Libres 185.
- ↑ (Ingelesez) Farber, Samuel. (1998). «The Resurrection of Che Guevara». William Paterson University.
- ↑ (Gaztelaniaz) Castañeda Gutman, Jorge. (1997). Compañero. Vida y muerte del Che Guevara (originalmente titulado La vida en rojo). Vintage Español, Nueva York, p. 227 or. ISBN 0-679-78161-7..
- ↑ (Ingelesez) D'Rivera, Paquito. (2005). «Open letter to Carlos Santana by Paquito D'Rivera in "Latin Beat Magazine"». Web Find Articles.
- ↑ (Ingelesez) "Che Guevara... The Dark Underside of the Romantic Hero". History News Network.
- ↑ (Ingelesez) "Che Guevara's Dubious Legacy". Free Cuba Foundation.
- ↑ a b (Ingelesez) Berman, Paul. (2004). «The cult of Che. Don't applaud "The Motorcycle Diaries"». Web Slate.
- ↑ (Ingelesez) «International Committee for Democracy in Cuba». Txekiar Errepublikako Artzerri Ministerioa.
- ↑ (Gaztelaniaz) Vargas Llosa, Álvaro. (2007). «La máquina de matar». Letras Libres, p. 185 or..
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Cheri buruzko webgunea, Kubakoa.
- Wikimedia Commons, Che Guevararen hainbat argazki gordetzen ditu.
- Wikisource, Che Guevara ren lan orijinalak daude.
- Wikiesanak, Che Guevararen edo berari buruzko esaldi ezagunenak ditu.
- Marxists Internet Archiven Che Guevararen lanen atal bat gordetzen da.
- (Gaztelaniaz) Che Guevara Ikasketa Zentroa.
- Che Kongon 1965ean, Jean-Luc Chavanieux idatzia (Frantsesez).
- (Gaztelaniaz) Cheren argazki argitaragabeak Clarín egunkarian (Buenos Aires).
- Che Guevarari buruzko tertulia Gau zuriak aretoan