2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

2020ko Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak edo —Ipar Euskal Herrian bereziki— 2020ko Ipar Euskal Herriko herri bozak Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako udalenherriko etxeetako gobernuen— osaera hautatzeko hauteskundeak izan ziren. Ipar Euskal Herriko eta Frantziako udalerrietan egindako prozesu horretan, lehen itzulia martxoaren 15ean izan zen, eta bigarren itzulia martxoaren 22rako zegoen antolatuta,[2] baina COVID-19 gaitzaren pandemiaren ondorioz, ekainaren 28ra atzeratzea erabaki zuen Frantziako Gobernuak.[3]

2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Euskal Herria
2014 ←
2020ko martxoak 15 eta ekainak 28 → 2026
Iparraldeko 158 herriko etxeetako kontseiluak
eta Euskal Herri Elkargoko 233 hautetsiak
Hautesleak 233.868[1]
Parte-hartzea 118.174 (%50,53)

EHEko lehendakaria
hauteskundeen aurretik


Jean Rene Etxegarai
UDI

Hautaturiko EHEko lehendakaria

Jean Rene Etxegarai
UDI

Hauteskunde horietan, herriko etxeetako ordezkari berriez gain, Euskal Hirigune Elkargoaren ordezkari berriak ere izendatu ziren[4]. Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenetik izandako lehen hauteskundeak izan ziren eta, bertan, indar sozialista, liberal, abertzale eta bestelakoek parte hartu zuten. Kanpaina osoan, gaitzat hartu dituzte hizkuntza-politika, trantsizio ekologikoa, mugikortasunaren hobetzea, etxebizitzen gaia eta elkargoaren autonomiaren areagotzea.[2]

COVID-19 gaitzaren pandemiak Euskal Herria bete-betean jo zuen hilabete horietan eta, hortaz, zenbait neurri berezi hartu ziren gaitzaren hedapena murrizteko, adibidez, hauteskunde egonean eskularruak erabili eta higiene neurri bereziak hartu ziren.[5] Bozen bigarren itzuliaren atzerapena zela eta, ikusirik ere abstentzioa historikoa izan zela, batzuek kolokan jarri zuten lehenengo itzuliko emaitzen zilegitasuna. Hala ere, Frantziako Gobernuak emaitza horiek mantentzea erabaki zuen, eta ekainaren 28an izan zen bigarren itzulia Euskal Herriko 18 udalerritan, gainontzekoen kontseiluak lehen itzulian osatu baitziren.[3][6][7]

Hauteskunde sistema

aldatu

160 udalerrik osatuko dituzte udalbatzak Ipar Euskal Herrian datozen sei urteetarako, Euskal Hirigune Elkargoa (158) eta Jeztaze eta Eskiula barnean sartuz. Hauteskunde bikoitza da, boto paper berarekin Euskal Elkargoko ordezkariak ere izendatuko baitituzte.[8]

Ipar Euskal Herriko herriko etxeen hautetsiak hautatzeko bozek bi itzuli dauzkate, Frantzia osoan bezala, baina herri bakoitzak daukan biztanleriaren arabera bi era ezberdinetara bozkatzen da.[9]

1.000 biztanletik gora

aldatu

1.000 biztanle baino gehiago dauzkaten herrietan, hautagaitza bakoitzak herriko kontseiluak dauzkan hautetsi bezainbeste aurkeztu behar ditu beraien zerrendan, eta lehen itzulian zerrenda batek bozen %50 edo gehiago lortzen badu, ez da bigarren itzulirik izaten eta kontseilua lehen itzuliko emaitzekin osatzen da. Zerrenda guztiak zerrenda itxiak dira, hau da, ezin da hautagairik kendu zerrendetatik.

Inork ez badu lehen itzulian %50eko langa gainditu, gutxienez bozen %10 lortu duten zerrenda guztiak bigarren itzulian aurkeztu daitezke. Emandako bozen %5 baino gehiago lortutakoak beste zerrenda batekin batu daitezke, bigarren itzulirako zerrenda berri bat osatuz. Bigarren itzulian boz gehien lortu duen zerrendak kontseiluko eserlekuen erdia eskuratzen du, eta gainerako eserlekuak proportzionalki banatzen dira zerrenda guztien artean (irabazlea barne), boz kopuruaren arabera. Hartara, irabazleak bermatua du udalerriaren gobernagarritasuna, herriko kontseiluko eserlekuen gehiena eskuratuta.[9]

1.000 biztanletik behera

aldatu

1.000 biztanlera heltzen ez diren herrietan, hautagaitza banaka edo taldean aurkeztu daiteke. Talde baten aurkeztuz gero, taldeko hautagai guztiak paper bakarrean agertzen dira, baina bozkatzeko unean izen batzuk marratuta ken ditzake hautesleak (zerrenda irekia). Hautagai kopurua kontseiluko hautetsi kopurua baino txikiagoa bada, posible da hautagai baten bat bigarren itzulian bakarrik aurkeztea, hautetsi kopurura heltzeko.

Lehen itzulian hautagai edo zerrenda batek erroldaren %25 eta hautesleen %50 baino gehiagoren babesa lortzen badu, hautetsi eserlekua eskuratzen du bigarren itzulirik gabe. Lehen itzulian kontseilua osatzen ez bada, bigarren itzulian boz gehien lortzen dituzten hautagaiak dira hautatuak.[9]

Euskal Hirigune Elkargoa

aldatu

Herritarrek haien herriko etxeen hautetsiez gain, Euskal Herri Elkargoko ordezkariak hautatu zituzten boz hauetan, Elkargoa osatu zenetik lehenengo aldiz. Elkargoko osaera herri bozetan herrietako kontseiluekin batera hautatzen da, Frantziako legeek ez baitute ahalbidetzen hauteskunde bereizi bat antolatzea Euskal Herri Elkargorako.

Elkargoa osatzen duten 158 herrietako ordezkariek 233 hautetsiko batzarra osatzen dute, eta udalerri bakoitzak bere biztanleriaren araberako ordezkari kopurua dauka. Ordezkari horiek ere herri bakoitzaren biztanleriaren arabera bi eratara hautatuko dira: 1000 biztanletik beherako herrietan, herriko etxeko hautetsiek aukeratzen dituzte Elkargoko ordezkariak (ordezkaria auzapeza izaten da gehienetan); eta 1000 biztanletik gorako herrietan berriz, herritarrek aukeratu behar dituzte herriko etxerako zein Elkargorako hautetsien zerrenda, eta boto paper ber-beran agertzen dira bi zerrendak.[4]

Hona hemen herri bakoitzak Elkargoan daukan ordezkari kopurua:

Euskal Hirigune Elkargoko aurreko lehendakaria Jean Rene Etxegarai izan zen, Elkargoko lehen lehendakaria, hain zuzen.

Hautagai zerrendak

aldatu

Herriaren araberako zerrenda moldeak

aldatu

Bi itzuliko hauteskundeak dira, eta hautagaiak askotariko maneretan aurkeztu ziren:[10]

  • 1.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, pertsona bozkatzen da, nahiz eta gehienak zerrendetan aurkezten diren. 119 herri dira sistema horrekin.
  • 1.000 biztanle baino gehiagoko herrietan zerrenda baten aldeko botoa ematen da, haren osaketa moldatzeko aukerarik gabe: 41 herri.
  • 103 herritan ez da jokorik izanen zerrenda bakarra delako, gehienetan herri txikiak baina beste handiago batzuetan ere (Mugerren, Hiriburun ala Basusarrin, adibidez).
  • 45 herritan bi zerrenda edo gehiago lehiatuko dira.
  • Beste 12 herrietan kasu bereziak dira, zerrendetatik kanpo diren hautagaiak badirelako, zerrenda irekiak direlako edo zerrenda osatugabeak aurkezten direlako.[10]

Hautagaien kidetza politikoa

aldatu

Hautagaien joera orokorra alderdi politiko handien izenak eta etiketa politikoak saihestea izan zen. Euskal abertzaleak alderdi ezkertiar eta ekologistekin bat eginik aurkeztu ziren hainbatetan. EAJk, Ipar Euskal Herrian txikia izanik, frantses zentro-eskuineko zerrendetan sartu zituen hautagaiak, adibidez, Urruña eta Baionan.[10] Frantziako alderdi handiek Lapurdiko kostaldean zuten presentzia batez ere.[10]

  • Abertzaleek azken bozetan erakutsitako joera gorakorra mantentzea zuten helburu. Ipar Euskal Herriko alderdi abertzale nagusia EH Bai koalizioa zen, eta 2014an indarrak neurtzeko ahalik eta herri gehienetan zerrenda ezkertiar eta abertzaleak aurkezteko apustua egin zuen. 2020an, berriz, herri askotan abertzaleek eta ekologistek batera aurkeztea erabaki zuten, eta EH Baik 1000 biztanletik gorako herrietan 22 zerrendari eman zien babesa. Adibidez, Baionan eta Miarritzen EH Baik, EELVk eta Frantzia Intsumisoaren sektore batzuk sostengatutako zerrendak osatu zituzten, eta Ziburun EH Baik, EELVk eta PSk zerrenda bakarra osatu zuten. Aliantza guzti horietan abertzaleak ziren zerrendaburu.[11]
  • Alderdi Sozialista, estatu mailan zailtasun handietan zen eta Ipar Euskal Herrian Lapurdiko hiri handienetan zituen hautagaiak: Kotte Ezenarro eta Francis Gonzalez Hendaia eta Bokaleko auzapezak, Sandrine Derville Angelun, Henri Etxeto Baionan.[12][10]
  • Zentro-eskuina, sektore indartsua zen eskualde honetan. LREM Macronen alderdiak ofizialki sustengatu zuen bakarra Veunac Biarritzeko auzapeza zen, baina aurkitzen ziren kideak Etxegarai (UDI) Baionakoaren zerrendan adibidez. LR eskuineko alderdiak zerrendaburuak zituen Aroztegi Biarritzen eta Olive Angelun.
  • Eskuin muturra, hala zenik onartu gabe ere Baionan aurkeztu zen, Pascal Le Sellier hautagaiaren zerrendan: Debout La France alderdikoa. Le Penistak ofizialki izan gabe berriki arte alderdi horretako militante izandakoak aurkitzen ziren.[10]

Aurrekariak

aldatu

2014ko udal hauteskundeak izan zirenetik aldaketa nabaria izan zen Frantziako eta Ipar Euskal Herriko mapa politikoan: alderdi politiko tradizionalak lehertu egin ziren, eta batzuk desagertzear zeuden; alderdi berriek gora egin zuten azken urtetan (LREM, FN…); eta instituzio eta elite politikoarekiko mesfidantza areagotzen ari zen, Jaka Horien mugimenduak erakutsi zuenez. Ondorioz, herri askotako hautagaiek etiketa politikorik gabe aurkeztea erabaki zuten, alderdi politikoen presentzia apalduz. Ezkerrean, PSren "leherketa" izan zen aldaketa nagusia, eta boz hauetan zerrenda propiorik ez zuen aurkeztu.[11]

Demografikoki ere aldaketak eman ziren Ipar Euskal Herrian. INSEE ikerketa institutuaren azken neurketaren arabera 309.000 biztanletik gora bizi dira Euskal Hirigune Elkargoan (10 urtetan % 10 egin du gora), eta lurralde barneko mugimenduez gain Frantziatik etorritako herritarrak asko dira. Baiona-Angelu-Miarritze (BAM) eremuko biztanleen % 60 inguru ez dira Euskal Herrian sortuak, eta Baionako erroldako herena hautesle berriak izan ziren boz hauetan. Hala ere, aldaketa horiek ez ziren eman Ipar Euskal Herri osoan zehar, eta desoreka nabaritzen da barnealdearen eta kostaldearen artean: Lapurdin biztanleria % 11 emendatu zen bitartean, Nafarroa Beherean % 6 bakarrik egin zuen gora, eta Zuberoan % 4 apaldu zen.[13]

Lehen itzulia

aldatu

Koronabirus gaitzaren krisia dela eta, martxoaren 15eko lehendabiziko itzulian abstentzioa izan zen bozetako protagonista nagusia Ipar Euskal Herrian, Frantzia osoan bezala, eta herri andanatan erroldaren erdiak baino gutxiago bozkatu zuen. Hala nola, Baionan eta Angelun abstentzioa % 60tik gorakoa izan zen, eta Miarritzen %59ra heldu zen.[14] Hala ere, COVID-19 birusaren eragina apalagoa izan zen barrualdean eta herri txikietan, non abstentzioa ohiko mailetan mantendu zen.[15] Lehen itzuliak ezusteko handiak ekarri zituen herri eta hiri handietan.[14] Horrekin batera, euskal abertzaleak indartuta atera ziren hainbat herri garrantzitsutan, Hego Lapurdin bereziki: Urruñan, Ziburun, Biriatun eta Uztaritzen gailendu ziren.[16] EH Bai koalizio abertzaleak emaitzak ospatu zituen, eta abertzaleen emaitza onak «tokian-tokian egindako lanaren uzta» direla uste duela esan zuen, baina «desegokitzat jo» zuten bozak mantendu izana, koronabirus pandemiaren hedapena dela eta.[15]

Lehen itzulian, Baionan, Jean Rene Etxegarai atera zen garaile (Union des démocrates et indépendants); Miarritzen, Maider Aroztegi frantses errepublikarra (eskuinekoa); Angelun, berriz, Claude Olive frantses eskuineko orain arteko auzapeza.[14] Maule-Lextarren, Louis Labadot izan zen garaile (Liste d'Union Citoyenne); Donibane-Garazin, Laurent Inchauspe (Donibane Bizi); Hendaian, Kotte Ezenarro (Hendaye Avec Vous); Azkainen, Jean-Louis Fournier (Denen Geroa); Ziburun, Eneko Aldana-Douat (Ziburu Bizi 2020); Uztaritzen, Bruno Karrere (Uztaritze Bai).[1]

Lehenengo itzulian Ipar Euskal Herriko 142 herritan zerrenda irabazleak bozen %50 edo gehiago eskuratu zuen, eta ondorioz, hauteskunde legeak zehazten duenez, emaitza erabakita gelditu zen bigarren itzuliaren beharrik gabe. Beraz, herri horietan hautatutako hautetsiek maiatzaren 18an hartu zuten kargua eta herri kontseiluak osatu ziren. Gainontzeko 18 herrietan inork ez zuenez bozen erdia lortu, bigarren itzulia beharrezkoa zen kontseilua erabakitzeko, ekainaren 28ra atzeratu zena COVID-19 birusaren pandemia medio.[3]

Bigarren itzulia

aldatu

Euskal Herriko ondorengo 18 udalerritan izan zen bigarren itzulia ekainaren 28an: Aldude, Amendüze-Unaso, Azkaine, Baiona, Bidaxune, Bildoze-Onizepea, Bokale, Hendaia, Itsasu, Landibarre, Larraine, Maule-Lextarre, Miarritze, Senpere, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburu. Hasiera batean, bigarren itzulia martxoaren 22an izango zen, baina koronabirusaren izurriteak hiru hilabeteko parentesia behartu zuen bi itzulien artean. Azkenean, Frantziako Gobernuak maiatzaren 22an jakinarazi zuen bigarren itzuliaren data, eta hautagaitzak prefekturan erregistratzeko epea ekainaren 2raino luzatu zela jakinarazi zuen.[17]

Lehenengo itzuliarekin alderatuz parte-hartzea emendatu bazen ere, abstentzio historikoa izan zen bigarren itzulikoa ere. Lapurdi kostaldeko hiri handietan batez ere abstentzioa %50etik gorakoa izan zen: %59,84 Angelun, %56,57 Baionan, %54 Miarritzen... Abstentzio handia mantentzeko arrazoi nagusitzat jo zen COVID-19 birusarekiko beldurra, baina politika instituzionalarekiko herritarren interes faltari ere bota zioten errua batzuk.[18]

Udalerri askotan zerrenda anitzek bat egin zuten bigarren itzulirako, auzapezgoa lortzeko xedetan. Miarritzen, adibidez, Brice Morinen zerrenda abertzalea Guillaume Barucqen zerrenda ekologistarekin batu zen, baina bigarren postuan geratu ziren Maider Arrostegiren atzetik; eta Michel Veunac hiriko auzapez ohia erretiratu bazen ere, bere zerrendak Jean-Benoit Saint-Cricqen zerrendarekin bat egin zuen.[17] Hendaian, abertzaleek eta Kotte Ezenarro PSko hautagaiak 2014ko aliantza errepikatu zuten, eta zerrenda komunista ere batu zitzaien. Horrela, bigarren itzulia aise irabazi eta gobernuan irautea lortu zuten sozialistek eta abertzaleek. Senperen ere, Dominique Idiart ezkertiarraren eta Jef Bederede abertzalearen zerrendak batu egin ziren, Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrari auzapezgoa kentzea lortu zuten.[17]

Zerrenda abertzaleek emaitza oso onak erdietsi zituzten bigarren itzulian, Hego Lapurdin batez ere, eta lehenengo itzulian irabazitako udalerriei (Hiriburu, Baigorri, etab.) beste lau batu zitzaizkien. Uztaritzen Bruno Karrerek auzapez karguari eutsi zion, 2014ko emaitzak hobetuz, eta Ziburun Eneko Aldanaren Ziburu Bizi 2020 zerrendak bigarrenaren bozen bikoitza baino gehiago lortu zuen.[19] Urruñan, azken 30-50 urteetan eskuin frantsesak gobernatu ondoren, Filipe Aramendi abertzaleak irabazi zuen, eta abertzaleek kudeatutako 10.000 biztanletik gorako lehenengo udalerria bihurtu zen. Itsasun, lehenengo itzulian bigarren geratu ondoren, Mikel Hiribarren ELBko laborari ezagunak 15 bozeko alde estuarekin eskuratu zuen auzapezgoa.[18] Emaitzez mintzo, EH Baik ondorengoa nabarmendu zuen: «Gaurko emaitzak, urteetan zehar, abertzaleek tokian toki egindako lanaren uzta dira. Urtez urte, abertzaleen emaitzak etengabe indartzen doaz lehen mailako indar politiko gisa kokatuz eta gure proiektua indartuz».[19]

Baionan, bestalde, Jean Rene Etxegaraik auzapez kargua errepikatzea lortu zuen. Bigarren itzulirako aliantzak adosteko orduan, Baiona Berde eta Elkarkidea (BBE) zerrenda abertzale ekologistak Henri Etxeto sozialistarekin ez batzea erabaki zuen, Etxeto frantziar nazionalismo jakobinoaren figuratzat hartzen baitzuten eta Ipar Euskal Herriaren autonomiaren eta Elkargoaren kontrakoa baitzegoen;[20] eta Mathieu Bergeren Bihar Baiona taldearekin batzea erabaki zuen. Hala ere, Berger Etxetoren zerrendarekin batu zenez, BBE zerrendak bigarren itzulira bakarrik ez aurkeztea erabaki zuen.[21] BBEren barne zegoen Baionako EELV alderdiak Etxetorekin ez batzea «desastre totala» izan zela adierazi zuen, Etxegarairen alde egitea leporatu zien BBEko kide batzuei, eta Etxetoren alde bozkatzera deitu zuen agiri batean.[22] Orduan, bi zerrenda bakarrik aurkeztu ziren: Etxegarairena eta Etxetorena. 2014an Etxegarai 26 bozen aldearekin gailendu zitzaion Etxetori, eta oraingoan ere emaitza estua espero bazen ere, 1.027ko aldea eskuratu zuen Etxegaraik.[18]

