Txikipedia:Wi-Fi

Wi-Fi (edo Wi-fi, WiFi, Wifi, wifi) gailu elektronikoak konektatzeko haririk gabeko teknologia da. Wi-Fi duten gailuek (ordenagailuak, telefonoak, telebistak, bideokontsolak, musika erreproduzitzaileak...) beraien artean konektatu daitezke; baita Internetera 20 metro inguruko distantzia batean.
Wi-Fi teknologiaren bertsio ezberdinak existitzen dira; hauen arteko ezberdintasuna estaldura, irrati banda eta komunikazio abiadura dira.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wifi terminoa, izen arrunta dena, Wi-Fi marka komertzialetik dator.
Aliantzak "The Standard for Wireless Fidelity" - Haririk gabeko fidelitate estandarra - iragarki eslogana erabili zuen marka sortu eta denbora gutxira. Beraz, Wi-Fi-a haririk gabeko fidelitatearen laburdura dela adieraz daiteke.
Segurtasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Segurtasuna WiFi-ren arazorik larrienetakoa da. Segurtasunik gabeko Wi-Fi sareak nonahi daude, honela babestu gabeko informazioa duten sare irekiak dira.
Wi-Fi sareko segurtasuna lortzeko zer egin:
- WEP edo WPA segurtasun protokoloak ezarri. Haririk gabeko gailuek, sare-txartelek, badaramatzate protokolo hauek.
- IPSEC IP menpeko komunikazio batean IP tunelak eratzeko protokoloa.
Wi-Fi sareetako segurtasun protokolorik onena (2006) WAP2 da.