Thunderbolt
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
Light Peak Intel sorturiko teknologia optikoa erabiltzen duen abiadura handiko konektore mota berri bat da.
10Gb/s-ko abiadurak lortzeko prestatuta dago, baina Intelek datorren hamarkadan 100Gb/s-ko abiadura lortzeko asmoa du. Abiadura horretan, Blu-ray bat 30 segundotan bidali ahal da, disko gogor bat ere ez bada idazketa abiadura horretara hurbiltzen ere. Intelek hainbat protokolotan dihardu, eta haien hitzetan, hainbat dispositibo konektatu ahal dira kable bakar baten bitartez, transmisio abiadura orokorra 10Gb/s izanez.
Gaur egun erabiltzen diren bus arruntak (USB, Firewire, HDMI) ordezkatzea da bere asmoa. Light Peak teknologiaren bitartez, zuntz optikoko kable bakarra, hiru dimentsioko eszena bakarra bidaltzeko erabiltzen diren 50 kobrezko kableak ordezkatu ditzake. Light Peak teknologia "Intel Development Forum"ean aurkeztu zen 2009ko irailaren 23an. Hasiera batean 2010 urtean merkaturatzea espero bazuten ere, 2011 urtera atzeratu dute oraingoz. Intel eta Apple Mac Pro ordenagailuentzat txartel nagusi bat garatzen ari dira, baina momentuz prototipoak soilik sortu dituzte.
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste konekzio motetan bezala, Light Peak konekzioan igorle bat eta hargailu bat dugu, bakoitza transmisioan parte hartzen duten dispositibo batean. Igorleak, seinale elektrikoak pultsu elektriko bilakatzen ditu, eta Light Peak kabletik bidaltzen ditu. Pultsu hauek hartzaileak jasotzen ditu, eta seinale elektriko bihurtzen ditu berriro.
Light Peak bi kable erabiltzen ditu, bat igortzeko eta bestea jasotzeko. Bi kable hauek bata bestearekiko independenteak dira, abiadura simetrikoa lortuz, hau da, abiadura berbera informazio bidaltzeko eta jasotzeko.
Intel kobrezko kable bat sartzea bi zuntz optikoekin batera pentsatzen ari da, USB edo Firewire dispositiboak ere jasan ahal izateko.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 10 Gb/s-ko abiadurak(100Gb/s-koak hamarkada honetan zehar) zuntz optikoarekin, 100 metro baino urrutiagoko distantzietara ere
- Gailu anitzak batera konektatzeko aukera, transmisio abiadura guztien artean banatuz
- Protokolo anitzak
- Direkziobiko datu transferentzia simetrikoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Engadget Blogeko artikulua
- (Gaztelaniaz) Xataka Blogeko artikulua
- (Ingelesez) PCWorld orrialdeko artikulua
- (Ingelesez) CNet News orrialdeko artikulua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Intel Light Peak teknologiari orrialde ofiziala
- (Ingelesez) Intel Development Forumeko orrialde ofiziala