Euskal Hirigune Elkargoa

aldatu

Udal hauteskundeen bi itzuliak izan ondoren, udalerri bakoitzak Euskal Hirigune Elkargora bidaliko zituen ordezkariak hautatu behar zituen, eta ordezkari horiek Elkargoko lehendakaria aukeratu zuten uztailaren 17an. Hauteskundeen ondorengo egunetan, Alain Iriart (EH Bai) eta Jean Rene Etxegarai (UDI) Hiriburuko eta Baionako auzapezek lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztu zezakeela zirudien. Izan ere, Iriartek jakinarazi zuenez, hautetsiak ikusten hasia zen lehendakaritzara begira, baina Iker Elizalde EH Baiko kideak EH Baik hautagaitza aurkezteko gogoeta egin behar zuela esan zuen.[18] Azkenean, EH Baik uztailaren 9an egindako biltzar nagusian hautagaitzarik ez aurkeztea erabaki zuen koalizioak, EHBairen iritziz «baldintzak ez direlako beteak» hautagai abertzale bat aurkezteko, eta Jean Rene Etxegarairekin mintzatzea lehenetsi zuten.[23]

Bestalde, Miarritze, Angelu eta Donibane Lohizuneko auzapez errepublikanoek ere hautagaitza propio bat aurkezteko aukera iragarri zuten arren, Etxegarairekin lehiatzeko hautagaitzarik ez zuten aurkeztu.[24] Ondorioz, Elkargoko lehendakaria hautatzeko biltzarra heldu zenean, Jean Rene Etxegarairena izan zen hautagaitza bakarra, eta berriz ere lehendakari hautatu zuten, 232 hautetsietatik 148ren babesari esker. Hautagaitzarik aurkeztu ez zuten arren, beste hiru auzapezek ere lortu zituzten bozak: Alain Iriartek, 16 boz lortu zituen; Claude Olivek, bi boz; eta Claude Lougarotek, bat.[25]

Lehendakaria hautatzeko bozketa[25]
Hautagaitza Alderdia Herria Sostengua
Bozak %
Jean Rene Etxegarai UDI Baiona 148
%63,79
Alain Iriart * EH Bai Hiriburu 16
%6,89
Claude Olive * LR Angelu 2
%0,86
Claude Lougarot * Ind. Gotaine-Irabarne 1
%0,43
Zuriak 65
%28,02
* Hautagaitzarik aurkeztu gabe

Auzapezak

aldatu

Hurrengo taulan Ipar Euskal Herriko 1.000 biztanletik gorako udalerri guztiak ageri dira, eta herri bakoitzaren biztanleria, bozen aurreko auzapeza eta auzapez berria ikus daitezke.

Udalerriak Biztanleria[26] Aurreko auzapeza Alderdia Auzapez berria Alderdia
Ahetze 2.199 Philippe Elizalde DVD Philippe Elizalde DVD
Ahurti 2.335 Robert Lataillade Nathalie Martial Etxegorri
Aiherra 1.042 Arnaud Gastambide EH Bai Arnaud Gastambide EH Bai
Angelu 40.158 Claude Olive LR Claude Olive LR
Arbona 2.282 Marie-Josèphe Mialocq Marie-Josèphe Mialocq
Arrangoitze 3.240 Philippe Etxeberria DVD Philippe Etxeberria DVD
Azkaine 4.305 Jean-Louis Fournier Ind Jean-Louis Fournier DVD
Baigorri 1.516 Jean-Michel Koskarat EH Bai Jean-Michel Koskarat EH Bai
Baiona 52.398 Jean Rene Etxegarai UDI Jean Rene Etxegarai UDI
Bardoze 1.878 Jean-Paul Diribarne Maïder Behotegi
Basusarri 3.219 Paul Baudry Ind Paul Baudry Ind
Beskoitze 2.850 Fabienne Ayensa Fabienne Ayensa
Bidarte 6.945 Emmanuel Alzuri DVD Emmanuel Alzuri DVD
Bidaxune 1.405 Michel Dallemane DVD Jean-François Lasserre DVD
Biriatu 1.243 Michel Hiriart DVD Solange Demarcq-Egiguren Abertz.
Bokale 8.499 Francis Gonzalez DVG Francis Gonzalez DVG
Donapaleu 1.906 Jean-Jacques Loustaudaudine DVD Charles Mazondo Ind.+EH Bai
Donibane Garazi 1.850 Alphonse Idiart DVD Laurent Intxauspe DVD
Donibane Lohizune 14.547 Jean-François Irigoien LR Jean-François Irigoien LR
Ezpeleta 2.073 Jean-Marie Iputxa Jean-Marie Iputxa
Getaria 1.356 Marie-Pierre Burre-Cassou Marie-Pierre Burre-Cassou
Hazparne 7.152 Beñat Intxauspe UDI Isabelle Pargade Ind.
Hendaia 16.881 Kotte Ezenarro PS Kotte Ezenarro PS
Hiriburu 4.950 Alain Iriart EH Bai Alain Iriart EH Bai
Itsasu 2.197 Roger Gamoy DVD Mikel Hiribarren EH Bai
Jatsu 1.183 Alain Castaing Marc Labeguerie Ind.
Kanbo 6.660 Christian Deveze DVC Christian Deveze DVC
Larresoro 2.083 Jean-Michel Lamerens Laurence Samanos
Lehuntze 2.471 Pettan Guillemotonia DVG
EH Bai
David Hugla DVG
EH Bai
Maule-Lextarre 3.185 Mixel Etxebest DVD Louis Labadot PCF
Miarritze 26.108 Michel Veunac MoDem Maider Aroztegi LR
Milafranga 2.744 Robert Dufourcq DVG Marc Saint-Esteven DVG
Mugerre 5.248 Roland Hirigoien DVD Roland Hirigoien DVD
Sara 2.678 Jean-Baptiste Laborde Battit Laborde
Senpere 6.999 Pierre-Marie Nousbaum LR Dominique Idiart DVG
Sohüta 1.243 Christelle Mange Maite Letxauregi
Urketa 2.554 Barthélémy Bidegarai DVD Raymond Darricarrere DVD
Urruña 10.508 Odile de Coral LR Philippe Aramendi EH Bai
Uztaritze 7.088 Bruno Carrère EH Bai Bruno Carrère EH Bai
Ziburu 6.430 Guy Poulou LR Eneko Aldana-Douat EH Bai
Zuraide 1.427 Thierry Sansberro Thierry Sansberro

1000 biztanletik gorako herrien emaitzak

aldatu

1000 biztanletik gorako herri guztien emaitzak batuz (41 herri guztira), Ipar Euskal Herri osoan zerrenda bakoitzak eskuratu zituzten emaitzak lor daitezke, gainerako herri guztietan (1000 biztanletik beherakoak) hautesleek ez baitute zerrenda bat aukeratzen, hauteskunde sistema dela-eta. Kontuan hartu behar da bigarren itzulia bakarrik 13 herritan izan zela, eta hori dela eta askoz jende gutxiagok bozkatu zuen. Beraz, hona hemen etiketa politikoen emaitzak Ipar Euskal Herrian:

Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Divers droite (DVD) 23.247 25,32 7.819 15,09 239 32
Abertzaleak (Aber.) 17.642 19,21 6.937 13,39 205 14
Divers/Etiketa gabe (SE) 17.136 18,66 9.693 18,71 299 18
Divers centre (DVC) 12.387 13,49 9.557 18,45 72 22
Union de la Gauche (UG) a 8.254 8,99 8.277 15,98 39 9
Divers gauche (DVG) 5.169 5,63 4.447 8,59 77 10
Union de la Droite (UD) b 3.297 3,59 5.069 9,79 39 10
Frantziako Alderdi Sozialista (PS) 1.717 1,87 - - 0 0
Mugimendu Demokrata (MoDem) 1.088 1,18 - - 0 0
Frantzia Intsumisoa (FI) 751 0,82 - - 1 0
Frantzia Altxatuta (DLF) 679 0,74 - - 0 0
Frantziako Alderdi Komunista (PCF) 327 0,36 - - 0 0
Ezker iraultzailea (EXG) 133 0,14 - - 0 0
Erroldatuak 204.011 100 105.062 100
Abstentzioak 107.955 52,92 51.698 49,21
Parte-hartzea 96.056 47,08 53.364 50,79
Zuriak eta baliogabeak 4.229 4,40 1.565 2,93
Baliodunak 91.827 95,60 51.799 97,07

a PS eta PCF barne dauzkaten koalizioei emandako izena.
b LR eta UDI barne dauzkaten koalizioei emandako izena.

Ondoren Ipar Euskal Herriko 1000 biztanletik gorako herri bakoitzeko emaitzak ikus daitezke. Bertan zerrenda bakoitzak lortutako boz kopurua, ehunekoa, herriko etxeko hautetsiak eta Elkargoko ordezkariak ageri dira. Herri guzti hauek 1000 biztanle baino gehiago dauzkatenez, zerrenda itxiak aurkezten dira bozetara.

Ahetzeko 2020ko herri bozen emaitzak[27]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Philippe Elizalde * DVD 550 62,8 16 1
Santiago Kapendegi Abertzalea 326 37,2 3 0
Erroldatuak 1 601 100
Abstentzioak 698 43,59
Parte-hartzea 903 59,41
Zuriak eta baliogabeak 27 2,99
Baliodunak 876 97,01
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Ahurtiko 2020ko herri bozen emaitzak[28]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Nathalie Martial Etxegorri Independentea 583 100,00 19 1
Erroldatuak 1 720 100
Abstentzioak 1044 60,70
Parte-hartzea 676 39,30
Zuriak eta baliogabeak 93 13,76
Baliodunak 583 86,24
Aiherrako 2020ko herri bozen emaitzak[29]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Arnaud Gastambide * Abertzalea 424 100 15 1
Erroldatuak 840 100
Abstentzioak 348 41,43
Parte-hartzea 492 58,57
Zuriak eta baliogabeak 68 13,82
Baliodunak 424 86,18
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Angeluko 2020ko herri bozen emaitzak[30]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Claude Olive * DVD 8 078 67,22 33 15
Sandrine Derville PS-PCF-EELV 3 188 26,52 5 2
Jean-Baptiste Mortalena FI 751 6,24 1 0
Erroldatuak 31 097 100
Abstentzioak 18 609 59,84
Parte-hartzea 12 488 40,16
Zuriak eta baliogabeak 471 3,78
Baliodunak 12 017 96,23
* Aurreko auzapezaren zerrenda

2020ko herriko bozak Arbonan egin zirenean, Marie-Josèphe Mialocq herriko auzapezak Beñat Arla haren aurkari bakarraren zerrendak lortutako botoak baliogabetzat jo zituen, Zigor Goieaskoetxea zerrendakidearen "espainiar" nazionalitatea zehaztu gabe zegoelako boto paperetan. Arlaren zerrendakoek helegitea jarri zioten erabaki horri, eta urte bateko justizia prozeduraren ondotik Frantziako Estatu Kontseiluak 2020eko bozak bertan behera uztea erabaki zuen 2021eko maiatzean, «bozkaren zintzotasuna faltsutua» izan zelako. Ondorioz, hauteskundeak 2021eko uztailaren 18an errepikatu ziren.[31][32]

