Yurta
Yurta | |
---|---|
Yurt | |
Kokapena | |
Atalak | tyndyk (en) : |
Yurta (Turkiar hizkuntzetan) edo Ger (Гэр, mongolieraz) Asiako zenbait herri nomaden tradiziozko etxebizitza da, solairu bakarrekoa eta biribila[1]. Erraz eraiki eta deseraiki daiteke eta larruz eta feltroz isolaturik dagoenez beroa, energia, oso modu eraginkorrean aprobetxatzen du.
Erdialdeko Asiako estepatan milaka urtetan zehar erabili izan da, Mongolian bereziki. Gaur egun yurta finkoak ere badira, zurezko edo zementuzko oinarria dutenak. Etxebizitza eredu hau Asiatik Europara eta Amerikara ere esportatu da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdialdeko Asian duela gutxienez 2.500 urtetatik erabili izan dira yurtak. Herodoto greziar historialariak egin zuen yurtaren aurreneko deskribapena, eszitiar jendeen etxebizitzak baitziren[2]. Hauek zaldiak hazten zirtuzten herri nomada osatzen zuten, Itsaso Beltzetik iparraldera bizi izan zirenak K.a. 600 eta K.o. 300 urteen artean.[3]
IV. eta VI. mendeen artean Erdialdeko Asiatik Europara iritsi ziren hunoen etxebizitza mota nagusia ere yurtak izan ziren[2].
XIII. mendean egin ziren ezagun Mongolen Inperioa Europa aldera eta Ekialde Hurbilera zabaldu zenean. 1246. urtean Güyük Khana aukeratzeko kurultai asanbladara Giovanni da Pian del Carpini frantziskotar apaiza bidali zuen Inozentzio IV.a aita santuak haren ordezkari izan zedin, eta Carpinek yurtak ikusi eta deskribatu egin zituen[2]. Marco Polo veneziar bidaiariak Kublai Khan enperadoeraren yurten erabilera deskribatu zuen.[2]
XX. mendetik aurrera erakargarri bihurtu dira duten estetikarengatik eta praktikotasunarengatik.[4]
Gaur egun Mongoliako etxebizitza ohikoena izaten jarraitzen dute. Ulan Bator hiriburuan bertan ere biztanleriaren erdia baio gehiago bizi da yurtatan.
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yurta mongoliar baten eraikuntzak bi ordu inguruko lana dauka. Sareta batek osatzen du horma zirkularra eta luzera bereko oholek teilatuaren egitura. Horrela eraikitzen da yurta bat:
Urratsak | Irudiak |
---|---|
Sareta batekin horma zirkularra osatzen da. Saretak atearentzako markoa badu. |
|
Sabaia eraikitzen hasten da. Horretarako shangyrak koroa ezartzen da erdian. Zutabe batedo bi izaten ditu tente eusteko. |
|
Sabaiko ohol guztiak ezartzen dira koroatik hormetara era erradialean. | |
Estalki fin batez estaltzen da sabaia. | |
Feltroarekin estaltzen da yurtaren egitura. | |
Kanpoaldeko estalkia ezartzen da. | |
Soka sendoekin yurta inguratzen da estalkia finkatzeko. | |
Amaierako emaitza. |
Sinbolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirgizistango banderaren erdigunean yurta baten shangyrak koroa marrazturik dago.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Componentes de una yurta mongol» Cultura de Mongolia 2019-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «History of Yurts» Original Yurts (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ «Yurt Buildng» web.archive.org 2017-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Ingelesez) «Stunning Yurt Hire | Funky Monkey Tents | Bedfordshire based» Funky Monkey Tents (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Ingelesez) «Flag of Kyrgyzstan | Meaning, History & Symbol | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).