Agustin González Azilu
musikagile nafarra
Agustin González Azilu (Altsasu, Nafarroa, 1929ko otsailaren 18a - Madril, 2023ko abuztuaren 15a[1]) nafar musikagilea izan zen.
Agustin González Azilu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altsasu, 1929ko otsailaren 18a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2023ko abuztuaren 15a (94 urte) |
Irakaslea(k) | Julio Gómez García (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta katedraduna |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuLehen ikasketak Luis Taberna organistarekin egin zituen Altsasun bertan. Madril, Paris, Venezia eta Erroman jarraitu zuen musikaren munduan, nazioartean sona duten irakasleen eskutik. Nazioarteko hainbat jaialditan izan zen gonbidatu. Madrilgo Kontserbatorioan irakasle aritu zen, eta 1984. urtetik aurrera Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eman zituen Musika eskolak. Kontserbatorio horretan sortutako Iruñeko Taldeko partaide izan zen. Hainbat sari lortu zituen, horien artean Musikaren Sari Nazionala 1998an, Konposizioaren arloan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Leonet, Julen Otaegi. (2023-08-15). «Agustin Gonzalez Acilu konpositorea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).