Hoare-ren ekarpenik esanguratsuenak honako arlo hauetan egin dira:
Hainbat zenbaki edo elementu ordenatzeko eta hautatzeko bere algoritmoak (Quicksort eta Quickselect).[2]
Hoare-ren logika. 1969an, Floyd-en ideiak berreskuratuz, axioma eta inferentzia-erregelez osatutako sistema formala eratu zuen. Sistema horrek programen zuzentasun formala frogatzeko balio du eta asertzio diren inbarianteen metodoaren euskarria da. Geroztik programen zuzentasuna formalki frogatzeko zenbait metodo azaldu da, hala nola, "aldizkako asertzioena" edo semantika denotazionalean oinarritutakoa. Baina guztietan erabiliena Hoare-ren kalkulua izan da ezbairik gabe.[3][4]
Communicating sequential processes (CSP, prozesu sekuentzialen arteko komunikazioa) prozesu konkurrenteen arteko elkarreraginak zehazteko erabiltzen dena,
Hoare-ren logika oinarria da programa informatikoen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala bderatzeko[4]
Hoare-ren logika oinarria da programa informatikoen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala bderatzeko. Hona hemen adibide xume bat, non egiaztatzen den if motako baldintzazko egitura batekin bi zenbakiren arteko kenduraren balio absolutua ondo kalkulatzen dela.[4]
2009an egindako hitzaldi batean, Hoarek barkamena eskatu zuen erreferentzia nulua asmatu zuelako:[5]
Mila milioi dolarreko akatsa deitzen diot. Erreferentzia nuluaren asmakuntza izan zen hura 1965ean. Une hartan, erreferentziak egiteko lehen sistema integrala diseinatzen ari nintzen, objektuetara bideratutako lengoaia batean (ALGOL W). Nire helburua erreferentzien erabilera oro erabat segurua izatea zen, konpiladoreak automatikoki egindako egiaztapenekin. Baina ezin izan nion eutsi erreferentzia nulua ere jartzeko tentazioari, hain zen erraza inplementatzeko. Horren ondorioz, makina bat akats, ahultasun eta sistema-akats gertatu dira geroago, eta horrek mila miloi dolarreko mina eta kalteak eragin ditu azken berrogei urteetan.
Urte askoan, Oxfordeko bere departamenduak, bere zuzendaritzapean, espezifikazio formaleko lengoaietan lan egin zuen, CSP eta Zren moduko lengaietan. Sistema horiek ez zuten jaso espero zen moduko harrera industrian, eta 1995ean Hoarek jatorrizko hipotesiei buruz hausnartu behar izan zuen:
Duela hamar urte, metodo formaletako ikertzaileek (eta haien artean nahasietan nahasiena nintzen) iragarri zuten programazioaren munduak eskertuta hartuko zituela programak handiagoak bihurtzen direnean eta haien segurtasuna kritikoagoa denean sortzen diren fidagarritasun-arazoak konpontzeko formalizazioak agindutako laguntza guztiak. Orain, programak oso handiak eta kritikoak izatera iritsi dira - Metodo formalek eroso landu dezaketen eskalatik haratago. Arazo eta porrot asko egon ziren, baina ia beti baldintzen azterketa desegokiari edo kudeaketa-kontrol desegokiari egotzi ahal izan zaizkie. Egiaztatu da ezetz, munduak ez dituela modu esanguratsuan jasaten gure ikerketak jatorrian konpondu nahi zituen arazoak.
Irnformatikan gorengo elkartea den ACMren Turing saria "programazio-lengoaiak definitu ahal izateko ekarpen esanguratsuak egiteagatik". Saria Nashvillen eman zioten (Tennessee) 1980ko urriaren 27an egin zuen ACMren Urteko Konferentzian. Hoareren diskurtsoaren transkripzio bat argitaratu zen Communications of the ACM aldizkarian.[6]