Ameriketarako Bolibartar Aliantza
Ameriketarako Bolibartar Aliantza[oh 1] edo ALBA (gaztelaniaz: Alianza Bolivariana para los Pueblos de Nuestra América-Tratado de Comercio de los Pueblos) gobernu arteko erakunde bat da, Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeen gizarte, politika eta ekonomia integrazioa helburu duena. Hugo Chávezek eta Fidel Castrok 2004ko abenduaren 14an sinatutako itunaren bidez sortu zen. ALCAren (gaztelaniaz: Area de Libre Comercio para las Americas, Ameriketarako Merkataritzako Askeko Eskualdea) itun alternatibotzat sinatu zuten, azken hori neoliberalismo gogorrago baten bultzatzaile baino ez delakoan, herrien menpekotasunaren eragile. Honen kontra, herrien garapen independentean eta osagarritasun ekonomikoan oinarritutako ituna da.
Ameriketarako Bolibartar Aliantza | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nazioarteko erakundea |
Herrialdea | Venezuela |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2005eko apirila |
webgune ofiziala |
Kideak
aldatuOharrak
aldatu- ↑ EIMAk bere zerrendetan argitaratu duenez,[1] bolibartar hitzaren jatorri den pertsonaren (Simón Bolívar) deituraren euskarazko idazkera egokiena Bolívar da, v-z. Hala ere, Euskaltzaindiak, 38. arauan,[2] Venezuelako Bolibartar Errepublika izena arautu du, b-z. Hortaz, hitz eratorria b-z idaztea dirudi egokiena.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala