Venus Miloskoa
Venus Miloskoa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | K.a. II. mendea |
Izenburua | Vénus de Milo |
Mugimendua | eskultura helenistikoa |
Jatorrizko herrialdea | Grezia |
Ekoizpen lekua | Milos |
Aurkikuntza lekua | Milos |
Aurkikuntza data | 1820ko apirilaren 8a |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Parian marble (en) |
Dimentsioak | 202 () cm |
Genero artistikoa | biluzia eta eskultura mitologikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | greziar zaharkinak, 16. gela |
Bilduma | Louvreko greziar, etruriar eta erromatarren antigoaleko gauzen departamendua |
Inbentarioa | N 527, LL 299 eta Ma 399 |
Koordenatuak | 48°52′N 2°20′E / 48.86°N 2.34°E |
Jabea | Frantziar Estatua |
Venus Miloskoa[1], Antzinako Greziako eskultura helenistikoko estatua adierazgarri eta ezagunenetakoa.
Afrodita Miloskoa du berezko izena, baina Venus Milosko gisa da ezagunagoa. Azken finean, jainkosa bera irudikatzen du, maitasunaren eta edertasunaren jainkosa: greziar mitologian, Afrodita, eta, erromatar mitologian, Venus.
Yórgos Kendrotás nekazariak aurkitu zuen 1820an, Milosen, Ziklade uharteetan. Frantziar ofizial batek erosi zuen, Rivièreko markesaren diru-laguntzaz. Markesak Luis XVIII.a Frantziakoari oparitu zion, eta hark Louvre museoari eman zion dohaintzan.
Egilea ezezaguna da, baina Alexandro Antiokiakoa izan litekeela uste da. K.a. 130. eta 100. urteen artean egina omen da. 211 cm garai da, eta marmol zuria du materiala. Estatua zenbait zati bereizitan landu zuen egileak, eta atalak elkartu zituen gero. Besoak ez dira sekula aurkitu. Bere garaian, bitxiak zituen jainkosak (besokoa, belarritakoak eta diadema antzekoa), bitxi horiek estatuari lotzeko zuloek adierazten dutenez.
Antonio Climent Carbó idazlearen arabera, «errealismoa, naturalismoa, lasaitasuna eta tristura» transmititzen ditu estatuak. Errealismoa eta naturaltasuna jarrerak adierazten du gehienbat, zutik baina belaun bat erdi tolestua du emakumeak. Jarrera eta begirada pasiboak lasaitasuna adierazten dute, eta aurpegiak, aldiz, tristura. Aipagarria da estatuak adierazten duen mugimendua ere. S itxurako eskemak, aldakaren bihurguneak eta, gerritik behera, kurbaz beteriko mantuak ematen diote mugimendu-sentsazio hori.
Hiru dimentsiotan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Louvre museoko Venus Milokoaren web-orria