2020ko emaitza BALIOGABETUAK[33]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Marie-Josèphe Mialocq * Independentea 530 100,00 19 1
Beñat Arla Abertzalea 0 0,00 0 0
Erroldatuak 1 718 100
Abstentzioak 721 41,97
Parte-hartzea 997 58,03
Zuriak eta baliogabeak 467 46,84
Baliodunak 530 53,16
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Arbonako 2021eko herri bozen emaitzak[32]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Marie-Josèphe Mialocq * Independentea 704 53,95 15 1
Beñat Arla Abertzalea 601 46,05 4 0
Erroldatuak 1 718 100
Abstentzioak 371 21,59
Parte-hartzea 1 347 78,41
Zuriak eta baliogabeak 42 3,12
Baliodunak 1 305 96,88
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Arrangoitzeko 2020ko herri bozen emaitzak[34]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Philippe Echeverria * DVD 1119 75,96 21 1
Stephane Petit DVG 354 24,03 2 0
Erroldatuak 2 829 100
Abstentzioak 1 305 46,13
Parte-hartzea 1 524 53,87
Zuriak eta baliogabeak 51 3,35
Baliodunak 1 473 96,65
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Azkaineko 2020ko herri bozen emaitzak[35]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Jean-Louis Fournier * DVD 641 29,07 830 37,15 19 1
Benedicte Luberriaga DVC 426 19,31 473 21,17 3 0
Gorka Taberna Abertzalea 417 18,91 543 24,30 3 0
Pierre Clausell Independentea 388 17,59 388 17,36 2 0
Jean-Louis Laduche Independentea 333 15,10
Erroldatuak 3 678 100 3 678 100
Abstentzioak 1 432 38,93 1 374 37,36
Parte-hartzea 2 246 61,07 2 304 62,64
Zuriak eta baliogabeak 41 1,82 70 3,04‬
Baliodunak 2 205 98,17 2 234 96,96
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Baigorriko 2020ko herri bozen emaitzak[36]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Jean-Michel Koskarat * Abertzalea 538 100,00 15 1
Erroldatuak 1 325 100
Abstentzioak 647 48,83
Parte-hartzea 678 51,17
Zuriak eta baliogabeak 140 20,65
Baliodunak 538 79,35
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Baionako 2020ko herri bozen emaitzak[37]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Jean Rene Etxegarai * DVC 4 909 40,33 7 252 53,81 35 17
Henri Etxeto PS-PCF 3 623 29,76 6 225 46,18 10 5
Mathieu Berge DVG 1 364 11,20
Jean Claude Iriart Abertzaleak-EELV 1 597 13,12
Pascal Lesellier DLF 679 5,57
Erroldatuak 32 138 100 32 161 100
Abstentzioak 19 672 61,21 18 195 56,57
Parte-hartzea 12 466 38,79 13 966 43,43
Zuriak eta baliogabeak 294 2,36 489‬ 3,51‬
Baliodunak 12 172 97,64 13 477 96,50
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Bardozeko 2020ko herri bozen emaitzak[38]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Maider Behotegi Ind. 614 100,00 19 1
Erroldatuak 1 339 100
Abstentzioak 594 44,36
Parte-hartzea 745 55,64
Zuriak eta baliogabeak 131 17,59
Baliodunak 614 82,42
Basusarriko 2020ko herri bozen emaitzak[39]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Paul Baudry * Independentea 823 100,00 23 1
Erroldatuak 2 442 100
Abstentzioak 1 539 63,02
Parte-hartzea 903 36,98
Zuriak eta baliogabeak 80 8,86
Baliodunak 823 91,14
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Bezkoitzeko 2020ko herri bozen emaitzak[40]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Fabienne Ayensa * Independentea 755 100,00 23 1
Erroldatuak 2 147 100
Abstentzioak 1 232 57,38
Parte-hartzea 915 42,62
Zuriak eta baliogabeak 160 17,49
Baliodunak 755 82,51
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Bidarteko 2020ko herri bozen emaitzak[41]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Emmanuel Alzuri * DVD 1 540 65,72 25 2
Michel Lamarque Independentea 402 17,15 2 0
Isabelle Charritton Abertzalea 401 17,11 2 0
Erroldatuak 5 491 100
Abstentzioak 3 111 56,66
Parte-hartzea 2 380 43,34
Zuriak eta baliogabeak 37 1,56
Baliodunak 2 343 98,45
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Bidaxuneko 2020ko herri bozen emaitzak[42]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Jean-François Lasserre DVD 328 46,52 362 52,92 12 1
Laurent Lucmaret Ind. 238 33,75 189 27,63 2 0
Véronique Robert Ind. 139 19,71 133 19,44 1 0
Erroldatuak 1 058 100 1 060 100
Abstentzioak 329 31,10 352 33,21
Parte-hartzea 729 68,90 708 66,79
Zuriak eta baliogabeak 24 3,29 24 3,39‬
Baliodunak 705 96,71 684 96,61
Biriatuko 2020ko herri bozen emaitzak[43]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Solange Demarcq-Egiguren Abertzalea 309 50,49 12 1
Michel Hiriart * DVD 303 49,50 3 0
Erroldatuak 889 100
Abstentzioak 267 30,03
Parte-hartzea 622 69,97
Zuriak eta baliogabeak 10 1,61
Baliodunak 612 98,39
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Bokaleko 2020ko herri bozen emaitzak[44]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Francis Gonzalez * DVG 1 057 41,09 1 359 51,03 22 2
Dominique Lavigne PS-PCF 828 32,19 1 304 48,96 7 1
Marie-Ange Thebaud DVG 687 26,71
Erroldatuak 5 829 100 5 823 100
Abstentzioak 3 179 54,54 3 094 53,13
Parte-hartzea 2 650 45,46 2 729 46,87
Zuriak eta baliogabeak 78 2,94 66 2,42
Baliodunak 2 572 97,06 2 663 97,58
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Donapaleuko 2020ko herri bozen emaitzak[45]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Charles Mazondo Ind.+Abertzaleak 544 63,25 16 1
Barthelemy Agerre DVD 316 36,74 3 0
Erroldatuak 1 191 100
Abstentzioak 310 26,03
Parte-hartzea 881 73,97
Zuriak eta baliogabeak 21 2,38
Baliodunak 860 97,62
Donibane Garaziko 2020ko herri bozen emaitzak[46]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Laurent Intxauspe DVD 425 55,19 15 1
Xabi Larre Abertzalea 345 44,80 4 0
Erroldatuak 1 070 100
Abstentzioak 266 24,86
Parte-hartzea 804 75,14
Zuriak eta baliogabeak 34 4,23
Baliodunak 770 95,77
Donibane Lohizuneko 2020ko herri bozen emaitzak[47]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Jean-François Irigoien DVD 2 686 50,54 25 5
Manuel de Lara DVC 1 267 23,84 4 1
Paxkal Lafitte Abertzalea 1 228 23,10 4 0
Jacqueline Uhart EXG 133 2,50 0 0
Erroldatuak 11 110 100
Abstentzioak 5 645 50,81
Parte-hartzea 5 465 49,19
Zuriak eta baliogabeak 151 2,76
Baliodunak 5 314 97,24
Ezpeletako 2020ko herri bozen emaitzak[48]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Jean-Marie Iputcha * Independentea 711 64,51 16 1
Yannick Jauregi Abertzalea 391 35,48 3 0
Erroldatuak 1 725 100
Abstentzioak 591 34,26
Parte-hartzea 1 134 65,74
Zuriak eta baliogabeak 32 1,82
Baliodunak 1 102 97,18
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Getariako 2020ko herri bozen emaitzak[49]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Marie-Pierre Burre-Cassou * LR-UDI 494 59,30 12 1
Dominique Ferrero Ind. 339 40,69 3 0
Erroldatuak 1 289 100
Abstentzioak 443 34,37
Parte-hartzea 846 65,63
Zuriak eta baliogabeak 13 1,53
Baliodunak 833 98,46
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Hazparneko 2020ko herri bozen emaitzak[50]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Isabelle Pargade Ind. 1 805 54,56 23 2
Beñat Intxauspe * DVC 1 176 35,55 5 1
Kristian Etcheto Abertzalea 327 9,88 1 0
Erroldatuak 5 368 100
Abstentzioak 2 000 37,26
Parte-hartzea 3 368 62,74
Zuriak eta baliogabeak 60 1,78
Baliodunak 3 308 98,22
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Hendaiako 2020ko herri bozen emaitzak[51]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Kotte Ezenarro * PS 1 717 41,08 2 387 55,10 26 6
