Antonine Maillet
Antonine Maillet (Bouctouche, New Brunswick, Kanada, 1929) kanadar eleberrigilea eta antzerkigilea da.
Biografia
aldatuIkasketak Montréal eta Lavaleko unibertsitateetan egin zituen, eta azken horretan Letretatako doktoregoa lortu zuen 1970. urtean, Rabelais et les traditions populaires en Acadie (1972, Rabelais eta herri tradizioak Acadian) tesiarekin. Gouverneur Général saria eman zioten The Tale of don L´Original (1978) lanagatik eta Goncourt saria Pélagie-la-Charrette (1979) lanagatik.
Askatasunaren eta gizakien duintasunaren alde egin zuen, eta desberdintasunen eta injustiziaren kontra. Bere lanaren bitartez, Kanadako eskualde Acadiako ahozko kulturaren eta hizkuntzaren izaera berezia erakutsi zuen. Eleberrien artean aipatzekoak ditu: Pointe-aux-Coques (1972), On a mangé la dune (1962, Duna jan dute), Par derrière chez mon père (1972, Nire aitaren etxe atzean), L´Acadie pour quasiment rien (1973, Acadia ia ezertarako ez), Don l´Orignal (1972), Mariaagélas (1973) eta Cent ans dans les bois (1981, Ehun urte zurean). Lehenengo antzerkia Entr´acte (Atsedenaldi) izan zen, eta ondoren egin zituen Poire-acre, Les Crasseux (1968, Miserableak), La Sagouine, pièce une femme seule (1971), Gapi et Sullivan (1973), La veuve enragée (1977, Alargun haserrea), Evangéline Deusse (1977) eta Le Bourgeois Gentleman (1978).
Bibliografia hautatua
aldatu- 1958: Pointe-aux-Coques
- 1971: La Sagouine
- 1971: Rabelais et les traditions populaires en Acadie
- 1972: Don l'Orignal
- 1973: Mariaagélas
- 1973: L'Acadie pour quasiment rien
- 1975: Évangeline Deusse
- 1977: Les Cordes-de-bois
- 1978: Le Bourgeois gentleman
- 1979: Pélagie-la-charette
- 1982: La Gribouille
- 1986: Le Huitième Jour
- 1991: L'Oursiade
- 1996: L'Île aux puces: commérages
- 1996: Le Chemin Saint-Jacques
- 1999: Chroniques d'une sorcière de vent
- 2002: Madame Perfecta
- 2003: Le temps me dure
- 2006: Pierre Bleu
- 2009: Le Mystérieux voyage de Rien
- 2010: Fais confiance à la mer, elle te portera
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.