Edukira joan

Wilhelm Kempff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilhelm Kempff

Bizitza
JaiotzaJüterbog1895eko azaroaren 25a
Herrialdea Alemania
HeriotzaPositano1991ko maiatzaren 23a (95 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Robert Kahn (en) Itzuli
Karl Heinrich Barth (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea eta autobiografialaria
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Musika instrumentuapianoa
organoa

IMDB: nm1567693 Spotify: 4F0h097DbL1XBqIbDw2xOj iTunes: 4332757 Musicbrainz: 095311b3-786f-4905-af19-03ae6b242a57 Discogs: 157707 IMSLP: Category:Kempff,_Wilhelm Allmusic: mn0000035876 Edit the value on Wikidata

Wilhelm Walter Friedrich Kempff (Jüterbog, Brandenburg, 1895eko azaroaren 25a - Positano, Italia, 1991ko maiatzaren 23a) alemaniar piano-jotzailea izan zen.

Gurasoak organo-jotzaile izan zituen, eta oso gazterik hasi zen bera aitarekin pianoa[1] eta organoa jotzen. Berlingo Kontserbatorioan ikasi zuen pianoa Karl Heinrich Barthekin, eta konposizioa, Robert Kahnekin. 1918an hasi zen kontzertuak ematen. Lehen aukera Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin izan zuen. Stuttgarteko Musika Eskolako zuzendaria eta piano-irakaslea izan zen 1924tik 1929ra. Hego Ameriketan, Japonian, Frantzian, Londresen, Grezian, Italian, eta 1964an, Estatu Batuetan aritu zen kontzertuak ematen. Errepertorio erromantikoaren interprete bikaina izan da. Beethovenen lanak interpretatzen zituen batez ere. 1984an utzi zion jendaurrean kontzertuak emateari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 88 notes pour piano solo, Jean-Pierre Thiollet, Neva Ed., 2015, p.51. ISBN 978 2 3505 5192 0
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Kempff Aldatu lotura Wikidatan