Thoinot Arbeau
Thoinot Arbeau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jehan Tabourot |
Jaiotza | Dijon, 1520ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Langres, 1595eko uztailaren 23a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantses ertaina frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea, musikagilea eta koreografoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Thoinot Arbeau (Dijon, 1519ko martxoaren 17a - 1595eko uztailaren 23a) Orchesographie izeneko bere dantza gidaliburuarengatik gogoratzen den Langresko kanonigoa eta apaiz katolikoa zen Jehan Tabourot ezagutzen den anagrama da.
Aipaturiko eskuizkribua 1588an argitaratu zen lehen aldiz, eta 1589an eta 1596an berrinprimatua. Argibide xehatuak ditu dantza estilo ugarirentzat, branlea, gallarda eta pavana kasu, baita musika militarrari, danborrei eta martxei buruzko sekzio laburrak eta Morrisen Dantza, Canariea (Kanarietako dantza), alemanda, courantea eta bassedancea bezalako dantza forma alde batzuk ere.
Orchesographie Pizkunde garaiko dantzei buruzko informazio iturri nagusia da. Interneten faksimil eta testu bezala topa daiteke (frantsesezko jatorrizkoa) eta Mary Stewart Evansek eginiko ingeleserako itzulpenak daude.
Gidaliburu honek dantza eta musikari deskribapen ugari ditu. Baita pausuentzako argibideak musika notekin lotuta dauden dantza tabulazio asko ere (sarri edizio modernoetan erakusten ez dena), bere garaian dantzaren notazioari buruzko berrikuntza esanguratsu bat izan zelarik.
Musika Partituren Nazioarteko Liburutegi Proiektuan agertzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Pizkundetar dantza
- (Ingelesez)Gidaliburuaren irudiak
- (Ingelesez)Liburuaren faksimil osoa Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegian, AEB
- (Frantsesez)Liburu osoa testu lauean