Antxoa
Antxoa edo bokarta (Engraulis encrasicolus; Linnaeus, 1758) itsasoko espezie pelagiko txikien multzoko arraina da [Euskal Herriko Arrainen Gida 1].
Antxoa | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Clupeiformes |
Familia | Engraulidae |
Generoa | Engraulis |
Espeziea | Engraulis encrasicolus Linnaeus, 1758
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | gatzunetako antxoa eta Q3604165 |
Euskal izendegia
aldatuAntxoa izendatzeko modu ezberdinak daude Euskal Herriko herri ezberdinetan[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:
Izena | Erabilera-eremua (udalerria) |
---|---|
albokartia[1] | |
antxoa | |
antxoba[2][3][4] | Santurtzi, Armintza, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio, Ondarroa |
antxobia[2] | Mundaka, Lekeitio |
antxobie[2] | Mundaka, Lekeitio |
antxoga[2] | Bermeo |
antxogie[4] | Bermeo |
antxobila[2] | Antxoa gazteari: Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio |
antxoila[2] | Antxoa gazteari |
txitxin[2] | Antxoa gazteari: Lekeitio |
antxua[ArgitaratuGabea 1][ArgitaratuGabea 2] | Hondarribia, Getaria |
bokarta[1][2][4] | Armintza, Bermeo, Mundaka, Lekeitio |
bitsetako-bokarta[2] | Mundaka (hondartzako antxoa zuriagoari) |
bokart-baltz[2] | Mundaka (lepo urdindun antxoa handiari) |
Europako antxoa | |
Kantauriko antxoa |
Ezaugarriak
aldatuEzaugarri fisikoak
aldatuAntxoek gorputza txiki, trinko eta luzea dute, helduek batezbeste 13.5 zm neurtzen dutelarik[5]. Inoiz 20 zm-tik gorako antxoak ere topatu izan dira[5]. Sabela zilar kolorekoa du, eta bizkarraldea berriz, urdin-grisaxka. Muturra puntaduna du, eta behean ahoa, begietatik atzeragoraino luzatzen dena. Bizkarraren erdialdean aleta dortsala du, eta hau amaitzen den altura berean, baina alde bentralean, aleta analaren hasiera[6]; hau espezie honen ezaugarri bereizgarria izaten da, batez ere larba eta gazteak beste klupeidoetatik (hala nola, sardinetatik) bereizteko.
Nutrizio-ezaugarriak
aldatuAntxoa arrain urdina da, bere haragiak duen omega-3, bitamina (hala nola A, D edo B12) eta mineral (magnesioa, burdina eta kaltzioa) kantitateari erreparatuz gero. Haren kontsumoak LDL kolesterola jeisten eta HDL kolesterola handitzen laguntzen du[7].
Kontsumo-garaia
aldatuEuskal Herrian, antxoaren kontsumo garai nagusia Apiriletik Ekainera arte luzatzen da, hori baita antxoa Bizkaiko Golkoan sardatan pilatuta topatzen den garaia, sarritan kostaldetik hurbil gainera. Urte batzuetan udazkenean ere (Urria aldera) harrapaketa batzuk egoten dira[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].
-
antxoa gordinak
-
antxoak oliotan
-
antxoa beteak
Ekologia
aldatuAntxoen bizi-iraupena normalean 3-4 urtekoa izaten da, nahiz eta 5-6 urteko aleak ere topatzen diren kasu batzuetan[5].
Antxoa Atlantiko ekialde osoan zehar banatzen da, Hegoafrikatik Norvegiako hegoaldera arte. Honetaz gain, Mediterraneoan, Itsaso Baltikoan edota Azov Itsasoan ere badaude antxoa populazioak[5]. Europako itsasalde guztia hartzen duen heinean, Europako antxoa moduan ere ezagutzen da.
Antxoak sarda handietan bizi dira, eta normalean ilunabarra aldera sakonera txikiagoetan egoten dira, zooplanktonaz elikatzeko[8]. Elikadura-eremuen artean bai gazte eta bai helduentzat plataforma kontinentala eta ezponda kontinentala dira nabarmenenak[9][10]. Gainontzeko arrain pelagikoekin batera sare trofikoan paper garrantzitsua jokatzen dute, bai elikadura katean beherago kokatzen diren harrapakinak kontrolatzeko orduan (zooplanktonaz elikatzen dira[8][11], kopepodo txikiak iragazketa bidez eta handiagoa den krill-a harrapaketa aktiboaren bidez irentsiz[8][12][11][13]), eta baita harrapari handiagoen bazka modura (adibidez, hegaluze eta hegalaburren elikagai diren heinean[14]).
