Alfonso Alonso
Alfonso Alonso Aranegi (Gasteiz, Araba, 1967ko apirilaren 14a) politikaria da: Espainiako Diputatuen Kongresuan, 2011tik Alderdi Popularraren eleduna eta 2014ko abendutik Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministroa izan zen. 1999tik 2007ra Gasteizko alkate izana. Filologia Erromanikoa eta Zuzenbidean lizentziatua, abokatu lanak egin izan ditu.
Gasteizen garrantzi handia izan duen familia batekoa da. Haren aitona, Manuel Aranegi Coll, Arabako Aldundiaren presidentea izan zen frankismoaren garaian, 1957tik 1966ra.
Ibilbide politikoa
aldatu1999tik 2007ra Gasteizko alkatea izan zen Alderdi Popularraren eskutik. Jose Angel Cuerda ordezkatu zuen, eta Patxi Lazkozek hartu zuen ondoren alkatetza. Lehenago Arabatik diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan (2000-2001), Alderdi Popularreko idazkariordea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta alderdi horretako idazkari nagusia Araban. Orain, berriz ere diputatua da Espainiako Kongresuan (2008az geroztik).
Kargu horretatik, 2012an, institutuetako ikasleen gurasoek greba antolatu zutenean (Alderdi Popularraren gobernuak hezkuntza arloan ezarritako murrizketengatik protestatzeko), Alfonso Alonso greba haren aurka mintzatu zen, bera institutura zihoanean, Gasteizen, «grebak Batasunak antolatzen zituelako».[1] 2014ko abenduaren 2an Mariano Rajoy gobernuburuak Espainiako Osasun Ministro berri izendatu zuen, Ana Mato ministro ohiaren dimisioaren ondorioz, ustelkeria politikoaren inguruko Gurtel aferan zuen erlazioagatik.
2015ko urriaren 15etik, Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea da, Arantza Quirogak, Bakea eta Askatasunaren inguruko mozioaren aferaren ondorioz, dimisioa eman ondoren.[2] Orduan, berak egin zion kontra Arantza Quirogari,[3] baina oraingoan berari egokitu zitzaion dimisioa ematea 2020ko otsailaren 24an, Espainiako PPko buruzagitzak EAErako Ciudadanosekin koalizio bat behartu zuenean, baita lehendakarigai izateko hura baztertu eta Carlos Iturgaitz izendatu ere.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Alfonso Alonso: "Yo cuando iba al instituto las huelgas las organizaban los de Batasuna"», Cadena Ser.
- ↑ Alfonso Alonso: Bildu da mugitu behar duen bakarra Berria 2015-10-16
- ↑ (Gaztelaniaz) Guenaga, Aitor. «Arantza Quiroga, víctima de sus decisiones arriesgadas y del poder de Alfonso Alonso» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ Urain, Jon O.. «Dimisioa eman du Alfonso Alonsok» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |