Xaramela
Itxura
Xaramela klarinetearen familiako antzinako musikako eta herri-musikako instrumentuen izen generikoa da. Mihi bakunekoak dira, giltzarik gabeak izaten dira, eta batzuek kanpai-formako pabiloia izaten dute. Europan, XIII-XVII. mende bitartean erabili ziren, eta herri-musikan iraun dute gaur arte. Munduko herri askotan erabiltzen dira. Alboka, funtsean, bi xaramela eta bi adar zatiz osaturik dago.
Beste izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xaramela tokiko euskarazko testuetan[1]: xaramela (xaramel, xaranbel, xanbel, txaranbel); batzuetan txabila, txurunbela, xalin, zahamiola. Tokiko gaztelaniaz: caramillo, churumbela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |