Ivan Konev
Ivan Stepanovitx Konev (errusieraz: Ивaн Степaнович Кoнев; Lodeino, 1897ko abenduaren 28aGreg./abenduaren 16aJul. - Mosku, 1973ko maiatzaren 21a) sobietar mariskala izan zen.[1]
1916an Errusiako Armada Inperialean sartu zen eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. 1919an Armada Gorrian sartu zen eta Errusiako Gerra Zibilean borrokatu zuen.
Alemaniar Inbasioaren ondoren, 1941ean, Moskuko eta Rhzeveko guduetan parte hartu zuen. Baita Kursk, Dnieper-Karpatoak eta Vistula-Oder eraso sobietarretan ere. Konev buru zuen Ukraniako Lehen Frontea Georgi Zhukoven aurka lehiatu zen Berlin konkistatzen lehenak izateagatik. Konev hiria matxinatu ondoren Pragan sartu zen lehen militar aliatua izan zen.
1946an Zhukov ordezkatu zuen sobietar armadako buruzagi bezala. 1956an, Hungariako Iraultza suntsitu zuten Varsoviako Itunaren tropak zuzendu zituen. 1961ean, armada sobietarra zuzendu zuen Berlinen, eta ekialdetik mendebaldera bitarteko pasabideak ixteko agindu zuen, harresia eraikitzen zen bitartean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Указ Президиума Верховного Совета СССР «О присвоении генералу армии Коневу И. С. военного звания маршала Советского Союза» от 20 февраля 1944 года // Ведомости Верховного Совета Союза Советских Социалистических Республик : газета. — 1944. — 29 февраля (№ 12 (272)). — С. 1