Laetitia Navarron Abertzalea 768 18,37
Laurent Tariol PCF 327 7,82
Pascal Destruhaut Independentea 1 367 32,71 1 945 44,89 7 1
Erroldatuak 9 555 100 9 554 100
Abstentzioak 5 254 54,99 5 060 52,96
Parte-hartzea 4 301 45,01 4 494 47,04
Zuriak eta baliogabeak 122 2,84 162‬ 3,61‬
Baliodunak 4 179 97,16 4 332 96,40
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Hiriburuko 2020ko herri bozen emaitzak[52]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Alain Iriart * Abertzalea 1 436 100,00 27 2
Erroldatuak 4 119 100
Abstentzioak 2 533 61,50
Parte-hartzea 1 586 38,50
Zuriak eta baliogabeak 150 9,46
Baliodunak 1 436 90,54
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Itsasuko 2014ko herri bozen emaitzak[53]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Jean-Paul Iturburua DVD 453 37,97 504 41,00 4 0
Mikel Hiribarren Abertzalea 410 34,36 519 42,22 14 1
Louis Ustarroz Independentea 330 27,66 206 16,76 1 0
Erroldatuak 1 780 100 1 777 100
Abstentzioak 563 31,63 515 28,98
Parte-hartzea 1 217 68,37 1 262 71,02
Zuriak eta baliogabeak 24 1,98 33 2,61
Baliodunak 1 193 98,03 1 229 97,39
Jatsuko 2020ko herri bozen emaitzak[54]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Marc Labeguerie Ind. 403 100,00 15 1
Erroldatuak 895 100
Abstentzioak 440 49,16
Parte-hartzea 455 50,84
Zuriak eta baliogabeak 52 11,43
Baliodunak 403 88,57
Kanboko 2020ko herri bozen emaitzak[55]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Christian Deveze DVC 1 162 53,03 22 2
Argitxu Hiriart-urruti Abertzalea 1 029 46,96 7 0
Erroldatuak 4 759 100
Abstentzioak 2 485 52,22
Parte-hartzea 2 274 47,78
Zuriak eta baliogabeak 83 3,65
Baliodunak 2 191 96,35
Larresoroko 2020ko herri bozen emaitzak[56]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Laurence Samanos Ind. 686 66,60 16 1
Philippe Goietxe Abertzalea 344 33,39 3 0
Erroldatuak 1 540 100
Abstentzioak 484 31,43
Parte-hartzea 1 056 68,57
Zuriak eta baliogabeak 26 2,46
Baliodunak 1 030 97,54
Lehuntzeko 2020ko herri bozen emaitzak[57]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
David Hugla DVG, Abertzalea 635 64,07 16 1
Jean-François Saussé Independentea 356 35,92 3 0
Erroldatuak 1 987 100
Abstentzioak 946 47,61
Parte-hartzea 1 041 52,39
Zuriak eta baliogabeak 50 4,81
Baliodunak 991 95,20
Maule-Lextarreko 2020ko herri bozen emaitzak[58]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Louis Labadot PS-PCF-EELV 615 37,61 748 40,34 17 1
Mixel Etxebest * DVD 547 33,45 709 38,24 4 0
Beñat Elkegarai Abertzalea 473 28,92 397 21,41 2 0
Erroldatuak 2 310 100 2 313 100
Abstentzioak 632 27,36 410 17,73
Parte-hartzea 1 678 72,64 1 903 82,27
Zuriak eta baliogabeak 43 2,56 49 2,58
Baliodunak 1 635 97,44 1 854 97,43
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Miarritzeko 2020ko herri bozen emaitzak[59]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Maider Aroztegi LR-UDI 2 803 31,46 5 069 50,22 27 9
Guillaume Barucq DVC 1 445 16,22 2 654 26,29 5 1
Brice Morin Abertzaleak-EELV 1 099 12,33
Nathalie Motsch DVC 1 268 14,23 1 488 14,74 2 1
Michel Veunac * MoDem 1 088 12,21 882 8,73 1 0
Jean-Benoît Saint-Cricq DVD 943 10,58
Karim Guerdane DVG 261 2,93
Erroldatuak 22 559 100 22 510 100
Abstentzioak 13 407 59,43 12 156 54,00
Parte-hartzea 9 152 40,57 10 354 46,00
Zuriak eta baliogabeak 245 2,68 261 2,52
Baliodunak 8 907 97,32 10 093 97,48
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Milafrangako 2020ko herri bozen emaitzak[60]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Marc Saint-Esteven DVG 876 100,00 23 1
Erroldatuak 2 242 100
Abstentzioak 1 256 56,02
Parte-hartzea 986 43,98
Zuriak eta baliogabeak 110 11,16
Baliodunak 876 88,84
Mugerreko 2020ko herri bozen emaitzak[61]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Roland Hirigoien * DVD 1 521 100,00 29 2
Erroldatuak 4 192 100
Abstentzioak 2 521 60,14
Parte-hartzea 1 671 39,86
Zuriak eta baliogabeak 150 8,98
Baliodunak 1 521 91,02
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Sarako 2020ko herri bozen emaitzak[62]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Battit Laborde Independentea 969 73,24 20 1
Ellande Alfaro Abertzalea 354 26,75 3 0
Erroldatuak 2 080 100
Abstentzioak 719 34,57
Parte-hartzea 1 361 65,43
Zuriak eta baliogabeak 38 2,79
Baliodunak 1 323 97,21
Senpereko 2020ko herri bozen emaitzak[63]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Pierre-Marie Nousbaum * DVD 1 192 42,01 1 589 48,69 7 1
Dominique Idiart DVG 1 171 41,27 1 674 51,30 22 2
Jef Bederede Abertzalea 474 16,70
Erroldatuak 5 113 100 5 119 100
Abstentzioak 2 219 43,40 1 765 34,48
Parte-hartzea 2 894 56,60 3 354 65,52
Zuriak eta baliogabeak 57 1,97 91 2,71
Baliodunak 2 837 98,03 3 263 97,29
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Sohütako 2020ko herri bozen emaitzak[64]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Maite Letxauregi Ind. 424 100,00 15 1
Erroldatuak 854 100
Abstentzioak 347 40,63
Parte-hartzea 507 59,37
Zuriak eta baliogabeak 83 16,37
Baliodunak 424 83,63
Urketako 2020ko herri bozen emaitzak[65]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Raymond Darricarrere DVD 465 41,59 534 45,75 14 1
Gilles Sallaberry Independentea 328 29,33 349 29,90 3 0
Laurent Ianzi Independentea 325 29,06 284 24,33 2 0
Erroldatuak 2 022 100 2 032 100
Abstentzioak 847 41,89 830 40,85
Parte-hartzea 1 175 58,11 1 202 59,15
Zuriak eta baliogabeak 57 4,85 35 2,92‬
Baliodunak 1 118 95,15 1 167 97,09
Urruñako 2020ko herri bozen emaitzak[66]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Philippe Aramendi Abertzaleak-EELV 1 668 40,83 2 175 45,90 25 3
Francis Gavilan DVD 1 217 29,79 1 324 27,94 4 1
Sebastien Etxebarne Independentea 1 200 29,37 1239 26,15 4 0
Erroldatuak 7 958 100 7 952 100
Abstentzioak 3 743 47,03 3 107 39,07
Parte-hartzea 4 215 52,97 4 845 60,93
Zuriak eta baliogabeak 130 3,08 107 2,21
Baliodunak 4 085 96,92 4 738 97,79
Uztaritzeko 2020ko herri bozen emaitzak[67]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Bruno Carrere * Abertzalea 1 309 45,23 1 399 51,20 22 2
Jean-Claude Saint-Jean Independentea 649 22,42 632 23,13 3 0
Bruno Jean Marie Cendres DVG 570 19,69 701 25,65 4 1
Dominique Lesbats DVC 366 12,64
Erroldatuak 5 205 100 5 209 100
Abstentzioak 2 228 42,80 2 402 46,11
Parte-hartzea 2 977 57,20 2 807 53,89
Zuriak eta baliogabeak 83 2,79 75 2,67‬
Baliodunak 2 894 97,21 2 732 97,33
* Aurreko auzapezaren zerrenda
Ziburuko 2020ko herri bozen emaitzak[68]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Bigarren itzulia Eserlekuak
Bozak % Bozak % HK EHE
Eneko Aldana-Douat Abertzaleak-EELV-PS 1 340 44,66 1 904 57,12 24 2
Isabelle Dubarbier-Gorostidi DVD 515 17,16 704 21,12 3 0
Henri Hirigoienberri DVD 408 13,60 381 11,43 1 0
Joseph Aranburu Independentea 369 12,30
Dominique Duguet DVC 368 12,26 344 10,32 1 0
Erroldatuak 5 881 100 5 874 100
Abstentzioak 2 790 47,44 2 438 41,50
Parte-hartzea 3 091 52,56 3 436 58,50
Zuriak eta baliogabeak 91 2,94 103 2,99
Baliodunak 3 000 97,06 3 333 97,00
Zuraideko 2020ko herri bozen emaitzak[69]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Thierry Sansberro * Ind. 355 100,00 15 1
Erroldatuak 1 066 100
Abstentzioak 559 52,44
Parte-hartzea 507 47,56
Zuriak eta baliogabeak 152 29,98
Baliodunak 355 70,02
* Aurreko auzapezaren zerrenda

