Edukira joan

Texasko Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Texasko Errepublika
Republic of Texas
República de Tejas
1836 – 1846
Errepublika
Texasko Errepublikako bandera

Texasko Errepublikako armarria

Texasko Errepublikaren lurraldea: kolore argiagoz, beretzat eskatzen zutena
Geografia
Hiriburua(k)Washington-on-the-Brazos 1836 (behin-behinekoa)
Harrisburg 1836 (behin-behinekoa)
Galveston 1836 (behin-behinekoa)
Velasco 1836 (behin-behinekoa)
Columbia 1836-37
Houston 1837-39
Austin 1839-46
Biztanleria70000
Azalera1007935 km²
Ekonomia
BPG1840
DiruaTexasko dolar ($)
Kultura
Hizkuntza(k)Ingeles (de facto) gaztelania, frantses, aleman eta amerindiar hizkuntzak
Historia
Aurrekoa
Coahuila eta Texas
Ondorengoa
Texas

Texasko Errepublika (ingelesez: Republic of Texas; gaztelaniaz: República de Tejas) Ipar Amerikako estatu independente bat izan zen, 1836-1845 urte bitartean.

Espainia Berriko lurraldea izan zen; gerora, Mexikokoa, eta Texasko Independentziaren Gerraren ostean, independentzia lortu zuen.

Texasko lurraldea Mexikoko Coahuila eta Texas eskualdeko zati bat zen; baina independentzia lortutakoan Texasko Errepublikak lur gehiago aldarrikatzen zituen: Rio Bravo ibaitik iparralderako guztiak (Mexiko Berriko zatia, Chihuahua, Coahuila eta Tamaulipas). Izan ere, hego eta mendebaldeko mugengatik liskarrean jardun zuten Texasko Errepublikak iraun zuen aldi guztian Mexikorekin. Edozein modutan ere, Mexikok ez zuen inoiz onartu Texasko Errepublika estatu independentea zenik.

Texasko Errepublikak Estatu Batuekin bat egiteko erabaki zuenean Mexikoko gobernuak protesta egin zuen. Washingtongo gobernuak Texasko eskakizuna onartu egin zuen, eta Mexikorekin gerran hasi zen 1846. urtean.

Texasko Errepublikako presidenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hurrenkera Presidentea Presidenteordea Agintaldiaren hasiera Agintaldiaren amaiera
1.a David G. Burnet Lorenzo de Zavala 1836ko martxoaren 16 1838ko urriaren 22
2.a Sam Houston Mirabeau B. Lamar 1838ko urriaren 22 1838ko abenduaren 10
3.a Mirabeau B. Lamar David G. Burnet 1838ko abenduaren 10 1841eko abenduaren 13
4.a Sam Houston Edward Burleson 1841eko abenduaren 13 1844ko abenduaren 9
5.a Anson Jones Kenneth Anderson 1844ko abenduaren 9 1845eko abenduaren 29

Geografia: ibai nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]