Vancouverreko Nazioarteko Aireportua (Vancouver International Airport ) (IATA-kodea: YVR, OACI: CYVR ) Richmonden (Columbia Britainiarra) kokatutako nazioarteko aireportua da. Vancouverreko hiriari eta metropoli-eremuari (Metro Vancouver) ematen die zerbitzua. Batez ere, Vancouverreko erdigunetik 12 kilometrora dago. 2007an Kanadako bigarren aireportu okupatuena izan zen aire-operazioei (326,026) eta bidaiariei (17.5 milioi) dagokienez, Toronto Pearson Nazioarteko Aireportuaren atzetik. Asia, Europa, Ozeania, AEB, Mexiko, Karibe eta Kanadako beste aireportu batzuetara hegaldiak proposatzen ditu. Aireportu honek sari garrantzitsuak irabazi ditu aireportu onena izateagatik. Adibidez, 2007an Skytrax saria "Ipar Amerikako Aireportu Onena" izateagatik jaso zuen. YVR-k Air Canada-ren hub bat da. WestJet eta Air Transat-en operazio-gune garrazitsua bezala funzionatzen du.