Bizkaiko Golkoan, antxoen errutea gehienbat, Apiriletik Ekainera bitarte ematen da, gehienbat Garona eta Aturri ibaien estuarioen pareko eremuetan baina baita ezponda kontinentalaren inguruan ere[15][16]. Errutea ilunabarrean eman ohi da gehienbat, eta garai honetan arrak ur-azalean jartzen dira, arraultzak erruten ari diren emeen gainean; modu honetan, esperma askatzen dutenean, hau arraultzekin nahasten da[15]. Jaiotzen diren arraultzak Iraila-Urria aldera gazte bilakatzen dira. Horrela, lehen urtean 9–10 zm-ko neurria hartzera heltzen dira[17], eta une hortatik aurrera antxoa helduak direla esan daiteke (hots, heldutasun sexuala eskuratzen dute), arraultzak erruteko gai direlako. Urtez urte stock-ari batzen zaion arrautzak erruteko gai diren heldu berri horiek osatzen duten populazio berri honi errekrutamendua esaten zaio[16].
Antxoaren arrantza Euskal Herrian
aldatuEuskal arrantzaleen kostera nagusietako bat da antxoarena, eta inguraketa-sareekin harrapatu ohi da. Zientzilariek urtero Maiatzean eta Irailean burutzen dituzten kanpaina ozeanografikoetan antxoen arraultza eta ondorengo jubenil kopuruak, hurrenez hurren, aztertu ondoren, hurrengo urteko errekrutamendua aurrikusten dute; hau da arrantza-kudeaketa eta arrantza-kuotak ezartzeko garaian Europar agintariek oinarritzat hartzen duten irizpide zientifiko nagusia[18].
Azken urteotan antxoa kopuruak gora egin du, 2005–2009 urteetan zehar arrantzaren debeku-garaia ezarri zenetik goranzko joera orokorra erakutsi duelarik[18]. Hala ere, azken urteetan arrantzaleak antxoaren tamainaren eta banaketaren inguruan eztabaidan ari dira, Euskal kostaldetik urrunago (mendebalderago) harrapatu izan dutelako merkatuarentzat batez ere kontserbarako hain preziatuak diren ale handiak.
Bitxikeriak
aldatuMunduan zehar 100 antxoa espezie baino gehiago daude (Engraulis spp.)[5]. Stock handienetakoa Peru eta Txileko kostaldean aurkitzen da (Engraulis ringens)[19].
Antxoa sarritan erabili ohi da arrantzarako beita gisa, bai arrantza komertzialean[20] eta baita laket-arrantzan ere[ArgitaratuGabea 3].
Euskal Herrian, Getariako garai zaharrak ezagutu dituztenek diotenez, antxoa kostaldeko akazia zuhaitzak loratzen hasten diren unean hasten omen da kostaldera gerturatzen, sasoiaren hasiera adieraziz[ArgitaratuGabea 4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Aranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
- ↑ a b c d e f g h i j Eneko Barrutia Etxebarria (2000) ‘Arrainen izenak mendebaldean’ in ‘Mendebaldeko berbetearen formalizazinoa’. Mendebalde Euskal Kultur Elkartea; Bilbo.
- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439.
- ↑ a b c Barrutia, Eneko. (2019-02-24). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Engraulis encrasicolus. .
- ↑ Whitehead, Peter James Palmer. (1985-1988). Clupeoid fishes of the world (suborder Clupeoidei) : an annotated and illustrated catalogue of the herrings, sardines, pilchards, sprats, shads, anchovies, and wolfherrings. United Nations Development Programme ISBN 92-5-102340-9. PMC 14626761. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ Sanfilippo, M., Reale, A. , Ziino, M., Romeo, V., Lembo E., Manganaro A. (2011) Chemical composition and nutritional value of Engraulis encrasicolus (Linnaeus, 1758) caught by driftnet “Menaide” along Sicilian Coast: a natural food for Mediterranean diet. World Journal of Fish and Marine Sciences 3 (1): 44-50.
- ↑ a b c Bachiller, E., Irigoien, X. (2015) Trophodynamics and diet overlap of small pelagic fish species in the Bay of Biscay. Marine Ecology Progress Series 534, 179–198. doi: 10.3354/meps11375.
- ↑ Bachiller, E. (2014) Arrainak, otorduetan, ekologiaz mintzo dira. CAF-Elhuyar Sariak 2013, Egilearen Doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikulu onenaren saria. Elhuyar, 2014-05-01.
- ↑ (Ingelesez) Bachiller, Eneko; Cotano, Unai; Boyra, Guillermo; Irigoien, Xabier. (2013-03-01). «Spatial distribution of the stomach weights of juvenile anchovy (Engraulis encrasicolus L.) in the Bay of Biscay» ICES Journal of Marine Science 70 (2): 362–378. doi: . ISSN 1095-9289. (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ a b (Ingelesez) Bachiller, Eneko; Albo-Puigserver, Marta; Giménez, Joan; Pennino, Maria Grazia; Marí-Mena, Neus; Esteban, Antonio; Lloret-Lloret, Elena; Jadaud, Angelique et al.. (2020-12). «A trophic latitudinal gradient revealed in anchovy and sardine from the Western Mediterranean Sea using a multi-proxy approach» Scientific Reports 10 (1): 17598. doi: . ISSN 2045-2322. PMID 33077761. PMC PMC7572414. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Nikolioudakis, N; Isari, S; Somarakis, S. (2014-03-17). «Trophodynamics of anchovy in a non-upwelling system: direct comparison with sardine» Marine Ecology Progress Series 500: 215–229. doi: . ISSN 0171-8630. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ (Ingelesez) Bachiller, Eneko; Irigoien, Xabier. (2013-01-01). «Allometric relations and consequences for feeding in small pelagic fish in the Bay of Biscay» ICES Journal of Marine Science 70 (1): 232–243. doi: . ISSN 1095-9289. (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
- ↑ Espezieen arteko harremanen ezagutza, arrantzaren kudeaketa ekosistemiko baterako lehen urrats bat: hegalaburra eta antxoaren kasua Nicolás Goñi (Azti-Tecnalia)
- ↑ a b Motos, L., Uriarte, A., Valencia, V. (1996) The spawning environment of the Bay of Biscay anchovy (Engraulis encrasicolus L.). Scientia Marina 60 (Suppl.2): 117-140.
- ↑ a b (Ingelesez) Irigoien, X.; Fiksen, Ø.; Cotano, U.; Uriarte, A.; Alvarez, P.; Arrizabalaga, H.; Boyra, G.; Santos, M. et al.. (2007-08). «Could Biscay Bay Anchovy recruit through a spatial loophole?» Progress in Oceanography 74 (2-3): 132–148. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Ingelesez) Irigoien, Xabier; Cotano, Unai; Boyra, Guillermo; Santos, Maria; Alvarez, Paula; Otheguy, Pantxika; Etxebeste, Egoitz; Uriarte, Andres et al.. (2008-11). «From egg to juvenile in the Bay of Biscay: spatial patterns of anchovy ( Engraulis encrasicolus ) recruitment in a non-upwelling region» Fisheries Oceanography 17 (6): 446–462. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ a b ICES. (2021). Working Group on southern horse mackerel, anchovy and sardine. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Ingelesez) Canales, Cristian M.; Cubillos, Luis A.. (2021-12). «Empirical survey-based harvest control rules in a transboundary small pelagic fishery under recruitment regime shifts: The case of the northern Chilean-southern Peruvian anchovy» Marine Policy 134: 104784. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ (Ingelesez) Sistiaga, Manu; Herrmann, Bent; Rindahl, Lasse; Tatone, Ivan. (2018-02). «Effect of Bait Type and Bait Size on Catch Efficiency in the European Hake Merluccius merluccius Longline Fishery» Marine and Coastal Fisheries 10 (1): 12–23. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
Argitaratu gabeko erreferentziak
aldatu- ↑ Hondarribiko 'Done Pedro' Itxas Gizonen Kofradiako hiztegia (2019-2020)
- ↑ Getariako 'Elkano' Arrantzaleen Kofradiako hiztegia (2019-2020).
- ↑ Laket-arrantzan Pasaian, Donostian eta Lekeition aritzen diren arrantzaleen ahozko aipamenetan oinarritua (2020-2021).
- ↑ Moises Egaña, Getariako Kofradiako lehendakari-ordearen ahozko aipamena (2021).
Euskal Herriko arrainen gida
aldatuKanpo estekak
aldatu