Hikso
Hiksoak[1] (egiptoeraz heqa khasewet, "atzerriko agintariak"; grezieraz Ὑκσώς, Ὑξώς; arabieraz الملوك الرعاة, "artzain erregeak") jatorria Siria Garaian zuen herri semitikoa izan zen.
Mota | Herri |
---|
Historia
aldatuK.a. XVIII. mendearen hasieratik K.a. 1580ra Egipto Beherean nagusi izan ziren hiksoak. Avaris hiriburu zuen erreinu bat sortu zuten iparraldean (XV. eta XVI. dinastiak) eta Egipto Garaian ere nagusi izan ziren. Teknika indoeuropar batzuk, hala nola gerrako orga, eta Asiako zenbait jainko bere egin zituzten.
K.a. XVI. mendean hiksoen gainbehera gertatu zen, eta Tebas-era bilduriko printze egiptoarrek haien aurkako gerrari ekin zioten: K.a. 1600ean Kamosis-ek Erdialdeko Egiptotik egotzi zituen hiksoak eta Menfis-ez jabetu zen. Hogei urte geroago (K.a. 1580), Amosis-ek Egiptotik bota zituen behin betiko eta Siriaraino esetsi zien.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..