Unai Iturriaga
Unai Iturriaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Unai Iturriaga Zugaza-Artaza |
Jaiotza | Durango, 1974ko ekainaren 28a (50 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Arte eder Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Jon Lopategi |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, bertsolaria, abeslaria, gidoilaria, komikigilea eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | 7 Eskale Gu ta Gutarrak Udako Euskal Unibertsitatea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza[1] (Durango, Bizkaia, 1974ko ekainaren 28a - ) bertsolaria, euskal idazlea eta euskal abeslaria da.
Bertsolari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritzan, bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun. Ezagunak izan dira Igor Elortza lagunarekin izandako finalak. Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista eta 2005ean txapeldunorde gelditu zen, Andoni Egañaren atzean. Batez ere irudimenean jo du goia; hori da Unairi aipatzen zaiona, batez ere.[2] Txapelketatik kanpo ere hamaika saio egin ditu, batzuetan bertsoa eta literatura uztartuta.[3]
Bertsolaritzako lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 urterekin Bizkaiko txapelduna izan zen 1990. Hurrengo bi urtetan berriro lortu zuen, baita Euskal Herri mailan ere. Geroago, helduen mailan birritan izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei bider finalista eta txapeldunorde izatera ere heldu zen 2005ean Andoni Egañaren atzean, lau bider txapeldun izan zena.
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (2): 1994, 1996.
- Eskolartekoak:
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (2): 1991, 1992.
- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (3): 1990, 1991, 1992.
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu bere bertsolari bidean:
- 2012: Zarauzko Kopla Txapelketa.
- 2013: Zarauzko Kopla Txapelketa.
- 1997: Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria[7]
- 1993: BBK sarian 2.a (Durangaldeko taldean)
- 1994: BBK sarian 2.a (Durangaldeko taldean)
- Iurretako Euskal Jaietako mendeurrenaren bertso-paper sariketa: 1. saria
- 1991: Urruzuno bertso-paper lehiaketako 1. saria
Abeslari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika arloan, Igor Elortzarekin eta Josu Zabala Ajuriagerrarekin batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osatu ditu.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 7 Eskale taldearekin bi disko atera zituen, Bertso berriak, pobreziari jarriak (GOR Diskak, 1995) eta Barrenkaleko Bluesak (Gaztelupeko Hotsak, 1997).
- Gu ta Gutarrak taldearekin beste disko bat atera du. Bi proiektuetan Igor Elortza adiskideak ere parte hartu du.
Komikilari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marrazkilari gisa, komikigintzan ere aritzen da: Xabiroi aldizkarian, Gaur8 astekarian, Jakin aldizkarian eta H28 aldizkarian kolaboratzen duelarik. Zugaz/art goitizena erabiltzen du.[8] Komiki-gidoigintzan ere zenbait lan egin ditu, besteak beste:[9]
- Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar, 2022) Gidoia Unai Irurriaga eta Harkaitz Canorena, Marrazkiak Joseba Larratxerenak
- Diamanteak Urrea eta Ikatza[10]
- Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna[11]
- Haur besoetakoa: Paristik datorren artista[12]
- Udaberririk ankerrena[13]
- Altza Porru. (Zati bat)
Eguneroko zinta grafikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko ekainetik, Gara egunkariko eguneroko zinta grafikoaren egilea da Zugazart izenarekin (amaren deitura ZUGAZa-ARTaza da), Javier Etayo Tasioren lekukoa hartu zuen bigarren honek erretiroa hartu zuenean.[14][15][16]
2023ko Argia aldizkariko Prentsa Saria Zugazart-en zintei esleitu zieten, aktualitateko gaiei eta auziei «umorez eta zorrotz» heltzeagatik.[17]
Gidoilari antzerkian eta zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidoilari izan zen Olentzero eta subilaren lapurreta, Munduaren bira doan eta Eutsi! filmetan, baita ETBko Martin telesailean eta Betizu programan.
2017an Donostia Antzerki Saria irabazi zuen Francoren bilobari gutuna antzezlanaren gidoia Igor Elortzarekin idatzi zuen.[18] Biek idatzi zuten Errautsak antzezlana ere.[19]
Hizlari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizlari gisa ere aritzen da eta ikastaroak eman ditu Udako Euskal Unibertsitatean.[20][21][22]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isladak. Zubia, 1997.
- Berandu da gelditzeko. Susa, 1999.
- Udaberririk ankerrena Alex Sanvirekin batera. Elkar, 2011.
- Haur besoetakoa Alex Sanvirekin batera.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023: Argia saria, Internet atalean.[23]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizena Zugaza-Artaza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zugatza-Artatza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Bertsozale, Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Unai Iturriaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Literaturaren doinuan» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- ↑ Bideoa. Miriam Juaristi. (2009-12-13). Unai Iturriaga-Bertsolari txapelketa nagusia 2009(finala). (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ Bideoa. 2009ko Bertsolari Txapelketa. Imanol Sierra Jimeno. (2011-12-07). Unai Iturriaga. (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Unai Iturriaga — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Pregoilarien zerrenda | Bilboko Konpartsak» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Unai Iturriaga eta 'Axpi' - Komikizketak - Udako serieak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
- ↑ «Unai Iturriaga - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Diamanteak Urrea eta Ikatza - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
- ↑ «Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
- ↑ «Paristik datorren artista - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
- ↑ «Udaberririk ankerrena - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-06).
- ↑ «Unai Iturriaga izango da aurrerantzean Garako bineta egilea, Tasioren erreleboa hartuta - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ «Unai Iturriaga: “Tira grafikoen bidez tiro egitean, errealitatea ezagutuz gero hobeto egingo duzu” | Slump doktorearen zaintiratua» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- ↑ Gaztelumendi, Patxi. (2020-03-24). «ISOLAMENDUARI IRRIZ ETA KANTUAN» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- ↑ Urdalleta Lete, Irati. (2023-01-28). «Argia sariak, Azterketak Euskaraz-i eta Oihana Goirienari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ Arriaga Antzokia, Teatro. «Francoren bilobari gutuna (Carta a la nieta de Franco)» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- ↑ Artezblai. «Errautsak | Igor Elortza | Unai Iturriaga» ARTEZBLAI (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
- ↑ «Unai Iturriaga Zugaza-Artaza :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Unai Iturriaga – BZP» bzp.eus (Bizkaia Zientzia Plaza) (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai; Ibaibarriaga, Ana Urkiza. (). Generoak zertan markatu ditu gizon eta emakume sortzaileak?. (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ a b Lete, Irati Urdalleta. «Azterketak Euskaraz taldeari eman diote kanpaina onenaren Argia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Unai Iturriaga», Literaturaren Zubitegia.
- Bertsozale.com: Unai Iturriaga
- Zugazart, Gara egunkariko eguneroko komiki-tirak 2019tik.
- H28 aldizkari saretirikoa: Unai Iturriaga
- Komikizketak: Unai Iturriaga eta Ainara Azpiazu Axpi
- @uiturriaga Unai Iturriagaren Twitter kontua
- 1974ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Durangarrak
- Bizkaiko bertsolariak
- Bizkaiko idazleak
- Euskal abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Euskarazko eleberrigileak
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Umorista grafikoak
- Euskal Herriko komikigileak
- Bizkaiera