Edukira joan

Torrada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Torrada
Materialakogia
arrautza
esnea
azukrea
Osagaiakarrautza, ogia eta esnea
Historia
JatorriaFrantzia

Torrada, ogi txigorra esnean[1] edo ogi galdua[2] (ingelesez: French toast; frantsesez: pain perdu; gaztelaniaz: torrija) munduan zehar famatua den gosaria eta Iberiar Penintsulan Inauterietan eta Garizuman jaten den azkenburukoa da.

Torrada normalean ogi eta arrautzez egindakoa da, baina askotan esnea ere du osagaia. Janari herrikoa denez, eta mundu zabalean hedatua dagoenez, errezeta asko daude: azukrea, fruituak, gurina edo beste osagaiak dituztenak.

Torrada edo ogi galdua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 pertsonentzat

Prestaketa 1.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lehenik esnea kanelarekin su baxuan 10 minutuz egosi, epeltzen utzi. Iragazi.
  2. Pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esnearekin nahasi.
  3. Ogia prestatutako likidoan bi aldetatik ongi busti.
  4. Ekilore olioa duen zartagin batean su ertainean kolorea emanez frijitu.
  5. Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita botako diogu gainetik.
  1. Lehenik esnea kanelarekin eta azukrearekin su baxuan 10 minutuz egosi.
  2. Arrautzak irabiatu plater batean,
  3. Ontzi zabal batean ogi-xerrak jarri (elkarren gainean jarri gabe, baina elkar ukituz) eta bertara bota gozatutako esnea, ogi-xerrak estaliz. Ogi-xerrek esnea xurga dezatela eta beratu daitezela.
  4. Eginkizun zailena dator orain: esnetan ondo bustitako ogi-xerrak arrautza irabiatuan busti bi aldeetatik eta oliotan frijitu. Kontuz ibili ogi-xerrak mugitzean, bera-bera eginda badaude puskatu egin daitezke.
  5. Ekilore oliotan edota oliba oliotan frijitu daitezke, baina su ertainean egitea komeni da.
  6. Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita bota gainetik.
  • Ogi mota desberdinekin egin daiteke, baita gurina dutenekin ere, betiere bezperatik lehortzen utzita.
  • Oso garrantzitsua da ogia ongi bustitzea, askotan kanpotik bai baina barrutik lehorrak egoten dira.
  • Frijitzeko garaian ere suaren tenperaturarekin jokatu behar da kolore polita har dezan.
  • Olioa bi frijitu aldiko iragaztea ere komeni da.
  • Banillarekin edo esneari beste lurrin bat emango dion espeziarekin ere egin dezakegu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «pain | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  2. «Sukaldaritza liburua/Errezetak/Torrija edo ogi galduak — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]