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Herriko bozen emaitzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 26).
  2. a b «Udal hauteskundeak egingo dituzte Ipar Euskal Herrian martxoaren 15ean eta 22an» Euskal Irrati Telebista 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  3. a b c «Herri kontseiluak eta auzapezak izendatu dituzte Ipar Euskal Herriko 142 herritan» Berria 2020/05/28 (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 4).
  4. a b Koskarat, Oihana Teyseyre. «Elkargoa: eta orain zer?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  5. «Higiene neurri bereziak hartuko dituzte Ipar Euskal Herriko udal-hauteskundeetan» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  6. Urain, Jon O.. «Etxegarairen garaipena eta abertzaleen hazkundea herriko bozetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  7. «Le second tour des municipales au Pays Basque» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  8. Zuzeu; Crouspeyre, Battitt. (2020-03-13). «Ipar Euskal Herriko hauteskundeetako lehen itzuliaren itzulian» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  9. a b c «Herriko bozen bozka sistema» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 18).
  10. a b c d e f Zuzeu; Crouspeyre, Battitt. (2020-03-13). «Ipar Euskal Herriko hauteskundeetako lehen itzuliaren itzulian» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  11. a b «Abertzaleek ekar lezakete aldaketa» Berria 2020/02/23 (Noiz kontsultatua: 2020/03/27).
  12. (Frantsesez) Mediabask. (2019-11-22). «Henri Etcheto candidat à Bayonne» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  13. «Biztanleria emendatzea» Berria 2020/02/23 (Noiz kontsultatua: 2020/03/27).
  14. a b c Berria. «Macronek agerraldi bat egingo du 20:00etan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  15. a b «Abstentzio handia eta abertzaleen gorakada herriko etxeetako bozetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  16. Koskarat, Joana Ibargarai-Iñaki Etxeleku- Oihana Teyseyre. «Abertzaleek emaitza onak lortu dituzte lehen itzulian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  17. a b c Berhokoirigoin, Jenofa. (2020-06-21). «Gehiengoan kokatzeko eta auzapezgoak irabazteko aukerak dituzte abertzaleek» Argia.
  18. a b c d «Herriko etxeak, finkaturik» Berria 2020-06-30.
  19. a b Teyseyre, Oihana. (2020-06-28). «Abertzaleek irabazi dute Urruñan eta Ziburun, eta Ezenarrok Hendaian» Berria.
  20. Erremundegi, Ekhi. (2020-05-30). «Baiona Berde eta Elkarkidea ez da Henri Etxetorekin batuko» Berria.
  21. Txoperena, Maddi Ane. (2020-06-01). «Ez da abertzalerik izanen Baionako herriko etxeko bozen bigarren itzulian» Berria.
  22. Erremundegi, Ekhi. (2020-06-04). «Baionako berdeek Etxetoren alde bozkatzera deitu dute» Berria.
  23. «Jean Rene Etxegaraik bidea libre du Euskal Elkargoko lehendakaritzarako» Berria 2020-07-10.
  24. Erremundegi, Ekhi. (2020-07-01). «Herriko bozen hirugarren itzulia: Euskal Elkargoko lehendakariaren hautaketa» Berria.
  25. a b Erremundegi, Ekhi. (2020-07-18). «Jean Rene Etxegarai izanen da Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria» Berria.
  26. (Frantsesez) «Populations légales 2017» Insee (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  27. «Ipar Euskal Herriko herri bozak: Ahetze» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  28. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Urt» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  29. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Ayherre» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  30. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Anglet» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  31. «Maria Josephe Mialocq Arbonako auzapez berriro» Berria 2021/07/20.
  32. a b «Marie-Jose Mialocq Arbonako auzapez berrautatu dute bozkatzaileek» kazeta.eus 2021/07/19.
  33. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Arbonne» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  34. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Arcangues» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  35. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Ascain» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  36. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Saint-Etienne-de-Baïgorry» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  37. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Bayonne» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  38. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Bardos» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  39. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Bassussarry» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  40. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Briscous» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  41. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Bidart» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  42. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Bidache» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  43. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Biriatou» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  44. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Boucau» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  45. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Saint-Palais» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  46. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Saint-Jean-Pied-de-Port» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  47. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune St-Jean-de-Luz» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  48. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Espelette» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  49. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Guethary» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  50. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Hasparren» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  51. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Hendaye» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  52. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Saint-Pierre-d'Irube» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  53. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Itxassou» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  54. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Jatxou» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  55. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Cambo-les-Bains» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  56. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Larressore» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  57. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Lahonce» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  58. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Mauléon-Licharre» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  59. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Biarritz» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  60. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Villefranque» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  61. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Mouguerre» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  62. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Sare» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  63. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Saint-Pée-sur-Nivelle» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  64. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Cheraute» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).
  65. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Urcuit» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  66. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Urrugne» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  67. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Ustaritz» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  68. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Ciboure» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 28).
  69. (Frantsesez) «Résultats officiels pour la commune Souraïde» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 24).

Kanpo estekak

aldatu