Abala pertsona batek (abalemaile izenekoa) abaldun baten zorra kitatu edo obligazioa betetzeko hartzen duen konpromiso legala da, abaldunak bere obligazioa betetzen ez badu eta abalemailearen ondasun baten jabetza edo bere kaudimena bermetzat harturik. Obligazioa beteko dela ziurtatzeko berme moduan aurkezten den ondasunari ere abala deritzo. Abalemaile baten abala izatea beharrezkoa izaten da obligazio bat dakarren kontratu bat izenpetu ahal izateko. Oro har, abaldunak abalemaileen konfiantzazko pertsonak izan behar dira, ziurtasun handiz zorra ordaindu edo obligazio beteko dutenak, abalemailearen konpromisoa azkenean bete behar ez izateko.

Adibidez, Kepak auto bat erosi du behar du eta horretarako mailegu bat eskatzen dio bankuari; mailegua emateko bankuak dirua itzuliko duelako berme bat eskatzen dio. Kepak diru-sarrera finkorik ez duenez eta berme moduan erabil daitekeen beste ondasun baten jabe ez denez, bere aitaren lursail bat abal moduan, berak mailegua itzultzen ez badu, jartzea eskatzen dio. Kepa abalduna da eta bere aita abalemailea. Kepak mailegua ordaintzen ez badu, bankuak aitaren lursaila jasoko du ordainketa moduan.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.